Vasili Alekseiev
Vasili Alekseiev | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pokrovo-Shishkino (en) , 1942ko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Munich, 2011ko azaroaren 25a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Central Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Platov South-Russian State Polytechnic University (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea eta politikaria |
Pisua | 160 kilogramo, 162 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro, 188 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Vasili Ivanovitx Alekseiev (errusieraz: Василий Иванович Алексеев; Prokovo-Xixkino, Riazan, Sobietar Batasuna, 1942ko urtarrilaren 7a - Munich, Alemania, 2011ko azaroaren 25a) sobietar pisu-jasotzailea izan zen. Munduko gizonik indartsuena izan zen. Hiru aldiz parte hartu zuen Olinpiar Jokoetan, bi urrezko domina irabazi zituen superastunen kategorian, eta laurogeita hamar munduko marka ezarri zituen 1970etik 1977ra. 1970ean irabazi zuen lehendabiziko aldiz Europako eta munduko txapeldun-titulua, 110 kilo baino gehiagokoen artean, 247 kilo jasoz. 1978ra arte eutsi zien bi tituluei. 1972an parte hartu zuen lehendabiziko aldiz Olinpiar Jokoetan, Munichen, eta errekor olinpiarrak ezarri zituen hiru ariketatan: atxikian, arrankadan eta bi aldikoan, eta baita hiruren guztizkoan ere, 640 kilo jasoz. Lau urte geroago, Montrealen, bere marka olinpikoa hautsi zuen hala arrankadan nola bi aldikoan, eta bigarren urrezko domina irabazi zuen. Atxikia lehiaketatik kendua zuten, eta, beraz, guztizko bateratua ez zen munduko errekor gisa onartu. 1978an, munduko txapeldunaren titulua galdu zuen lesio bat zela medio. 1980an Moskuko Olinpiar Jokoetan porrot egin ondoren, betiko utzi zuen lehiaketa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.