Widad Kawar
Widad Kawar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | وداد جليل زند |
Jaiotza | Tulkarem, 1931 (92/93 urte) |
Herrialdea | Palestina Jordania |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Adawiya eskola Beiruteko Amerikar Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | masterra gradua |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, idazlea, arte-historialaria eta bildumagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ekialdeko Ikerketarako Ameriketako Zentroa |
Mugimendua | Zientismoa |
Izengoitia(k) | وداد قعوار |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
tirazcentre.org | |
Widad Kawar (arabieraz: وداد قعوار) (Tulkarm, 1931) arte historialari palestinarra eta Palestina eta Jordaniako arte, kultura eta etnia bildumazalea. 50 urtean zehar, 2.000 jantzi, oihal eta bitxi baino gehiago bildumatu ditu, konfliktoen erruz oso sakabanturik dagoen ondare kulturala babestu eta gorde asmoz.[1][2] Umm l'ibas al-falastini ezizena dauka: ‘palestinar jantzien ama’.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Widad Kawar Tulkarm hirian jasio zen, palestinar kristau familia batean 1931ean.[4] Bere aita Jalil irakaslea zen eta eskola sistemaren burua zen Palestinako Britainiar Mandatuaren gobernuan.[2][3]
1941ean bere familia Belen hirira joan zen bizitzera.[2]
Widad Kawarrek Beiruteko Unibertsitate Amerikarrean ikasi zuen.[2][3]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kawarrek bere bilduma erakusgai jarri du munduan zehar, Palestinako jantziak ezagutzera emateko.[5] Liburu ugari idatzi ditu palestinar brodatuari buruzkoa eta brodatu kulturalei buruzko galeria bat sortu nahi izan zuen eta horrela sortu zen “Tiraz Centre” (‘Tiraz Gunea’) sortu zuen Ammanen museo txiki baten ardura daroana, bere bilduma gordetzeko eta Palestinako eta Jordaniako kultura babesteko.[6]
Widad Kawar Ekialdeko Ikerketarako Ameriketako Zentroko arduradun taldeko kidea da.
Argitaratutako lanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Skinner, Margaret eta Kawar, Widad Kamel (2014). Palestinian Embroidery Motifs: A Treasury of Stitches, 1850-1950. Melisende.[7]
- Kawar, Widad (2011): Threads of Identity: Preserving Palestinian Costume and Heritage ISBN 978-9963-610-41-9 Rimal Publications.[8]
- Kawar, Widad and Shelagh Weir: Costumes and Wedding Customs in Bayt Dajan.
- Kawar, Widad and Tania Nasir (1992): Palestinian Embroidery: Traditional "Fallahi" Cross-Stitch ISBN 3-927270-04-0. Munich, State Museum of Ethnography.
- Kawar, Widad (1987): Pracht Und Geheimnis - Kleidung Und Schmuck Aus Palästina Und Jordanien ISBN 3-923158-15-7 Rautenstrauch-Joest Museum Munich.
Ohoreak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993an Al-Husseinen ordenako kide egin zuten.
2012an, Kultura eta bilakaeragatik Prince Klaus Nazioarteko saria irabazi zuen.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ."Widad Kamel Kawar with an endowment from her late husband Widad he established small center and museum in Amman Jordan to house this unique collection". Rimal Publications.
- ↑ a b c d Stories of the catastrophe: Exile
- ↑ a b c "Traditional Costumes from Jordan and Palestine: The Private Collection of Widad Kawar". Darat al Funun.
- ↑ Philip,Mattar, Encyclopedia of the Palestinians, 409.or.
- ↑ «Widad Kawar: A Hymn to the Oriental Woman and Her Now Dissapearing Age-Old Clothing Art» The Daily Couture.
- ↑ Widad Kawaren orria In www.tirazcentre.org
- ↑ Benny Ziffer (2007-11-23). "A stitch in time". Haaretz.
- ↑ "Rimal Publications :: Online Store :: Books :: Art & Culture :: Threads of Identity"
- ↑ Widad Kawar Saria jasotakoen orrian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Widad Kawarren web gune ofiziala
- Palestinako jantzi eta brodatuei buruzko orria: "Palestinian costume and embroidery since 1948".