[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sociedad de Salvamento y Seguridad Marítima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad de Salvamento y Seguridad Marítima
Datuak
Motasea rescue organization (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaJosé Luis Ábalos
Egoitza nagusi
JabeaDirectorate-General for the Merchant Marine (en) Itzuli
Historia
Sorrera1992
Jasotako sariak
[[]]  (2007)
René Cassin Saria  (2016)
webgune ofiziala

Sociedad de Salvamento y Seguridad Marítima edo Sociedad Estatal de Salvamento Marítimo (SASEMAR) Espainiako Sustapen Ministerioaren mendeko enpresa-erakunde publikoa da; egunean 24 orduko arreta eskaintzen duena itsasoan sor daitezkeen larrialdi guztiei erantzuteko. Itsas erreskateko, bilaketako eta salbamenduko zerbitzuez arduratzen da, baita itsasoko kutsaduraren aurkako prebentzioaz eta borrokaz eta itsas trafikoaren kontrolaz ere. Salbamendua Koordinatzeko Zentroak ditu Estatu osoan zehar banatuta.[1]

1992. urtean sortu zen,  Estatuaren Portuak eta Merkataritza Ontzidien 27/92 Legearen aldarrikapenarekin, 1993. urtean sartu zen funtzionamenduan .

Sozietate honen lehenengo ardura bilaketa eta erreskate lanak egitea da, bereziki Espainiari egokitutako erantzukizun eremuetan, 1.500.000 km ² baino gehiago estaltzen baitituzte. Halaber, beste zeregin batzuk ere baditu esleituta, hala nola itsas kutsaduraren aurkako borroka, itsas trafikoaren kontrola , bereziki trafiko handiko eremuetan, hala nola Gibraltarreko itsasartea eta zirkulazioa bereizteko gailua (DST), itsasontzien parean, Finisterren eta itsasontzien parean.

Naufragoak salbatzeko Espainiako Elkartea, itsasoko lehen enpresa izan zen, 1880.urtean. Arrakasta handiak izan zituen  “Royal National Lifeboat Institution" britaniarrak. Gizartea borondatezko langileez osatuta dago, ahaleginak koordinatzen zituzten bulegorik existitu gabe.

1971ko abenduan, Gizarteko aldizkari batek bere konstituziotik balantze bat eskaini zuen, non 18.791 pertsona lagundu eta 16.723 salbatu zituztenak.

Urteak pasa ahala, gizarte hau desagertzen amaituko zen eta bere eginkizuna Espainiako Itsas Armadak hartu zuen, “Remolques Maritimos S.A” enpresa itsas zabaleko salbamenduetarako eta “Cruz Roja” hondartzetako eta kostaldean bainulariak erreskatatzeko.

Itsas erreskateko sozietate baten lehen esperientzia sortu eta mende bat geroago, Espainia asken pausoa eman zuen salbamentu moderno baten oinarriak jartzeko. 1979.urtean Espainiako agintariek, “SAR 79 Bilaketa eta Salbamenduko Nazioarteko” legea inskribatzea, Hanburgo hirian sinatu zuten.

Itsas armada eta itsas-erremolke enpresak dauden bi entitate bakarrak dira itsas erreskaterako. Espainiak, 7.880 kilometroko kosta eta 1.500.000 km²-ko itsas-erantzukizun ditu, baina ez zituzten baliabide nahikoak eskakizunak betetzeko.

1989. urtean “Plan Nacional de Salvamento” publikatu zen, salbamenduko koordinazio-zentroa eta koordinazio-zentro nazionaleko zentroak eraikitzeko, baita lehen ontzi eta helikopteroen kontratazioa ere, etorkizuneko Itsas Salbamendu eta Segurtasuneko Sozietatea baliabidez hornitzeko.

Itsasoko Salbamendu eta Segurtasun Elkartea 1992ko azaroaren 24an sortu zen, "Estatuko portuen eta merkataritza nabigazioaren" 27/92 legearen aldarrikapenarekin.  Honen sorreratik, itsas-salbamendu hainbat funtzio jarri zitzaizkion:

Itsasoko Salbamendua eta Segurtasun Elkarteari dagozkio itsas bilaketa, erreskatea eta salbamendua, itsas trafikoaren laguntza eta kontrola eraman, kutsaduraren aurkako borroka eta atoiontzien eta itsasontzien laguntza.

Nazioarteko Itsas Erakundeak "Organización Maritima Internacional" egokitu dizkion itsas bilaketaren eta salbamenduaren lau eremuz arduratzen da.

Honako hauek dira:

MRCC Atlantiko, MRCC Kanarias, MRCC Estrecho eta MRCC Mediterraneoa.

Beste organismoekin kolaborazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas-salbamendua haien baliabideen gain,  beste administrazio eta erakunde laguntzaile batzuetaz esku-hartzea koordinatzeaz  arduratu behar dira, hau da, bilaketan, salbamenduan eta  itsasoaren kutsaduraren aurkako borroka arloetan.

Salbamendu taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietatea kontatzen du, dauden bitarteko metodo desberdinak kudeatzeko 21 zentroekin, hauek dira, “Centro Nacional de Coordenación de Salvamento” zentro bakarra eta Madrilen kokatuta dagoena eta “Centros de Cordinación de Salvamento” duten hogei zentroekin.

Atlantikoko salbamendu koordinazio zentroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • CCS Vigo (Vigo, Pontevedra)
  • CCS Finisterre (Puerto del Son, Coruña)
  • CCS Coruña (Coruña)
  • CCS Gijón (Gijón, Asturias)
  • CCS Santander (Santander, Kantabria)
  • CCS Bilbo (Getxo, Bizkaia)

Kanarietako salbamendu koordinazio  zentroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • CCS Las Palmas (Gran Kanaria)
  • CCS Tenerife (Santa Cruz de Tenerife)

Itsasarteko salbamendu koordinazio zentroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • CCS Algeciras (Algeciras, Cádiz)
  • CCS Tarifa (Tarifa, Cádiz)
  • CCS Cádiz (Cádiz)
  • CCS Huelva (Huelva)

Mediterraneo aldeko salbamendu koordinazio  zentroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • CCS Palamós (Palamós, Girona) 2012an itxita
  • CCS Bartzelona (Bartzelona)
  • CCS Tarragona (Tarragona)
  • CCS Castelló (Castelló)
  • CCS Valentzia (Valentzia)
  • CCS Palma (Palma Mallorcakoa, Balearrak)
  • CCS Cartagena (Cartagena, Murtzia)
  • CCS Almería (Almería)

Salbamendu unitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas-unitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien beharrak egiteko Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietatea itsasoko eta aireko ingurunearekin kontatzen dute. Itsas unitateen barruan lau ontzi balioaniztasunak, hamar altuko atoiontzi, hamar esku-hartze azkarreko itsasontzi, berrogeita hamabost salbamendu itsasontzi eta berrogeita bi ontzi txikiak, guztira 121 itsasontzi.

Itsas salbamenduak hamar atoiontziekin kontatzen du.

Esku-hartze azkarreko ontziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira lau ontzi dira “Auxiliar Naval del Principado” enpresa fabrikatutakoa.

Salbamendu-ontziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas segurtasun izenarekin ezagututa, berrogeita hamahiru itsasontzi gai dira abiadura handian Espainiako kostaldetik nabigatzeko (30' ingurura).

Kutsaduraren aurkako borrokaren ontzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoko isuri kutsatzaileen eta hidrokarburo isurien aurkako borrokarako biltzaile ontzi batekin kontatzen dute “Urania Mella” izeneko ontzia,  3100 m³-ko  edukiera dauka.

Itsas salbamenduko hegazkina

Aireko-unitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireko ingurunean hamaika helikoptero “helimer” izenarekin eta hiru hegazkinak enkargatzen dira.

Hiru hegazkin daude guztira, hauek sei aireportu desberdinetatik operatzen dute.

Itsas salbamenduko helikopteroa

Hamaika helikoptero daude guztira Espainiako kostaldearen zehar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]