Sexto Ponpeio
Sexto Ponpeio | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 45 - K.a. 44
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, ezezaguna | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Mileto, K.a. 35 ( urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Ponpeio | ||||
Ama | Mucia Tertia | ||||
Ezkontidea(k) | Scribonia (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
Sexto Ponpeio (latinez: Sextus Pompeius Magnus Pius) Berant Errepublikako jeneral eta politikaria izan zen, Bigarren Triunbiratoko azken aurkaria. Ponpeio Handiaren seme gazteena zen, eta, beraz, Gneo Ponpeioren anaia.
Zesarren aurka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 49an, Zesarrek Rubicon ibaia zeharkatu zuenean, Gneo Ponpeio aitarekin batera ekialdera joan zen. Sexto Erroman geratu zen, Cornelia Metela amaordearen zain. Pharsalus batailaren ondoan, K.a. 48an, Mitilene uhartean biak elkartu ziren Ponpeiorekin. Egiptora iritsitakoan, Sextok aitaren hilketa ikusi zuen. Cornelia Metela Erromara itzuli zen, baina Sextok Zesarren aurkariekin egin zuen bat. Metelo Eszipion, Katon Minor eta beste senatari batzuekin bukaeraraino egin zioten aurre Zesarri.
Zesarrek Thapsus bataila irabazi zuen K.a. 46an, non Metelo Eszipionek eta Katon Minorrek bere burua hil zuten. K.a. 45ean, Zesarrek Sexto eta Gneo Ponpeio garaitu zituen Munda batailan. Gneo hil zuten, baina Sextok ihes egin ahal izan zuen. Sizilian babeste zen.
Erromara bueltatuta, K.a. 44ko martxoaren 15ean, Kasiok, Marko Brutok eta beste senatari batzuek Zesar hil zuten. Bakea ekarri ordez, hilketak beste gerra zibil bat eragin zuen, zesartarren eta hiltzaileen artekoa. Zesartarrek (Oktavianok, Marko Antoniok eta Lepidok) Bigarren Triunbiratoa osatu zuten. Sexto Ponpeiok Sizilian jarraitzen bazuen ere, zesartarren lehentasuna Marko Bruto eta Kasio ziren.
Zesartarren aurka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hori zela eta, Sextok indarrak berrantolatzeko astia izan zuen. Itsas-armada boteretsua eskuratu zuen. K.a. 42an, zesartarrek Philippi izeneko batailan Bruto eta Kasio garaitu zituzten. Garaitutakoek bere burua hil zuten. Orduan, triunbiroek arreta Sizilian eta Sextorengan jarri ahal izan zuten.
Sexto Ponpeiok erresistentzia gogorra eskaini zuen. Triunbiroek ezin izan zuten garaitu, eta, K.a. 39an, bakea sinatu zuten bi taldeek. Horren arrazoia partiarren aurkako kanpaina zen. Marko Antoniok legio guztiak behar zituen ekialdeko mugarako. Sextorekiko bakeak, berriz, ez zuen luze iraun. Oktaviano eta Marko Antonioren arteko ika-mikek Sextoren kontrako gerra berpiztu zuten.
Oktaviano Sizilia konkistatzen saiatu zen, baina K.a. 37an eta berriro hurrengo urtean porrota eskuratu zuen. Baina Naulochus batailarako, Oktavianok Agripa jenerala zeukan bere alde. Agripak Sextoren armada suntsitu zuen. Sextok, ekialdera ihes egin behar izan zuen, eta, honela, bere babes guztia galdu zuen.
K.a. 35ean Mileto hirian atzeman zuten Sexto. Epaiketarik gabe hil zuen Marko Antonioren laguntzaile batek. Oktaviano horretaz baliatu zen Marko Antonioren kontra egiteko, bien arteko harremana eramanezina bihurtu zenean.
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K.a. 48 – Ponpeio Handia aitaren hilketa ikusi zuen
- K.a. 47/K.a. 45 – Afrika probintziako erresistentzian
- K.a. 45 - Mundan garaitua. Gneo Ponpeio anaia hil zuten
- K.a. 42 – Sizilian armada boteretsua lortzeari ekin zion
- K.a. 39 – Marko Antonio eta Oktavianorekin hitzarmena sinatu zuen
- K.a. 37 – Oktaviano Mesinan garaitu zuen
- K.a. 36 -
- K.a. 35 - Asia Minor probintzian atzemanda, hil zuten
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sexto Ponpeio |