[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Wang Shun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wang Shun

(2021)
Bizitza
JaiotzaNingbo1994ko otsailaren 11 (30 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua81 kilogramo
Altuera1,91 metro

Instagram: shunshun110 Edit the value on Wikidata

Wang Shun, txineraz 汪 顺, (Ningbo, Zhejiang (Txina), 1994ko otsailaren 11a) igeriketan aritzen den kirolari txinatarra da.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), domina bat eskuratu zuen:
200 m lau-estiloan, brontzezkoa, 1.57,05eko denboran Michael Phelps estatubatuarraren (urrezkoa, 1.54,66koan) eta Kosuke Hagino japoniarraren atzetik (zilarrezkoa, 1.56,61ekoan) sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, domina bat eskuratu zuen:
200 m lau-estiloan, urrezkoa lortu zuen 1.55,00ko denboran Duncan Scott britainiarraren (zilarrezkoa, 1.55,28koan) eta Jérémy Desplanches suitzarraren aurretik (brontzezkoa, 1.56,17koan) sailkatuz.[1]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, brontzezko domina eskuratu zuen 200 m medley proban.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 200 m lau-estiloak,
gizonezkoa[2]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina 200 m lau-estiloak,
gizonezkoa[3]
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina 200 m medley

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Wang Shun» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
  2. 200 m lau-estiloak, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  3. 200 m lau-estiloak, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]