Semita
Hizkuntzalaritzan eta etnologian, semita[1] (hebreeraz: שם, "izen"; arabieraz: ساميّ) Asiako mendebaldeko herri multzoa eta haien ondorengoa da. Izena Semengandik, Noeren semearengandik, jaso dute, haren ondorengotzat jotzen baitira semitak. Egungo Arabiako iparraldetik abiatu ziren herri semitak, olde berezietan, Asiako hego-mendebalderantz, Afrikako ipar-ekialderantz eta Afrikako ekialderantz. K.a. 5000. urtean kokatu ziren akadiarrak Mesopotamian; K.a. 3000. urtean heldu ziren amortarrak Mesopotamiara eta Babilonia sortu zuten; K.a. 2000. urtean sortu zituzten aramearrek beren erreinuak Sirian eta Eufrates ibaiaren goi arroan; K.a. 2000. urtean abiatu ziren hebrearrak Mesopotamiatik Kanaan aldera; K.a. XV. mendean heldu ziren feniziarrak Kanaango iparraldeko kostaldera; K. o. III-IV. mendeetan jo zuten abisiniarrek Etiopia aldera eta bertako herri beltzekin nahasi ziren, eta K. o. VII. mendean hasi ziren arabiarrak Asiako mendebalderantz, hegorantz eta ekialderantz zabaltzen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-2-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..