[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rodas (hiria)

Koordenatuak: 36°26′N 28°13′E / 36.43°N 28.22°E / 36.43; 28.22
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodas
herria
Rodasko portua Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of the Aegean
EskualdeaHego Egeo
Unitate periferikoaRhodes Regional Unit
UdalerriaRodos Municipality
Izen ofizialaΡόδος
Posta kodea85100
Geografia
Koordenatuak36°26′N 28°13′E / 36.43°N 28.22°E / 36.43; 28.22
Map
Azalera19,481 km²
Altuera10 m
Demografia
Biztanleria54.562 (2021)
5.021 (2011)
Dentsitatea2.801 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2241
Hiri senidetuakÁvila, Conches-en-Ouche, Jalta, Valletta, Mallorca, New Braunfels, Pisa, Puebla, Rhode Island, Roses, Gotland udalerria, Perth, City of Perth (en) Itzuli eta Visby
http://www.rhodes.gr/

Rodas[1] (grekoz: Ρόδος, Ródos) Greziako Rodas uharteko hiri nagusia da: Rodasko Unitate Periferiko lurraldeko hiriburua da, baita Dodekanesoko prefekturakoa ere, Egeo Itsasoko hego-ekialdean.

Rodasko Kolosoa (Munduko Zazpi Mirarietako bat) hiriko portuan zegoelako famatua da Rodas, besteak beste: Helios jaungoikoaren irudia zen.

    Datu klimatikoak (Rodas)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15 16 17 21 25 28 31 33 29 24 21 17 23.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8 9 10 13 16 20 22 23 21 17 13 11 15.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 147.8 117.7 75.3 24 14 2.9 0.1 0.1 7.1 64.3 88.4 145.3 920.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14 10 8 3 3 1 0 0 1 5 7 12 64
[erreferentzia behar]

Dodekaneso artxipelagoan dagoenez, uhartea eta hiria bera Europa, Ekialde Erdikoa eta Afrika bitarteko bidegurutzean dago; horregatik, hainbat kultura, arkitektura, hizkuntza eta abar izan dira bertan Historiaren joanean: dorikoak, erromatarrak, bizantziarrak, arabiarrak, Maltako Ordenako zaldunak, otomandarrak, italiarrak; Bigarren Mundu Gerraren ostean, britainiarrak; eta Greziarena da 1948. urteaz geroztik.

Neolitiko garaian gizakia bizi izan zeneko zantzuak daude. Rodas hiriaren jatorria, nolanahi ere, K.a. 408. urtekoa da, Ialisos, Camiros eta Lindos estatu-hiri dorikoek bat eginda sortu zutenean.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]