Zipreko hamar hiri-estatuak
Itxura
Zipreko hamar hiri-estatuak Asarhaddon errege asiriarren idazkun batean agertzen diren Antzinako Zipreko hiriak dira. Idazkuna K.a. 673-672 urte ingurukoa da.[1] Hiri gehienak greziarrak ziren baina baziren ere beste jatorrizkoak: feniziarrak, zipretarrak...
Hamar hirien zerrenda hauxe da. Ondoan grezierazko izena agertzen da:
- Pafos, Πάφος (greziarra)
- Salamina, Σαλαμίς (greziarra)
- Soli, Σόλοι (greziarra)
- Kourion, Κούριον (greziarra)
- Chytroi, Χῦτροι (greziarra)
- Kition, Κίτιον (greziarra-feniziarra)
- Amathus, Ἀμαθούς (greziarra-eteozipretarra)
- Idalion, Ἰδάλιον (greziarra)
- Ledra, Λῆδραι (greziarra)
- Tamasos, Ταμασσός (greziarra)
Geroago zerrendan beste hiru hiri gehitu ziren:
- Kirenia, Κυρηνεία (greziarra)
- Lapithos, Λάπηθος (greziarra, greziar-feniziarra garai labur batez)
- Marion, Μάριον (greziarra)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sir Ernest Alfred Wallis Budge, 1880, “The history of Esarhaddon (son of Sennacherib) king of Assyria” (The Names of the Twenty-two Kings, 104-108 or).