San Tomas jaia
San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren azoka eta jaia da. Donostian, Bilbon, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian eta beste herri batzuetan ospatzen da. Arrasaten ere jai handiak dira Santamasak, eta jatorria XIV. mendekoa baino lehenagokoa da.
Historian baserri azokaren eguna zen, baina egun euskal baserri kulturaren jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar asko maizter bizi ziren euren baserrietan, eta aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna San Martin (azaroaren 11) izaten zen, baina azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten. Gainera, hietan bizi zirenek, gabonetan zehar jango zituzten jakiak erosten zituzten. Denborarekin, lehiaketak eta guzti antolatzen ziren, zein baserrik gaztarik, txakolinik edo txerririk hoberena zuen ikusteko.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santamasak (Arrasate)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Aurkenerena: Santomasak neguaren atarian. [1]
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |