Zerra-arrain
Zerra-arrain | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Rhinopristiformes |
Familia | Pristidae Bonaparte, 1838 |
Azpibanaketa | |
Zerra-arrainak itsas-arrain selazeoak dira, Pristidae familia osatzen dutenak. Gorputz zapala dute eta zerra itxurako muturra. Familia horrek genero bakarra hartzen du, Pristis izenekoa. Sarritan aurkitzen dira kostako itsasaldeetan, batez ere ur epel eta tropikaletan. Askotan ibaietan barneratzen dira.[1]
Zazpi metro luze izatera irits daiteke. Zerra-arrain arruntaren izen zientifikoa Pristis pristis da.[2]
Itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrain handia da, 1,2 eta 4,5 m inguru tuze, eta zerra itxurako muturra du[3].Gorputza marrazoaren antzekoa da. Azala pikorrez estalia du. Denbora gehiena itsaspean egoten da. Arrain ornogabeak jaten ditu.
Normalean gris kolorekoa izaten da eta zabela zurixka. Zerra formako muturra du, hortz handiak ditu. Mutur hori janariamehizatzeko erabiltzen du, baita bere burua bere burua babesteko,eta janaria biltzeko.
Bizilekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orinoko ibaian (Kolonbia eta Venezuela artean) eta Hego Amerikako beste ibai handietan aurkitzen dira. Gaur egun debekatuta dago zerra-arrainak ehizatzea.[4]
Arraina arrisku larrian dagoela esaten da, arrantzaleek haren zerra baliotsuagatik harrapatu nahi izaten baitute.
Taxonomia eta espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Generoa | Irudia | Izen zientifikoa | Izen arrunta | IUCNren egoera | Oharrak | |
---|---|---|---|---|---|---|
Anoxypristis | Anoxypristis cuspidata (Latham, 1794) |
Arriskuan | Lehen Pristis generoan sailkatua izan zen. | |||
Pristis | Hortz txikidunak |
Pristis clavata Garman, 1906 |
Arriskuan | Australiako iparraldeko kostaldean bizi da. | ||
Pristis pectinata Latham, 1794 |
Zerra-arrain arrunta | Arrisku larrian | Ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da. | |||
Pristis zijsron Bleeker, 1851 |
Arrisku larrian | Mendebaldeko Ozeano Barean bizi da. | ||||
Hortz handidunak |
Pristis pristis (Linnaeus, 1758) |
Arrisku larrian | Mundu osoko ur epeletan bizi da. | |||
Pristis microdon Latham, 1794 |
Zalantzan.[5] | |||||
Pristis perotteti J. P. Müller & Henle, 1841 |
Zalantzan.[5] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Zerra-arrain arrunt. 2020-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ «Zerra-arraina» Munduko Animaliak (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ «Zerra-arraina» www.gastronomiavasca.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ a b Faria, V. V.; McDavitt, M. T.; Charvet, P.; Wiley, T. R.; Simpfendorfer, C. A.; Naylor, G. J. P.. (2013). «Species delineation and global population structure of Critically Endangered sawfishes (Pristidae)» Zoological Journal of the Linnean Society 167: 136–164. doi: ..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]