The Day the Earth Stood Still (2008ko filma)
The Day the Earth Stood Still (euskaraz Lurra Oraindik Bazegoen Eguna) 2008ko Scott Derrickson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. >1951ko The Day the Earth Stood Still filmaren berregokitzapena da, eta era berean bi filmak 1951ko Harry Bates idazlearen Farewell to the Master ("Adio Nagusiari") kontakizun laburrean oinarrituak daude. Keanu Reeves, Jennifer Connelly, Jaden Smith, Kathy Bates, Jon Hamm, John Cleese eta Kyle Chandler aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928, Indiako mendi elurtuetan eskalatzen dabilen alpinista bakarti batek esfera distiratsu bat topatu berri du. Ondoren, bapateko konorte galtze aldi baten ostean esnatu eta jada esfera desagertu egin dela eta eskuan zauri txiki bat utzi diola ohartuko da, baina ez da jabetuko bertatik bere ADN lagin bat eraman duela.
XXI. mendearen hasiera. Egun batez, Helen Benson (Jennifer Connelly) doktorearen etxean bapatean AEBtako Segurtasun Nazionaleko agenteak agertu, beraiekin eraman eta beste zientzialari batzuekin batera talde batean bilduko dituzte. Zergatia: espazioan topatu eta berehalakoan Manhattanekin talka egitera doan objektu misteriotsu bat azter dezaten nahi baidute. Baina espero zuten talka ez da gertatuko, Objektu Hegalari Ezezagunak Central Parken lurrartuko baitu. Hain egoera arriskutsuari jarraitzen dioten gertakizun harrigarriek Gizateria osoa zur eta lur utziko dute, eta Helenek Klaatu (Keanu Reeves) izakia ezagutuko du, Lurrera ustez asmo baketsuekin eta Gizateria arrisku batez ohartzeko etorri dela dioen gizaki itxurako estralurtarra...
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Keanu Reeves: Klaatu, gizaki itxurako mezulari estralurtarra
- Jennifer Connelly: Helen Benson, Princetongo Unibertsitateko astrobiologoa
- Jaden Smith: Jacob Benson, Helenen semeordea
- John Cleese: Karl Barnhardt irakaslea, Fisikako Nobel Sariduna
- Jon Hamm: Michael Granier doktorea, NASAko ofiziala, Helen eta zientzialari talde bat Klaatu aztertu dezaten bilduko ditu.
- Kathy Bates: Regina Jackson, AEBtako Defentsa Idazkaria
- Kyle Chandler: John Driscoll, AEBtako Gobernuko ofiziala
- Robert Knepper: Kolonela
- James Hong: Wu jauna
- John Rothman: Myron doktorea
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008ko filmak
- Edmund H. Northek idatzitako filmak
- Keanu Reevesek antzeztutako filmak
- Jennifer Connellyk antzeztutako filmak
- Jaden Smithek antzeztutako filmak
- Kathy Batesek antzeztutako filmak
- Jon Hammek antzeztutako filmak
- John Cleesek antzeztutako filmak
- Kyle Chandlerrek antzeztutako filmak
- Robert Knepperrek antzeztutako filmak
- Brandon T. Jacksonek antzeztutako filmak
- James Hongek antzeztutako filmak
- Aaron Douglasek antzeztutako filmak
- Ty Olssonek antzeztutako filmak
- Jake McLaughlinek antzeztutako filmak
- Angela Merkelek antzeztutako filmak
- Lorena Galek antzeztutako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Scott Derricksonek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Kanadako filmak
- Estralurtarrei buruzko filmak
- Robotei buruzko filmak
- Film apokaliptikoak
- Berregokitzapen filmak
- New Yorken girotutako filmak
- New Jerseyen girotutako filmak