Yap
Yap | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 178 m |
Mota | uharte |
Azalera | 118,9 mi² |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°32′N 138°07′E / 9.53°N 138.12°E |
UTC ordua | UTC+10:00 |
Estatu burujabe | Mikronesia |
State of the Federated States of Micronesia | Yap (estatua) |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Karolinak |
Yap (bertakoek Wa'ab deitzen dutena), mendebaldeko Ozeano Bareko Karolina uharteetako uharte bat da, Mikronesiako Estatu Federatuetatik, mendebalderen dagoena izateaz gain. Yap "uhartea", izatez elkarrengandik oso gertu dauden lau uharte kontinentalez osatuta dago, koral arrezife batean elkartuak, eta, oso-osorik, Eurasiar Plakako eraikin batez eratua. Lurra, gehienbat, dentsoki landaretzaz estalitako muino birakariak dira. Zingirek hartzen dute ertzaren zati handi bat. Arrezifez osatutako kanpo hesi batek inguratzen ditu uharteak, arrezife mugakideen eta arrezife hesiaren barne ertzaren artean zingira bat inguratuz.
Colonia da Yap estatuko hiriburua da. Yap eta ekialde eta hegoaldean 800 kilometrotan hedatzen diren beste 130 atoloi administratzen ditu. 2003ko biztanleria, 6300 biztanlekoa izan zen Kolonian eta beste hamar udalerritan. Estatuak, 102 kilometro karratuko hedadura osoa du. Yap, beharbada, Mikronesiako lau estatu federatuetatik, tradizionalena da.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte honetako biztanleek, oraindik euren tradiziorik antzinakoenak mantentzen dituzte. Uharteko eta inguruko atoloietako biztanleria, 6300 pertsonakoa da. Euren merkataritza bizirik mantentzeko, Yapeko biztanleek, txanpon sistema bitxi bat erabiltzen dute, neurri ezberdinetako harrien trukean oinarritzen dena, rai harriak. Handienek, lau metroko altuera eta bost tonako pisua izan dezakete. "Truke txanpon"aren balioa, aldatu egiten da, harriaren tamainaren arabera: Adibidez, 10 zentimetroko txanpon batekin, txerri bat eros daiteke, eta, lau metroko batekin, herrixka oso bat. Tokiko biztanleek, harri handien jabe guztien izenak eta historia ezagutzen dituzte.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Yap) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 33 | 34 | 34 | 35 | 35 | 34 | 34 | 36 | 34 | 34 | 34 | 36 | 36 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30.1 | 30.2 | 31.1 | 31.2 | 30.9 | 30.7 | 30.6 | 30.8 | 30.9 | 30.9 | 30.4 | 30.7 | 30.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.8 | 26.9 | 27.5 | 27.6 | 27.3 | 27.1 | 27.1 | 27.1 | 27.2 | 27.3 | 27.1 | 27.2 | 27.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 23.5 | 23.5 | 24.0 | 24.1 | 23.8 | 23.6 | 23.4 | 23.4 | 23.5 | 23.7 | 23.8 | 23.7 | 23.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 19 | 19 | 19 | 19 | 18 | 19 | 18 | 19 | 19 | 17 | 18 | 17 | 17 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 186 | 152 | 151 | 146 | 230 | 322 | 369 | 386 | 343 | 304 | 230 | 228 | 3050 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 16.8 | 13.4 | 13.7 | 12.6 | 17.1 | 20.2 | 21.2 | 20.9 | 19.3 | 20.1 | 18.7 | 17.6 | 211.6 |
Eguzki orduak | 210.8 | 211.9 | 251.1 | 255.0 | 244.9 | 201.0 | 189.1 | 176.7 | 180.0 | 170.5 | 192.0 | 198.4 | 2481.4 |
Hezetasuna (%) | 82 | 81 | 80 | 79 | 81 | 83 | 84 | 84 | 84 | 84 | 83 | 83 | 82.3 |
Iturria (1): Weatherbase[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzkia, prezipitazioa 1961–1990)[2] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Weatherbase. Weatherbase: Historical Weather for Yap, Federated States of Micronesia. .
- ↑ (Ingelesez) Hong Kong Observatory. Climatological Information for Yap, Pacific Islands, United States. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Yap Mikronesiako altxorra, Urtzi Urrutikoetxearen erreportaia Naiz agerkari digitalean, 2021/06/13.