Szabolcs-Szatmár-Bereg
Szabolcs-Szatmár-Bereg | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Szabolcs-Szatmár-Bereg vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-SZ | ||
Hiriburua | Nyíregyháza | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°00′N 22°10′E / 48°N 22.17°E | ||
Azalera | 5,935,83 km² | ||
Mugakideak | Transkarpatiako oblasta, Košice eskualdea, Borsod-Abaúj-Zemplén eta Hajdú-Bihar | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 529.381 (2022ko urriaren 1a) −26.115 (2011) | ||
Dentsitatea | 93 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Iparraldeko Lautada Handia | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
http://www.szszbmo.hu/ |
Szabolcs-Szatmár-Bereg (eslovakieraz: Sabolčsko-satmársko-berežská; ukraineraz: Саболч-Сатмар-Береґ) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Iparraldeko Lautada Handia eskualdean, Eslovakia, Ukraina eta Errumaniako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Borsod-Abaúj-Zemplén eta Hajdú-Bihar konderriak ere mugakide ditu. 5.935 km²ko azalera du, eta 2011n 552.000 biztanle zituen[1]. Hiriburua Nyíregyháza da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Szabolcs-Szatmár-Bereg Hungariako Ordoki Handian kokaturik dago. Eremu lau horretan basoak, alor landuak, larreak, belaiak eta zohikaztegiak aldizkatzen dira. Ibairik handiena Tisza da, konderriaren ipar-mendebaldeko muga egiten duena; ibaiadar nagusiak Batar, Tur, Szamos eta Kraszna dira. Klima hotzagoa eta euritsuagoa da Alföld Handiko beste lekuetan baino[2]. Urteko batez besteko prezipitazioa 550–600 mm artekoa da.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 13 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
Baktalórántháza | Baktalórántháza | 254,47 | 19.475 | 12 |
Csenger | Csenger | 246,51 | 13.126 | 11 |
Fehérgyarmat | Fehérgyarmat | 707,38 | 36.773 | 50 |
Ibrány | Ibrány | 304,91 | 23.370 | 8 |
Kemecse | Kemecse | 246,41 | 22.020 | 11 |
Kisvárda | Kisvárda | 523,09 | 55.088 | 23 |
Mátészalka | Mátészalka | 624,70 | 62.576 | 23 |
Nagykálló | Nagykálló | 377,37 | 30.261 | 8 |
Nyírbátor | Nyírbátor | 695,94 | 42.011 | 20 |
Nyíregyháza | Nyíregyháza | 809,60 | 166.342 | 15 |
Tiszavasvári | Tiszavasvári | 381,61 | 26.915 | 6 |
Vásárosnamény | Vásárosnamény | 617,94 | 35.180 | 28 |
Záhony | Záhony | 145,92 | 18.734 | 11 |
Hiri eta herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderri eskumenak dituzten hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nyíregyháza (hiriburua; 118.125 biztanle 2015ean[3])
Hiriak eta herri handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](2015eko biztanleria[3])
|
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzako uzta nagusiak fruituak (aranak, sagarrak eta intxaurrak), laboreak (batez ere, zekalea eta garia), tomatea, ekilorea eta tabakoa dira. Abeltzaintzan, zerriak eta ardiak hazten dira. Aran-brandiak, alkohol industriala, eta morfina (lo-belarretik) ere ekoizten dira[2].
Szabolcs-Szatmár-Bereg herrialdeko eskualderik atzeratuena da. Erregimen komunistaren garaian, milaka lagunek Hungariako beste leku batzuetara joan behar izan zuten lan bila. Emigrazioa 1990eko hamarkadan eten zen. Nyíregyháza konderriko industriagune nagusi bilakatu da; besteak beste, makineria, kautxoa eta elikagaiak ekoizten dira. Beste hiri industrial batzuk Mátészalka, Nyírbátor, Kisvárda eta Záhony dira, azken hau Ukrainatik datozen oliobideei esker[2].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nyíregyháza, hiriburua.
-
Dombrádeko lursailak.
-
Andrássy etxandia, Tiszadob.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
errolda
izeneko erreferentziarako - ↑ a b c Szabolcs-Szatmár-Bereg. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-03).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungariako konderriak | ||
---|---|---|
Bács-Kiskun · Baranya · Békés · Borsod-Abaúj-Zemplén · Csongrád · Fejér · Győr-Moson-Sopron · Hajdú-Bihar · Heves · Jász-Nagykun-Szolnok · Komárom-Esztergom · Nógrád · Pest · Somogy · Szabolcs-Szatmár-Bereg · Tolna · Vas · Veszprém · Zala · Hiriburua: Budapest |