Ubago
Ubago | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Mendaza |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′01″N 2°15′54″W / 42.617°N 2.265°W |
Demografia | |
Biztanleria | 33 (2015) |
Ubago Nafarroako Foru Komunitateko Mendaza udalerriko kontzeju txiki bat da, Lizarrako Merindadean, Ekialdeko Lizarra eskualdean eta erkidegoko hiriburutik, Iruñetik, 72 kilometrora dago.
1842ko erroldan[1] berezko udalerritzat jotzen da baina hurrengo erroldeetan, 1857tik , Mendazako udalerriaren sartzen da.
Mendazako udalerria 4 kontzejuk osatzen dute: Acedo, Asarta, Mendaza eta Ubago.[2]
Eskualdeko Lodosa-Acedo NA-129 errepidearekin bat egiten duen errepidea du.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri gisa ageri da 1842ko erroldan, orduan 90 biztanle eta 18 etxe zituen.[1] 2003ko erroldaren arabera, herriak 35 biztanle zituen. 2022an 37 pertsona bizi ziren herrian. Bi urte horien artean, biztanle kopuru txikiena 2006an izan zen, 30 biztanle baitzeuden, eta handiena 2019an, 41 biztanle izatera heldu baitzen. [3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako errege izan zen Tibalt Iak 1236.urtean Forua eman zion eta Koroari lotu zuen betirako erregearen jaunerrri moduan[4]. Errege horrek berak 800 sueldoetako petxa ezarri zuen[5].
Katalina I eta Joanes III. errege-erreginek Petri II.ari, Nafarroako mariskalari, eman zizkioten herriarekin lotutako errentak 1511. urtean. [5]
Berrotza bailarakoa izan zen Mendazako udalerrian sartu zen arte, 1856an[5]
Artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mueseko Madalena baseliza eta Ubagon dagoen Tours-eko San Martin eliza dira Berrotza haranean geratzen diren erromaniko estiloko adibide bakarrak[6]. San Martinen kasuan XII.mendearen bukaeran-XIII. mendearen hasieran kokatzen da eta elementu arkitektoniko berezi batzuk ikusi ditzakegu, adibidez Nafarroan ohikoak ez den kanpai-horma bat dugu, zirkulu erdiko bi arku dituena. Harlanduzko absidean atxikita dauden zutabeetako kapiteletan motibo begetalak ikus daitezke eta horietako batean bi aurpegi, batek giza itxura du, besteak deabru batena.[7] Barnealdean XVI.mendeko erreforma da nagusi. Nabe bakarra gurutze gangaz estalita dago eta absidea dagoen tokian erretaula barrokoa dago, ez duenak absidea barrutik ikusten uzten. jatorrizkoa bataiarria omen da[7].
- San Blas baseliza: herritik 500 metrotara dagoen baseliza landatar xumea da, , harlanduxkako nabe angeluzuzena eta bi isurkiko estalkia dituena. Hormak, kontrahormekin zuinkatuta daude. Barrura sartzeko, alde batean, ate dintelduna du.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «INEbase. Alteraciones de los municipios» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mendaza» Mendaza (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
- ↑ «Visor IDENA» idena.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sabías que... iglesia de Ubago» Mendaza 2017-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ a b c Gran Enciclopedia de Navarra | UBAGO. (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sabías que... iglesia de Ubago» Mendaza 2017-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ a b «UBAGO- ROMANICO EN NAVARRA-A.Garcia Omedes» www.arquivoltas.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ «atlas-Mendaza-Estella.htm» www.lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Mendaza | ||
---|---|---|
Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |