[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Xiangqi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xiangqui taula bat, fitxak hasierako posizioan dauzkana.

Xiangqi (txinera tradizionalez: 象棋; pinyinez: xiàngqí; Wade–Giles: Hsiang ch'i, euskaraz: «elefantearen joko») taula baten gainean jolasten den estrategia mahai-jokoa da.[1] Shōgi, janggi eta markuk jokoen famili berekoa da, guzti horiek indiar txaturanga jolasaren edo antzeko baten ondorengoak dira. Mahai-joko zabalduenetarikoa da Txinako herrialdean. Jolasak bi armaden arteko borroka irudikatzen du eta helburua kontrako jokalariaren erregea harrapatzea da. Xiangqiaren ezaugarri bereziak kanoia (pao) barne hartzen dute, salto egin behar duena fitxa jateko; jeneralak euren artean aurrez-aurre jartzea debekatzen duen araua; taulako zonaldeak "erreka" eta "jauregia" deitzen direnak eta pieza batzuen mugimendua mugatzen dutenak (beste batzuena hobetu egiten dute) eta fitxen kolokazio berezia (marren gainean kokatzen dira koadroen barruan ipini beharrean).

Xiangqia k.a. V. mendean hasi zen gutxi gorabehera Antzinako Txinan. Joko honek bere goreneko aldia Tang Dinastiarekin lortu zuen (618-907), bost dinastien eta hamar erreinuen aldian (907-960) eta Song Dinastiarekin (960-1279), Txina guztian zabaldu zena. Gaur egun, Asian zehar ez ezik, munduan zehar ere zabaldu da.

Xiangqui partida bat Pekingo kaleetan

Xiangqi txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun joko honen txapelketak ospatzen dira, hala nola 2015ean Munichen ospatu zena, zeinetan 60 pertsonek parte hartu zuten. Munduko Txapelketa Xiangqui Mundu Federazioak antolatzen du bi urtean behin 1991an hasi zirelarik. Herrialde batzuetan txapelketa nazional propioa antolatzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lau, H. T.. (1985). Chinese Chess. Tuttle Publishing ISBN 0-8048-3508-X..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]