[go: up one dir, main page]

Edukira joan

San Petersburgoko Gobernatura Orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Petersburgoko Gobernatura Orokorraren 1900eko mapa

San Petersburgoko Gobernatura Orokorra (errusieraz Санкт-Петербургская губерния eta ingelesez Saint Petersburg guberniya), Errusiar Inperioko gobernatura edo guberniya bat izan zen. Ingermanlandeko Gobernatura Orokorra (Ингерманландская губерния) bezala sortua izan zen, 1708ko abenduak 18an, Iparraldeko Gerra Handian Suediar Inperioari konkistatutako lurraldeekin.

1710eko ekainak 3an, berrizendatua izan zen, San Petersburgo hiria sortu ondoren. Petri I.a Errusiakoaren ukazy batek berrizendatu zuen, eta 1721ean, Ingria suediarreko domeinuak, Errusiari emanak izan ziren, Nystadeko bakea edo hitzarmenaren ondorioz. 1924ko urtarrilak 26tik abuztuak 18rarte, Petrogradoko Gobernatura deitua izan zen.

Gobernatura honek hartzen zuen eremua, gaur egun, Leningradoko Oblastaren barnean dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]