Steve Jobs
Steve Paul Jobs — Steve Jobs izen-deiturez ezaguna— (San Frantzisko, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 24a - 2011ko urriaren 5a) enpresaburua eta informatikaria izan zen, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatua zen.
Steve Wozniak ingeniariak Apple I ordenagailu pertsonal berritzailea eskuz sortu eta Jobsek ordenagailu pertsonala ezagutzera eman zuen 70. hamarkadaren bukaeran. 80. hamarkadaren hasieran, Erabiltzailearen Interfaze Grafikoaren potentziala aditzera eman zuen.
Berak sortutako enpresaren zuzendaritza batzordearekin arazoak eduki ondoren, 1985. urtean kaleratu zuten Apple Computeretik, ondoren NeXT konpainia sortuz. Konpainia hau Apple Computerek xurgatu zuen geroago, eta Jobs ia heriotzara arte izan zen bere lehendakaria.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakume gazte ezkongabe unibertsitateko ikasle baten semea, adopzioan ematea erabaki zuena, oraindik txikia zela, neska bat nahi zuten bikote unibertsitario bati, horregatik azken unean hauek atzera bota ziren. Ondoren, Jobs langile-klasekoak ziren bikote bati eskainia izan zen, Paul eta Clara Jobs, azken hau estatuko trenbideko langilea zelarik. Mountain View eta Los Altosen (Kalifornia) hazi zen. 17 urte bete zituenean Portlandeko Reed College (Oregon) unibertsitatean hasi zen, bertan 6 hilabete baino igaro ez zituelarik, bere gurasoek ikasketa hauen kostuak ordaindu ezin zituztelako. Nahiz eta bere ikasketak alde batera utzi, entzule bezala joaten zen klaseetara, kaligrafiara esaterako. 18 hilabete gehiago eman zituen egoera honetan ikasketak behin betiko utzi zituen arte. Sakrifizio handiko urteak izan ziren baliabide ekonomiko nahikoak ez izateagatik.
Ez da ezaguna zer gertatu zen arazo ekonomikoak izan zituzten eta kaligrafia bakarrik ikasi zuen urte haietan, baina programazioan ikasketarik eduki gabe, 20 urterekin bere gurasoen garajean eta bere laguna zen Steve Wozniakekin batera[1], Apple sortu zuen. 10 urteetan lortu zuen Apple, bi pertsonetako enpresa, 4.000 langile dituen enpresa batera bihurtzera.
27 urterekin, Jobs 1982ko aberatsik gazteena izan zen, oso adin gaztea puntucom garaia iritsi aurretik.
Hiru urte geroago, 30 urte zituela, Appletik kaleratua izan zen (berak sortutako enpresa), baina berak beste enpresa bat sortu zuen NeXT eta beste bat Pixar izenekoa, geroago historiara pasa zirenak. Ibilbide profesional honetan zehar, eta bereziki Mac ordenagailuaren garapenean, ospe txarra hartu zuen langileei eskaintzen zien tratuagatik.
1991. urtean Laurene Powellekin ezkondu zen, Stanford Unibertsitatean klase batean ezagutu zuena, eta familia bat osatu zuten. Palo Alton, Kalifornian, bizi izan ziren beren hiru seme-alabekin. Biak begetarianoak ziren. Ondoren, Jobsi pankreako minbizia diagnostikatu zioten, baina Kaliforniako klinika ezagun batean eraman zuen tratamenduak arrakasta eduki zuen itxura batean, gaixotasuna gaindituz.
Macintosh
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xeroxeko garatzaileek Smalltalka garatu zuten, sagua laneko tresna bezala erabiltzen zuen ingurune grafikoa. Nahiz eta Xeroxeko zuzendaritza eszeptikoa izan ideia honen aurrean, Steve Jobs kontzeptua garatzearen alde azaldu zen. Ordenagailuaren izena "Lisa" izan zen, Steve Jobsen alabaren omenez ezarria. Lisaren softwarearen kontzeptu basikoetatik, Apple informatika pertsonalaren merkatuan pisua hartzea lortu zuten produktuen garapena hasi zen: Apple Macintosh eta bere sistema eragilea, edozein erabiltzailerentzat erraza zen lehenengoa.
Bitartean, Bill Gatesek bere kalkulu orriaren hobetzea eta beste programa batzuk eskaini zituen. Applen aurkaria zen IBMri bere material informatikoa saltzeko mehatxua egin zuen. Bere sistema eragilea garatu zuen azkenean antzeko interfazea erabiliz, Windows.
Jobsek Macintosherako ikertzaile talde berezi bat sortu zuen, eta Appleko gainerako ikertzaileei aurrean ipini zien. Hala ere, nahiz eta eraginkortasun hobea lortu, enpresak geldialdi bat jasan zuen hainbat faktoreren eraginez.
Steve Wozniakek Apple utzi zuen, Macintoshen 80.000 unitateko salmenta espero zen bitartean, azkenean 20.000 unitate bakarrik salduz. Honek Jobs haserretu zuen, eta enpresaren gidaritza hartu nahi izan zuen, ordura arte bere laguna zen John Sculleyren kalterako. Johnek orduan, administrazio kontseiluaren babesa jaso zuen, eta honek Jobsek ordura arte zituen erantzukizunak bereganatu zituen. Ondoren, "Siberia" izeneko Applen eraikin batera bidali zuten Jobs. Geroago, eta depresio batean murgildurik, Apple utzi eta akzio guztiak saldu zituen.
1989. urtean, bere ideiak aurrera ateratzen saiatzeko, NeXT izeneko konpainia berria sortu zuen. Apple lotsatuko omen zuen ordenagailuen hurrengo belaunaldia sortu nahi izan zuen, baina porrot egin zuen salmentetan, nahiz eta nagusitasun teknikoa nabarmena izan. Zortzi urteko borroka eta 250 milioi inbertitu ondoren, NeXTek hardware atala itxi zuen 1993.
1999. urtean gertaera hauek guztiak kontatzen zituen filma egin zen, Pirates of Silicon Valley ("Silicon Valleyko piratak") izenekoa. Hasieran telebistari bideratuta bazegoen ere, VHS eta DVD formatuan kaleratu zuten gero. Filmaren abiapuntua Apple Computeren sortzearekin hasten da, eta Steve Jobs kaleratuta egon ondoren berriz kontratatzen zuten arte irauten du.
Pixar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Porrotaren ondoren, ordenagailu bidezko animazioko enpresa bat erostea erabaki zuen, Pixar, George Lucasen Lucasfilm harentzako erosle bila baitzebilen. Pixar laster hasi zen nabarmentzen zinemaren munduan bere lehen animazioko pelikula garrantzitsuaren bidez, Disneyrentzako ekoiztutako Toy Story.
Pelikula honen ondoren iritsi ziren A Bug's Life, Monsters, Inc., Toy Story 2, Finding Nemo, The Incredibles, Cars, Ratatouille, WALL-E eta Toy Story 3, denek arrakasta handia lortu zutelarik kritikari eta ikusleen artean, istorio onak zirelako, gidoi onak zituztelako bai umeentzat eta baita helduentzat ere, eta animazioko teknika bikainak erabili zituztela. Hartara, Jobsek berriro ere arrakasta bikaina lortu zuen, orain Pixarreko lehendakari moduan.
Gaur egun, Pixar Disney taldearena da.
Applera itzultzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bitartean, Applek Gil Amelio kontratatu zuen zuzendari exekutibo bezala, enpresa salbatzeko helburuarekin, izugarrizko krisia jasaten ari baitzen. Beste hainbat kudeaketako neurriez gain, Ameliok Macintoshen sistema eragilearen zahartzearen arazoa konpontzeko irtenbide bat topatu behar zuen Copland konpainiaren porrotaren ondoren, amaitzera iritsi ez zen proiektua. Ameliok etorkizuneko lanerako oinarritzat balio zuen lehendik zegoen sistema eragile batetik abiatzea erabaki zuen. Azkeneko aukeraketan, lehiatu zirenak BeOS, Jean-Louis Gasséren konpainiako Be, eta NeXTen NextStep, Steve Jobsena izan ziren, azken hau garaile suertatuz. Aukeraketa honen ondorioz, Applek NeXT erosiko zuen.
Honen ondorioz, Jobsek kontrola lortuko zuen, Amelio konpainiatik botata eta NeXT taldea Applen buruan ipiniz.
Bere lehenengo neurritako batzuk, Microsoftekin akordio batera iristea izan zen, honek Applen dirua sartuko zuen akzioen %4aren (bozkatzeko eskubiderik gabekoak) erosketarekin eta Macentzako Officen garapena bermatuko zuen, elkartruke teknologikoak eta interfaze grafikoagatik lehiatzearen amaieraren truke.
Gizartean onarpenik izan ez zuen beste neurri bat, beste hardware ekoizleei Mac OSen programen lizentzien deuseztatzea izan zen (PowerComputing bezala, azkenean Applen eskuetan geratu zena). Ekoizle hauek Macintoshen merkatuen Applen merkatu kuotaren kontura hazten zirela izan zen arrazoia, Macintoshen ekoizleek informatikako merkatuan kuota orokorra hedatu beharrean. Beste neurri drastiko bat Newtonen ezeztatzea izan zen, gaur egungo PDAren aitzineko bezala ezagutua, baina enpresako beste teknologiak bezain aurreratua denboran, non hauek lehenago edo beranduago norako bera hartuko zutelarik, OpenDocena bezala.
Neurri hauek, konpainiari produktu gutxiago baino hobeagoak garatzeko aukera eman zioten eta negozio-linea berri eta harrigarriak garatu zituzten perspektibak aztertuz gero, iPod eta iPhonen kasuak musika digitalaren negozioan esaterako, edo kontsumo sektorearen garrantzia profesionalaren kalterako. Jobsen ukitua konpainiako edozein produktutan dago, hardwarearen diseinutik softwarearen prestaziotara.
Jobs 2011ko urriaren 5ean hil zen Kalifornian, pankreako minbizia diagnostikatu ziotenetik zazpi urte igaro ondoren.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steve Jobs |
- (Ingelesez) Steve Jobs-en hitzaldia Stanford-eko Unibertsitatean (azpitituluak gaztelaniaz)
- (Ingelesez) Jobs eta Appleren pasadizoak
- (Gaztelaniaz) Steve Jobs eta CEOsen liburuak
- (Gaztelaniaz) Steve Jobs-en errealitatearen distortsio-eremua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Entrevista perdida Steve Jobs en español. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).