[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zientzia zehatz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zientzi zehatzak, baita ere zientzia gogorrak eta zientzia hutsak, sistematizatu daitezkeen zientziaren adarrak dira. Aurreikuspenak egin daitezke eta horiek egiaztatzeko, neurriak, esperimentazioa, behaketa eta arrazoiketa logiko zorrotza erabil ditzakegu. Matematika, natur zientziak eta zientzia aplikatuak zientzia zehatzak dira, nahiz eta kontzeptua batez ere matematikari aplikatu. Askotan zientzia formalarekin identifikatzen dira.

Zientzia zehatzak metodologia zientifiko gainean eraiki dira, era zehatz batez. Jatorria Antzinako Grezian dute, Aristoteles bezalako pentsalarien eskutik: lehenengo zientzialari haiek ekuazioen bidez haien teoriak demostratzen saiatu baitziren.

Zientzia zehatzetan, bestetik, ezinbestekoa da emaitzak eta hipotesiak publikoak egitea; horrela, beste zientzialariek egindako egiaztapena berretsi dezakete eta, datu berri horien ondorioz, emaitzak eta hipotesi berriak sor ditzakete ere bai.[1]

Gaur egun "zehatz" kontzeptu horren inguruan zalantza handiak daude zeren eta ziurtasuna inoiz ezin da erabatekoa izan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]