[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Shigella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shigella
Shigella dysenteriae mikroskopioan ikusita
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaEnterobacterales
FamiliaEnterobacteriaceae
Generoa Shigella
[[|]]
Datu orokorrak
Gaixotasunashigellosia
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Shigella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak. Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta ez dira mugikorrak, flagelorik ez baitute. Ez dute esporarik sortzen.

Enterobakterio guztien antzera glukosa hartzitzen dute, baina laktosa ez. Shigella oso lotuta dago Escherichia generoarekin, DNA-ren hibridazio azterketek frogatu dutenez.

Genero honen barruan lau espezie daude, Shigella dysenteriae eta Shigella sonnei ezagunenak izanik. Shigella guztiak patogeno hertsiak dira, hesteetako gaitzak eragiten dituztenak.

Shigella-ren ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shigellaren infekzioak aho bidetik harrapatzen dira, kutsatutako ur ala janariak hartuz. Bakterioa giza hesteetan bizi denez, kutsadura fekalak eragiten ditu gaitzak. Shigelosiak (Shigellak sortutako infekzioak) oso ohikoak dira garapen bidean dauden lurraldeetan, bertan dauden higiene baldintzak makalak direlako (sarritan ur arazketarik ez dago). Euskal Herrian eta Europa osoan kasuistika urria da.

Shigellak sortzen dituen gaixotasunak hesteetako patologiak dira, gizakien artean gorozkien bidez transmititzen direnak (Salmonellaren aldean animaliek ez dute inoiz gaitza transmititzen). Espezie eta serotipo eragilearen arabera sortutako gastroenteritisa arinago ala larriago izango da.

Bi dira patologia nagusiak:

  • bakteriar disenteria, Shigella dysenteriae-k eragindakoa. Patologia larria da, garai batean izurri ikaragarriekin agertzen zena. Bakterio eragileak gizakia du gordailua.
  • gastroenteritis arinak, beste espezie batzuek sortutakoak. Garrantzi handirik gabeko gaitzak dira, egun gutxitan berez desagertzen direnak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shigella Aldatu lotura Wikidatan