Wilt
Wilt | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Tom Sharpe (1976) |
Argitaratze-data | 1976 |
Generoa | Umorea |
Jatorrizko izenburua | Wilt |
Argitaletxea | Secker & Warburg (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Euskaraz | |
Izenburua | Wilt |
Wilt Tom Sharpe idazle britainiarraren eleberri komikoa da, jatorriz 1976an Secker and Wardburgek argitaratu zuena.
Wilt literatura irakaslea zen Lanbide Heziketako eskola batean eta bere ikasleak etorkizuneko fresatzaile edo harakinak ziren. Egoera hoberenean, ez zioten kasurik egiten, edo, txarrenean, irakasle gizarajoa izutzen zuten edo sexualki jazarri.
Wilten ondoan, Eva zegoen, emaztea; ilegorri indartsu eta goxoa, baina emozionalki ez oso egonkorra. Eta gertu jazartzen zion, era berean, Yates sarjentuak, Wilti latzak pasarazten zizkiona. Behin, protagonista Evarekin haserretu eta panpina puzgarria hormigoizko putzu batera bota zuen amorrazioaren amorrazioz. Eva, berriz, haserre bizian, etxetik joan egin zen. Yatesek interpretazio okerra egiten du eta panpina Wilt anderea delakoan dago...[1].
Tom Sharperen eleberri hoberena dela esaten dute eta egoera komiko ugari dago Wilt eleberrian; pertsonaia sinesgaitzak, ezusteko argudio aldaketak eta sexualitate handiko bromak. Edukazio handiko gizarte britainiarraren estereotipoei egiten die iseka eta, errepresio itxuraren azpian, engainu eta anarkia sexuala dagoela bizi-bizirik planteatzen du.
1989an, eleberria zinemara egokitu zuten; Wilt izenburua hartu zuen Erresuma Batuan eta Australian eta, AEBetan, berriz, The Misadventures of Mr. Wilt. Harper Collinsen laburpenaren audioliburua ere egin dute, Andrew Sachsek irakurri zuelarik batean eta Nigel Grahamek, berriz, ISIS Audio Booksen bertsioan.
Antzerki bat ere egin dute, Espainian 2012an eszenategietara eraman zena. Fernando Guillén Cuervo, Ana Milán eta Ángel de Andrés Lópezen eskutik joan zen.
Wilt Saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wilt[2] (1976)
- The Wilt Alternative (1979)
- Wilt On High (1984)
- Wilt in Nowhere (2004)
- Wilt's herency (2009)