[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rio Lobo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rio Lobo
Jerrald Goldsmithen filma
Egilea(k)Jerrald Goldsmith
Argitaratze-data1970
IzenburuaRio Lobo
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna
Iraupena110 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Mexiko eta Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Howard Hawks
Gidoigilea(k)Leigh Brackett
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaHoward Hawks
Paul Helmick (en) Itzuli

[[Kategoria:Paul Helmick (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaJerrald Goldsmith
Argazki-zuzendariaWilliam H. Clothier

IMDB: tt0066301 Filmaffinity: 236642 Allocine: 44890 Rottentomatoes: m/rio_lobo Mojo: riolobo Allmovie: v41478 TCM: 18943 Metacritic: movie/rio-lobo Netlix: 60027539Edit the value on Wikidata

Rio Lobo 1970eko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. John Wayne, Jorge Rivero, Jennifer O'Neill, Jack Elam eta Christopher Mitchum aktoreek antzeztu zuten.

Howard Hawksek sheriffak bere bulego edo egoitza legez kanpoko gaizkileen aurka defendatzen duen ideia oinarritzat hartuz filmatu zuen hirugarren filma da, aurreko Rio Bravo (1959) eta El Dorado (1966) filmeekin batera trilogia osatzen duelarik, bi filma horiek ere John Wayne aktoreak antzeztu zituelarik.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBtako Gerra Zibilaren amaieraldera, konfederatu talde bat yankeen trenei lapurreta egin ohi die. Tren horietako McNally kolonelak (John Wayne) konfederatu taldeko buruak diren Cordona (Jorge Rivero) eta Tuscarora (Christopher Mitchum) espetxeratzea lortuko du, baina gerra amaitzean hiru gizonal adiskidetu egingo dira.

Ondoren, konfederatuen tren lapurretetan parte hartu zuten Batasuneko traidoreen bila hasiko dira, bilaketa honek Rio Lobo herrira eramango dituelarik, han Shasta Delaney (Jennifer O'Neill) gaztea elkartuko zaie, azken honek herrian dagoen ustelkeri sarea argitara ateraraziko du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]