[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehenagoko eskaerak

Gehitu eskaera bat

Orri honek euskarazko wikipedian diharduten bot-ei lan bat egitea eskatzeko balio du. Bot-ek, besteak beste, lan hauek egiteko lana izugarri erraztu dezakete:

  • Testu aldaketa automatikoak egitea (adibidez, Madrid agerpen guztien ordez Madril jartzea).
  • Txantiloi baten agerpen guztiak aldatzea, txantiloiaren izena aldatu delako (adibidez: Txantiloi:EstatuaTxantiloi:Estatu infotaula), edo ordezko bat sortu delako.
  • Kategoria bati izena aldatzea, eta kategoriaren barruan dauden artikulu guztiak kategoriaren izen berrira aldatzea.
  • Orrialde jakin batzuetan aldaketa zehatz bat egitea (konparazio batera: urteen orrialde guztietan datak urtarrilaren 3 formatutik urtarrilaren 3a formatura pasatzea).
  • ...

Horrelako aldaketa errepikakorrak eskuz egin behar ez izateko, bot bati eska diezaiokezu lana egin dezan; bot bat duten wikilariek, ahal badute, eskatutako lanak eginez joango dira.


Eskaera egiteko formatua

Zure eskaera egiteko, saka ezazu orri honen hasieran edo atal honen bukaeran ageri den «Gehitu eskaera bat» loturan, eta idatz ezazu eskaera ondorengo formatu hau erabiliz:

Izenburua
Aldaketa egin aurretiko forma zaharra → Aldaketa egin ondorengo forma berria

Adibidez:

Madrid → Madril
Eskaeraren testuan jarri beharrekoa

Lehenik eta behin, eskaeraren deskribapena, zehaztasunez (zer aldatu behar den, aldaketa zergatik egin behar den, eta, baldin badakizu, non: artikulu jakin batzuetan, kategoria izenetan...). Bukaeran, eskatzen duen lankidearen sinadura.

Bot-a erabiltzen duena bazara eta eskaera bat bete baduzu, artxiba ezazu egin duzuna.

Gehitu eskaera bat


Iruñeako → Iruñeko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak arautua du Iruñea + -ko = Iruñeko dela. Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

 Iruñeako → Iruñeko

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2020-12-08, 18:20 (UTC)

Aupa @Xabier Armendaritz: ñ horrek arazoak ematen ditu replace botarekin
python pwb.py replace.py -ns:0 "Iruñeako" "Iruñeko" -search:"Iruñeako" aginduak UnicodeEncodeError: 'ascii' codec can't encode character u'\xf1' in position 10: ordinal not in range(128) errorea ematen du.
ea aurkitzen dudan konponbideren bat... ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 01:08, 9 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
@Xabier Armendaritz:@Lainobeltz: Nik arazorik gabe jarri dut:
python pwb.py replace.py -search:"Iruñeako" -pt:1, eta gero galdera egiten duenean jarri lehenengoan Iruñeakok eta bigarrenean Iruñeko. Martxan dago. -Theklan (eztabaida) 08:08, 9 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Mila esker @Theklan:, horrela ez dit errorerik ematen. Bide batez, zertarako da -pt:1 parametroa? Ez dut dokumentazioan aurkitzen... -Lainobeltz (eztabaida) 11:46, 9 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
@Lainobeltz: Aurkitu nuenean, denbora asko galdu nuela aurretik petnsatu nuen: put throttle, hau da, jarri frenoa. Segundo batera mugatzen du loaldia, normalki dituen 9 segundoen ordez. -pt:2 izango litzateke 2 segundo eta, uste dut, ez ditu frakzioak onartzen. -Theklan (eztabaida) 19:47, 9 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

maiatzan → maiatzean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait euskalkitan hilabeteak a organikoz deklinatzeko ohitura dugu, euskara batuan ordea ez da a organikodun hilabeterik. Ez da bitxia wikipedian (eta beste toki anitzetan) "maiatzan" eta "maiatzako" bezalako forma ez estandarrak agertzea, zuzendu beharrekoak dira, ordea. Beraz, honako aldaketak proposatzen ditut (artikuluetan eta txantiloietan ageri dira):

 urtarrilan → urtarrilean
 otsailan → otsailean
 apirilan → apirilean
 maiatzan → maiatzean
 ekainan → ekainean
 uztailan → uztailean
 irailan → irailean

Berdin nongo kasuarentzat.

 urtarrilako → urtarrileko
 otsailako → otsaileko
 apirilako → apirileko
 maiatzako → maiatzeko
 ekainako → ekaineko
 uztailako → uztaileko
 irailako → iraileko

Mila esker aitzinetik, -Kilkerra (eztabaida) 22:54, 21 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]


@Kilkerra: joango naiz apurka-apurka egiten. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 00:09, 22 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]
@Kilkerra: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 12:04, 23 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]

armiarma.com > armiarma.eus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuz probatu dut eta esteka zaharrak konpondu egiten dira armiarma.eus domeinu berria aldatuz eta beste guztia bere horretan utziz. GorkaAzk (eztabaida) _armiarma.eus" class="ext-discussiontools-init-timestamplink">12:32, 17 maiatza 2022 (CEST)[Erantzun]

@Gorkaazk: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 19:57, 17 maiatza 2022 (CEST)[Erantzun]

librezale.org → librezale.eus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteka zahar batzuk konponduko direlakoan, mila esker! GorkaAzk (eztabaida) 12:35, 17 maiatza 2022 (CEST)[Erantzun]

@Gorkaazk: Egina Lainobeltz (eztabaida) 11:52, 18 maiatza 2022 (CEST)[Erantzun]

eitb.com > eitb.eus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik ere badaude eitb.com esteka asko euskarazko wikipedian...

Aldez aurretik, mila esker! GorkaAzk (eztabaida) _eitb.eus" class="ext-discussiontools-init-timestamplink">12:04, 17 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]

@Gorkaazk: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 17:07, 19 ekaina 2022 (CEST)[Erantzun]

judutar → judu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Judutar" hitza Euskaltzaindiaren hiztegian ez da agertzen, eta Elhuyarren ere ez; horren ordez "judu" izan beharko litzateke. Norbaitek artikuluetan aldaketa hau egingo balu asko eskertuko nuke. Wayratuta (eztabaida) 23:18, 12 uztaila 2023 (CEST)[Erantzun]

Egina -Wayratuta (eztabaida) 23:56, 29 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]

Zenbakien deklinabidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11an → 11n

11ean → 11n

31an → 31n

31ean → 31n

Mila esker aldez aurretik! Eliatxo (eztabaida) 20:41, 31 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]

Kategoria:Ginea-Bissauko narrastiak → Kategoria:Ginea Bissauko narrastiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko! Eliatxo (eztabaida) 14:54, 5 iraila 2024 (CEST)[Erantzun]

Kategoria:Benetazko gertaeretan oinarritutako filmak → Kategoria:Benetako gertaeretan oinarritutako filmak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benetazko hitza ez da hiztegietan agertzen, eta horren ordez benetako izan beharko litzateke. --Eliatxo (eztabaida) 17:11, 10 azaroa 2024 (CET)[Erantzun]