Wuhan
Wuhan 武汉 | |
---|---|
Azpiprobintzia mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Hubei |
Alkatea | Cheng Yongwen (en) |
Izen ofiziala | 武汉市 |
Jatorrizko izena | 武汉 |
Posta kodea | 430000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°35′14″N 114°17′17″E / 30.5872°N 114.2881°E |
Azalera | 8.569,15 km² |
Altuera | 37 m |
Demografia | |
Biztanleria | 12.326.518 (2020) −121.200 (2020) |
Dentsitatea | 1.438 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 027 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Duisburg, Galați, Kiev, Khartum, Ōita, Bordele, Manchester, Christchurch, Axdod, Arnhem, Sankt Pölten, Pittsburgh, Bangkok, Saint Louis, Győr, Kópavogur, Swansea, Esmirna, Pattaya, Lieja, Izhevsk eta Bixkek |
Matrikula | 鄂A |
wuhan.gov.cn |
Wuhan (txinera sinplifikatuz: 武汉, txinera tradizionalez: 武漢; pinyineraz: Wǔhàn), Hubeiko probintzian kokatua. Txina erdialdean biztanle gehien dituen hiria da, guztira 11.895.000.
Wuhan izenako, hiru hiriren batzetik dator, Wuchang, Hankou eta Hanyang. Hiri hauek 1920ko hamarkadan batu ziren.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wuhan hiria, Jiangshan lautadan dago, Yangtze ibaia eta Hanshui ibaiak bat egiten duten tokitik gertu. Prefektura mailako hiriak 8.494 kilometro koadroko azalera dauka, eta erdiguneko hirigunean 6.660.000 biztanle bizi dira, prefekturako biztanleriaren %65a.
Wuhanen mugakideak honakoak dira: Xiantao mendepeko konderria mendebaldean, Xiaogan ipar-mendebaldean, Huanggang ipar-ekialde eta ekialdean, Ezhou ekialdean, Huangshi hego-ekialdean, eta Xianning hegoaldean.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdiguneko barrutiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jiang'an Barrutia (江岸区)
- Jianghan Barrutia (江汉区)
- Qiaokou Barrutia (硚口区)
- Hanyang Barrutia (汉阳区)
- Wuchang Barrutia (武昌区)
- Qingshang Barrutia (青山区)
Inguruko barruti eta nekazal guneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hongshan Barrutia (洪山区)
- Caidian Barrutia (蔡甸区)
- Dongxihu Barrutia (东西湖区)
- Hannan Barrutia (汉南区)
- Jiangxia Barrutia (江夏区)
- Huangpi Barrutia (黄陂区)
- Xinzhou Barrutia (新洲区)
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aireportua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko Tianhe gunean dago eta urtero hamar milioi bidaiari inguruk erabiltzen dute. Terminal bakarra duen arren, 2010ean bigarren terminala eraikitzeko lanaka amaitzea espero da.
Metroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wuhango metroaren lehen linea 2004an zabaldu zen eta 2010eko hamarkadaren amaieran hiriak 200 kilometroko metro-sarea eta zazpi linea izango ditu.
Abiadura Handiko Trena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean Guangzhou eta Wuhan hiriak elkartuko zituen 1.000 kilometroko abiadura handiko trenbidearen eraikuntza hasi zen. Trenbidearekin batera Wuhanen tren geltoki berria eraiki zen. Lanak 2009. urtearen bukaeran amaitu zituzten, eta trenbidea 2009ko abenduaren 26an zabaldu zen ofizialki.
Trenak hiru ordu baino ez ditu behar bi hiriak batzeko, eta batez-besteko abiadura 350 kilometro ordukoa da. Munduan momentu hartara arte eraikitako abiadura handiko trenik azkarrena.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Wuhan, 1971–2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.0 | 10.1 | 14.4 | 21.4 | 26.4 | 29.7 | 32.6 | 32.5 | 27.9 | 22.7 | 16.5 | 10.8 | 21.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.4 | 2.4 | 6.6 | 12.9 | 18.2 | 22.3 | 25.4 | 24.9 | 19.9 | 13.9 | 7.6 | 2.3 | 13.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 43.4 | 58.7 | 95.0 | 131.1 | 164.2 | 225.0 | 190.3 | 111.7 | 79.7 | 92.0 | 51.8 | 26.0 | 1268.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 9.1 | 9.5 | 13.5 | 13.0 | 13.2 | 13.3 | 11.2 | 9.0 | 9.0 | 9.3 | 8.0 | 6.6 | 124.7 |
Eguzki orduak | 106.5 | 102.8 | 115.5 | 151.2 | 181.4 | 179.5 | 232.1 | 241.0 | 176.7 | 161.2 | 144.3 | 136.5 | 1928.7 |
Hezetasuna (%) | 77 | 76 | 78 | 78 | 77 | 80 | 79 | 79 | 78 | 78 | 76 | 74 | 77 |
Iturria: [1] |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ China Meteorological Administration
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hubei probintziako udalerriak | ||
---|---|---|
Enshi • Ezhou • Huanggang • Huangshi • Jingmen • Jingzhou • Shiyan • Suizhou • Wuhan • Xiangfan • Xianning • Xiaogan • Yichang |
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |