[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Teddy boy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teddy boy estiloko zapatak.

Teddy boy edota Ted, Erresuma Batuko azpikultura edo hiri tribu bateko kidea da. Izena Eduardotar Aroko jauntxo eta jende dotorearen janzkera estiloa eramateagatik datorkio.

Bigarren Mundu Gerra ondoren Savile Roweko jostunek Eduardotar Aroko janzkera estiloa berrezartzen saiatu ziren: orokorrean jazkera dotorea, jakak, kapela eta abar.

1950eko hamarkadan jada Londres hirian hiri tribua sortu zen eta berehala Erresuma Batura hedatu. Jatorriz Cosh Boys izendapenez deituak, 1953an Daily Express egunkariko izenburu batek ingelesezko Edward (Eduardo) izenaren Ted izendapen herrikoiera laburtu zuen.

Hasiera batean gazte aberatsak eta Goardiako kideek bere egin zuten estiloa izan zen, zuela 40 urte eskas beren aiton eta aitek erabilia izan baitzen. Teddy Boyak Erresuma Batuan gainontzeko gizartetik lehenbizikoz ezberdindutako nerabe hiri tribua izan zen.

Teddy Boyak istiluak eragin eta beste herri tribuetako taldeekin borrokatzeagatik ospe txarra bereganatu zuten, maiz hedabideek ere asko haizatutako ospea. Istilurik handienak 1958an Nottingham hiriko indiar komunitateari eraso egitean eragin zituzten.

1960ko hamarkadan Teddy Boyen arerio edo etsai nagusiak mod eta rockerrak izan ziren.

Stanley Kubrickek zuzendutako A Clockwork Orange filmeko protagonistak Teddy Boyak dira eta filmak hiri tribu hau Erresuma Batutik kanpo ezagutaraztera eman zuen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]