Ronkona
Ronkona | |
---|---|
polearm (en) | |
Ronkona (frantsesez: roncone, ingelesez: ranseur, rawcon, grezieraz runka) adar arma bat da, korzeskaren aldaera, bere alboetako marrazak puntetatik lurrerantz bihurritzen direnak, hiruhortz baten alderantzizko eran.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Korzesken aldaera hau, XV. mendetik XVII. mendera arte erabilia izan zen, gainera, "parada" edo "ofizialtza" arma bat izan zelarik, itsas armadan erabilitako gerra arma bat.
Morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Infanteriako beste adar arma luze batzuk bezala, ronkona, gizon bat baino garaiagoa zen, orohar, 2 metro ingurukoa izaten zelarik. Bere moharra, soilik sastatzeko zen, horregatik, bere erdialdeko marraza, partesana eta korzeskarena baino luzeagoa da. Bere alboko marrazek, bere ezaugarri berezia ematen diotenak, kako forma hartzen dute, eta, hirurak batean, zitori hori baten antzekotasuna hartzen dute. Horregatik, borla ukitu eta amaiera aberasdun "parada" aleak aurki daitezke.