Sin-Itiro Tomonaga
Itxura
Sin-Itiro Tomonaga (japonieraz: 朝永 振一郎 Tomonaga Shin'ichirō , Kyoto, 1906ko martxoaren 31 – Tokio, 1979ko uztailaren 8a) japoniar fisikaria izan zen. 1941-1969 urteetan Tokioko unibertsitateko fisikako irakaslea izan zen eta 1963-1969 bitartean aipatutako unibertsitateko ikerketa optikoko institutuko zuzendaria. Richard Feynman eta Julian Schwinger fisikariekin batean elektrodinamika kuantikoa zehaztu zuen erabat, Dirac, Heisenberg eta Pauli fisikarien jatorrizko teorian agertzen ziren infinituak baztertuta. 1965. urtean Fisikako Nobel saria eskuratu zuen Feynman eta Schwinger fisikariekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]