[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Simona Izzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simona Izzo

Bizitza
JaiotzaErroma1953ko apirilaren 22a (71 urte)
Herrialdea Italia
Familia
AitaRenato Izzo
Ezkontidea(k)Antonello Venditti  (1975 -  1978)
Ricky Tognazzi  (1995 -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakbikoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema aktorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0412873 Allocine: 43513 Allmovie: p190834 Edit the value on Wikidata

Simona Izzo D'Amico (Erroma, Italia, 1953ko apirilaren 22a) italiar ahots-aktorea, aktorea, zinema-zuzendaria eta gidoilaria da. Ezaguna egin zen Lo no (2003), Sexo, amor y otras desgracias (1994) eta La escolta (1993) lanekin.[1][2][3]

Erroman, Lazioan jaio zen 1953ko apirilaren 22an. Gurasoak Liliana D'Amico eta Renato Izzo ahots-aktorea eta idazlea izan ziren. Romolo Izzo & Giuseppina Travanti eta D'Amico & Carliren biloba da.[1] Ahizpa bikia du, Rossella Izzo. Fiamma Izzo d'Amico eta Giuppy Izzoren arreba da.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gaztaroan bikoizketa profesionalaren arloan hasi zen lanean. 1990ean Nastro d'Argento saria irabazi zuen Jacqueline Bisset-en bikoizketagatik, Scenes from the Class Struggle in Beverly Hills bertsio italiarrean. Telesail eta film ugaritan parte hartu eta Ricky Tognazziren ondoan gidoilari gisa aritu ondoren, Sentimental Maniacs filmak zuzendari berriaren David di Donatello saria jaso zuen.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonello Vendittirekin ezkonduta egon zen eta 1995eko ekainean Ricky Tognazzirekin ezkondu zen.[1]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1990ean Nastro d'Argento bikoizketa saria irabazi zuen.
  • Sentimental Maniacs filmak zuzendari berriaren David di Donatello saria, non gidoilaria izan zen Ricky Tognazzirekin.

Filmografia partziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste lan hauek egin ditu:[4][5][6][7]

  • Little Misunderstandings (1989)
  • Ultra (1991)
  • The Escort (1993)
  • Strangled Lives (1996)
  • Canone inverso (2000)
  • The Good Pope: Pope John XXIII (2003)
  • Sentimental Maniacs (1994)
  • Camere da letto (1997)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Simona Izzo | Writer, Director, Additional Crew» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. (Ingelesez) Shetty, Jeevan. (2023-05-22). Simona Izzo [Author Wiki, Net Worth, Biography, Age, Husband/Wife. ] (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  3. (Italieraz) Martinotti, Lorenzo. (2022-10-22). «Simona Izzo: gli amori celebri e 5 curiosità sull'attrice!» Donna Glamour (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Simona Izzo» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  5. ISSN https://www.themoviedb.org/person/105120-simona-izzo..
  6. (Gaztelaniaz) «Simona Izzo» MUBI (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  7. «Simona Izzo» NoSoloCine (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]