[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Silvio Pellico

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvio Pellico

Bizitza
JaiotzaSaluzzo1789ko ekainaren 24a
Herrialdea Sardiniako Erresuma
HeriotzaTurin1854ko urtarrilaren 31 (64 urte)
Hobiratze lekuaMonumental Cemetery of Turin (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea, irakaslea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Genero artistikoaolerkigintza
dramaturgia

Find a Grave: 54939272 Edit the value on Wikidata

Silvio Pellico (Saluzzo, Italia, 1789ko ekainaren 24a - Turin, Italia, 1854ko urtarrilaren 31) italierazko idazlea izan zen.

Pellico eta Maroncelliren atxilotzea.

Erlijioan oinarritutako heziketa zorrotza izan bazuen ere, Frantzian bizi izan zen urteek (1800-1809) eragin handia izan zuten Pellicorengan, eta ideia liberaletara jo zuen. Milana itzuli ondoren Francesca da Rimini (1815) tragedia idatzi zuen. Madame Staël, Schlegel eta Byron ezagutu zituen. Erromantizismoaren inguruko artikulu batzuk idatzi zituen Il Conciliatore egunkarian. Kartzelan sartu zuten Carbonari taldeko kide izateagatik eta heriotza-zigorra eman zioten (1820). 1822an heriotza-zigorra kendu eta hamabost urteko kartzela eman zioten. Hamar urte igaro zituen presondegian, Venezian eta Spielbergeko gazteluan. Kartzelatik atera ondoren Turinen jarri zen bizitzen, eta Le mie prigioni (1832, Nire kartzelak) oroitzapen-liburua argitaratu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]