Sahura
Sahura | |||
---|---|---|---|
K.a. 2490 - K.a. 2475 ← Userkaf - Neferirkara → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XXVI. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 2475 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Pyramid of Sahure (en) | ||
Familia | |||
Ama | Neferhetepes | ||
Ezkontidea(k) | Meretnebty (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko V. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Sahura, Egiptoko V. dinastiako bigarren faraoia izan zen, K.a. 2471 eta K.a. 2458 bitartean gobernatu zuelarik, Jürgen von Beckerathen arabera.
Khentkaus I.a erreginaren (ziuraski erregeordea) eta Userkafen (edo Shepseskafen) semea zen. Neferthanebtirekin ezkondua zegoen. Bere semeak, Horemsaf, Khakara, Nebankhra eta Neterienra izan ziren.
Manetonen arabera, Sefresek 13 urteko erregealdia izan zuen. Turineko Errege Kanonaren arabera, errege honen erregealdia 12 urtekoa izan zen. Palermoko Harriak, bi urtetik behin eginiko zazpi abere errolda aipatzen ditu, 14 edo 15 urte beraz.
Lur asko eman zizkion kleroari, eta ofrenda oso garestiak egin zizkien zenbait jainkori zenbait tenplutan, bere aurrekoak egin zuen lez.
Harreman komertzial eta diplomatiko aktiboa izan zuen Ekialde Hurbilarekin, Punt lurralderako eta Sinai penintsularako espedizioekin. Sinaiko turkesa harrobiak eta Nubiako Kusheko diorita harrobiak esplotatzea ere agindu zuen.
Sahurak, libiarren aurkako espedizio militar bat utzi zuen grabatua, benetakoa edo sinbolikoa, antzerako baxuerliebeak baitaude beste faraoi batzuen hil tenpluetan.
Bere garaiko eraikuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piramide bat eraiki zuen Abusirren, 50 metroko altuera zuena, kareharri, harea eta hartxintxarrez osatua, aurpegi laudun kareharrizko estaldura batekin; hil ganberak, basaltozko sarkofago baten zatiak zituen.
235 metroko prozesio galtzada batek, haraneko tenplura lotzen zuen, oso sinplea, granitozko palmondo formako zutabedun arkupe bezala, eta ontzitoki batekin. Harresietako baxuerliebeek, Heb Sedaren irudikapenak eta Sahura faraoia arrantzan eta ehizan erakusten zituen.
Sahurak, Eguzki Tenplu bat ere eraikitzea agindu zuen, Sekhet-Ra, honen hondakinik aurkitu ez delarik, baita Uetkhes-Neferu-Sahura izeneko jauregi bat ere.
Bere garaiko testigutzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erregearen eseritako estatua bat, jatorri ezezagunekoa, New Yorkeko Metropolitan Museumean ikus daiteke.
Honakoetan aipatzen da:
- Peribsenen biografian, Saqqarako bere hilobian (Sethe)
- Niankhsakhmenten biografian, Saqqarako bere ate faltsuan (Sethe)
- Sekhemkararen hilobia, Gizan (Sethe)
- Nisutpunecherren hilobia, Gizan
- Idazkunak Uadi Magharan (Sinai) (Gardiner, Peet, Cerný)
- Doraken (Turkia) aurkitutako tronu bateko urrearen orria (Smith)
Zigiluak
- Buheneko zigilu inprimaketak (Petrie Museoa)
- UC11769 zigilu inprimaketa (Petrie Museoa)
Aurrekoa Userkaf |
Egiptoko faraoia Egiptoko V. dinastia |
Ondorengoa Neferirkara Kakai |