Tarkinio Prisko
Tarkinio Prisko | |||
---|---|---|---|
K.a. 616 - K.a. 578 ← Anko Martzio - Servio Tulio → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tarquinia (en) , ? | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Erroma, ? ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Demaratos | ||
Ama | ezezaguna | ||
Ezkontidea(k) | Tanakil | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Tarquin dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria |
Luzio Tarkinio Prisko (K.a. 616-K.a. 578), Tarkinio Zaharra edo Tarkinio I.a ere deitua, Erromako bosgarren erregea izan zen tradizioaren arabera, eta, gaur egungo historialarien arabera, lehena eta hiriaren sortzailea.
Tarkinia etruriar hirian bizitzen jarri zen Demaratos izeneko errefuxiatu korintoar baten semea, autoritarioa eta gerlaria izan zen, eta, aldi berean, planifikatzaile eta urbanista handia. Jauregi etruriar bat eraikiarazi zuen, jendearen bizitokiak txabolak ziren garai batean. Tronu arranditsu bat eraikitzea agindu zuen, non, beti, eskuan aginte makila eta buruan, lumez apainduriko kasko bat zuela esertzen zen. Aberatsa eta xahutzailea zen, jende pobre eta ohitura umilekoaren artean. Greziar baten seme bezala, heziketa nahiko oso bat jaso zuen; filosofia, geografia, matematikak eta beste gai batzuk ulertzen zituen. Tito Livio historialari erromatarrak (K.a. 59-K.a. 17) dioenez, Tarkinio Prisko, errege bezala aukeratua izateko azpijokoak erabili zituen lehena izan zen, eta herriaren babesa ziurtatzeko hitzaldi bat eman zuen.
Lazioa mendeko izatea lortu zuen, eta, beranduago, sabinarren aurka borrokatu eta lur gehiagoz jabetzea lortu zuen. Bere borroketarako, industria astunak eman zizkion arma ugari behar izan zituen. Tarkinio Prisko, Erromako industriaren sustatzaile handia izan zen. Garaipenaren ohitura etruriarra sartu zuen, gerra garaipenaren ondoren.
Bere eraikitze grinaren ondorioz, Erromak, jauzi handia eman zuen monumentu gehiketa eta hiri planifikazioan. Estolda Nagusia edo cloaca maxima deituriko estolden eraikuntza ematen zaio. Kale berriak, auzoak, foro edo erdiko enparantza bat eta, ohiko txabolen ordez, benetako etxeak, Zirku Nagusia eta Jupiterren Tenplua Kapitolioan eraikitzea agindu zuen.
Hil egin zuten, eta agintea, bere emazteak hartu zuen, Tanaquil izenekoa, hau ere etruriarra.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urbs Roma. Vida y costumbres de los romanos. José Guillén. Ediciones Sígueme S.A., Salamanca, 1994. ISBN 84-301-0801-7
- Historia de Roma. Indro Montanelli. Random House Mondadori S.A. Barcelona 1994. ISBN 84-9759-315-4
Aurrekoa Anko Martzio |
Erromako erregea K.a. 616-K.a. 578 |
Ondorengoa Servio Tulio |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarkinio Prisko |