TRAPPIST-1
Behaketa data Garaia Ekinokzioa | |
---|---|
Konstelazioa | Aquarius |
Igoera zuzena | 23h 06m 29.283s[2] |
Deklinazioa | –05° 02′ 28.59″[2] |
Itxurazko magnitudea (V) | 18.80 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | M8V[3] |
V−R kolore indizea | 2.33 |
R−I kolore indizea | 2.47 |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | −56.3 km/s |
Paralajea (π) | 82.58 mas |
Distantzia | 39.5 ± 1.3 au (12.1 ± 0.4 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | 18.4 ± 0.1 |
Zehaztasunak | |
Masa | 0.08 ± 0.009 M☉ |
Masa | 83.8048 ± 9.428 MJup |
Erradioa | 0.114 ± 0.006 R☉ |
Argitasuna (bolometrikoa) | 0.000525±0.000036[4] L☉ |
Argitasuna (bisuala, LV) | 0.00000373[oh 1] L☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | ~5.227[oh 2][5] |
Tenperatura | 2550 ± 55 K |
Metaltasuna | 0.04 ± 0.08 |
Errotazioa | 1.40 ± 0.05 days |
Biratze abiadura (v sin i) | 6 ± 2 km/s |
Adina | > 1 Gu |
Beste izendapenak | |
2MASS J23062928-0502285, 2MASSI J2306292-050227, 2MASSW J2306292-050227, 2MUDC 12171 | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
TRAPPIST-1 edo 2MASS J23062928-0502285[6] izar nano ultrahotz bat da,[4][7] Aquarius konstelazioan kokatua, guregandik 39 argi urtera (12 parsec).
Liégeko Unibertsitateko astronomo talde batek, Michaël Gillonek zuzenduta,[8] Transiting Planets and Planetesimals Small Telescope (TRAPPIST) teleskopioa erabili zuen, La Silla behatokian, Atacamako basamortuan[9] (Txile) TRAPPIST-1 behatu eta haren inguruan egon zitezkeen planetak bilatzeko. Transitozko fotometria erabilita, Lurraren tamaina zuten hiru planeta aurkitu zituzten izar nanoaren inguruan. Barruko biek errotazio sinkronoa dute, eta kanpokoa sistemaren eremu bizigarrian edo doi-doi hortik kanpo dago.[7][10] Taldeak bere ikerketa 2015eko irailetik abendura bitarte egin zuen, eta 2016ko maiatzeko Nature aldizkarian argitaratu zuten aurkikuntza.[4][9]
2017ko otsailaren 22n astronomoek adierazi zuten beste lau planeta aurkitu zituztela, NASAren baliabideak erabilita.[11] Horrek izarraren inguruan biratzen ari diren planeten kopurua zazpira igo zuen; horietako hiru, eremu bizigarrian. Baliteke, ordea, Lurraren antzeko tamaina duten zazpi planetak eremu bizigarrian egotea.[12][13]
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Planeten izendapena aurkikuntza ordenaren araberakoa da. b izena ematen zaio edozein izarren inguruan aurkitzen den lehen planetari, c bigarrenari, eta hortik aurrera alfabetoaren hurrenkeran dagokion letra jartzen da.[14] TRAPPIST-1en kasuan hiru aurkitu ziren lehenengo, b, c, eta d izena eman zitzaien, periodo orbital txikienerantz,[4] eta etik hra bigarren aurkikuntza sailan. TRAPPIST-1 izena TRAPPIST teleskopioak planetekin katalogatutako lehen izarra delako ematen zaio.
Izarraren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]TRAPPIST-1 izar nano ultrahotz bat da, gutxi gorabehera Eguzkiaren masaren %8 eta diametroaren %11 duena. 2550 K tenperatu du eta gutxienez 500 milioi urte. Konparazioan Eguzkiak 4.600 milioi urte ditu[15] eta 5778 K da bere tenperatura.[16] Bere masa dela eta izar mota honek 4-5 bilioi urte artean bizi daitezke. TRAPPIST-1 izango da, beraz, Unibertsoa gaur egun baino askoz zaharragoa denean eta izarrak egiteko gas guztia erabili denean, sekuentzia nagusian bizirik geratzen den izar bakarrenetariko bat.[17] Izarra metaletan aberatsa da, 0,04ko Fe/H ratioarekin, gure Eguzkiaren %109. Hau bereziki arraroa da, izan ere nano marroi eta hidrogeno-fusioa egiten duten izarren beheko masa-eremuan dauden izarretan Eguzkiak baino metal gutxiago egon beharko lirateke. Bere luminositatea (L☉) % 0,04 da, Eguzkiarekin alderatuta.
Planeta sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kidea (izarretik ordenean) |
Masa | Ardatzerdi handia (UA) |
Periodo orbital (egun) |
Eszentrikotasuna | Makurdura | Erradioa |
---|---|---|---|---|---|---|
b | 0.85±0.72 M⊕ | 0.01111 | 1.51087081 ± 0.00000060 | < 0.081 | 89.65 ± 0.25° | 1.086 ± 0.035 R⊕ |
c | 1.38±0.61 M⊕ | 0.01522 | 2.4218233 ± 0.0000017 | < 0.083 | 89.67 ± 0.17° | 1.056 ± 0.035 R⊕ |
d | 0.41±0.27 M⊕ | 0.021 ± 0.06 | 4.049610 ± 0.000063 | < 0.070 | 89.75 ± 0.16° | 0.772 ± 0.030 R⊕ |
e | 0.62±0.58 M⊕ | 0.028 | 6.099615 ± 0.000011 | < 0.085 | 89.86 ± 0.11° | 0.918 ± 0.039 R⊕ |
f | 0.68±0.18 M⊕ | 0.037 | 9.206690 ± 0.000015 | < 0.063 | 89.680 ± 0.034° | 1.045 ± 0.038 R⊕ |
g | 1.34±0.88 M⊕ | 0.045 | 12.35294 ± 0.00012 | < 0.061 | 89.710 ± 0.025° | 1.127 ± 0.041 R⊕ |
h | ezezaguna M⊕ | 0.063+0.027 −0.013 |
20+15 −6 |
ezezaguna | 89.80 ± 0.07° | 0.755 ± 0.034 R⊕ |
TRAPPIST-1eko zazpi planetan euren izarretik gertuago daude Lurra Eguzkitik dagoena baino. Planetarik gertuenaren urteak 1,5 Lurreko egun irauten ditu, eta seigarren planetaren urteak 12,3 egun irauten ditu. Zazpigarren planetaren urtea ez da hain ziurra, 12+15
−6 egunekoa izan daiteke. Errotazio sinkronoa duten planetek tenperatura diferentzia oso handiak izango dituzte euren argitutako hemisferioaren eta iluneko hemisferioaren artean. Horrek haize bolada oso handiak sortuko lituzke, eta bizitzeko lekurik onenak ilunabar edo egunsentian beti dauden eremuak izango lirateke. Izar nano gorriek distira indartsuak dituzte, eta ziurenik gertuen dauden planeten atmosfera guztia ezabatuta egongo da[19]
2017ko otsialan NASAk e, f eta g planeten berri eman zuen, guztiak izarraren eremu bizigarrian.[20][21]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemen agertzen diren irudiak artistek egindako errepresentazioak dira:
-
Planetak, TRAPPIST-1 sistemako izar nano gorriaren aurretik pasatzen.
-
Eguzkia eta TRAPPIST-1, eskalan. Izarra Eguzkiaren % 11 da diametroan, eta askoz gorriagoa.
-
TRAPPIST-1en inguruan hiru planeta orbitatzen.
-
TRAPPIST-1c planetaren errepresentazioa.
-
Hiru planetetatik gertuko orbita baten errepresentazioa.
-
Alderaketa, gure Eguzki Sistemarekin. Zazpi planetak Merkurioren orbitan sar daitezke.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ TRAPPIST-1ren magnitude bisual absolutua hartuz eta Eguzkiaren magnitude bisual absolutua , argitasun bisuala honela kalkula daiteke:
- ↑ Gainazaleko grabitatea zuzenean Newtonen grabitazio unibertsalaren legea aplikatuta kalkulatzen da, honako formularekin: non M objetuaren masa den, r bere erradioa, eta G konstante grabitazionala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ TRAPPIST-1b. Open Exoplanet Catalogue.
- ↑ a b Cutri, R. M.; Skrutskie, M. F.; van Dyk, S.; Beichman, C. A.; Carpenter, J. M.; Chester, T.; Cambresy, L.; Evans, T. et al.. (2003-06-01). «VizieR Online Data Catalog: 2MASS All-Sky Catalog of Point Sources (Cutri+ 2003)» VizieR Online Data Catalog 2246 (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Costa, Edgardo; Méndez, René A.; Jao, W.-C.; Henry, Todd J.; Subasavage, John P.; Ianna, Philip A.. (2006-01-01). «The Solar Neighborhood. XVI. Parallaxes from CTIOPI: Final Results from the 1.5 m Telescope Program» The Astronomical Journal 132 (3): 1234. doi: . ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Michäel, Gillon; et al. Temperate Earth-sized planets transiting a nearby ultracool dwarf star. Nature, 31 or. doi: ..
- ↑ 1999A&A...351.1028V Page 1028. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ (Ingelesez) 2MASS J23062928-0502285. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ a b (Ingelesez) information@eso.org. Three Potentially Habitable Worlds Found Around Nearby Ultracool Dwarf Star - Currently the best place to search for life beyond the Solar System. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ AGO - Department of Astrophysics, Geophysics and Oceanography. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ a b (Ingelesez) editor, Ian Sample Science. (2016-05-02). «Could these newly-discovered planets orbiting an ultracool dwarf host life?» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «Three New Planets Are the Best Bets for Life» Popular Mechanics 2016-05-02 (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ Berria.eus. «Lurraren tankerako zazpi planeta aurkitu dituzte, elkarrekin, eguzki sistematik at» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Temperate Earth-Sized Planets Found in Extraordinarily Rich Planetary System TRAPPIST-1 - SpaceRef. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «NASA telescope reveals largest batch of Earth-size, habitable-zone planets around single star» Exoplanet Exploration: Planets Beyond our Solar System (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ Hessman, F. V.; Dhillon, V. S.; Winget, D. E.; Schreiber, M. R.; Horne, K.; Marsh, T. R.; Guenther, E.; Schwope, A. et al.. (2010-12-03). «On the naming convention used for multiple star systems and extrasolar planets» arXiv:1012.0707 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «What is the Life Cycle Of The Sun? - Universe Today» Universe Today 2015-12-22 (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «What Color is the Sun? - Universe Today» Universe Today 2013-10-08 (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ Adams, F. C.; Graves, G. J. M.; Laughlin, G.. (2004-12-01). Red Dwarfs and the End of the Main Sequence. , 46–49 or. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ Gillon, Michaël; Triaud, Amaury H. M. J.; Demory, Brice-Olivier; Jehin, Emmanuël; Agol, Eric; Deck, Katherine M.; Lederer, Susan M.; Wit, Julien de et al.. «Seven temperate terrestrial planets around the nearby ultracool dwarf star TRAPPIST-1» Nature 542 (7642): 456–460. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Airapetian, Vladimir S.; Glocer, Alex; Khazanov, George V.; Loyd, R. O. P.; France, Kevin; Sojka, Jan; Danchi, William C.; Liemohn, Michael W.. (2017-01-01). «How Hospitable Are Space Weather Affected Habitable Zones? The Role of Ion Escape» The Astrophysical Journal Letters 836 (1): L3. doi: . ISSN 2041-8205. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Northon, Karen. (2017-02-22). «NASA Telescope Reveals Record-Breaking Exoplanet Discovery» NASA (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
- ↑ TRAPPIST-1 Planet Lineup. (Noiz kontsultatua: 2017-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bideoa: NASAk 7 planeta aurkitu ditu TRAPPIST 1en inguruan
- TRAPPIST-1, planeta-sistemaren webgunea
- Bideoa: ESOcast 83