Rio Conchos (filma)
Rio Conchos (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Rio Conchos |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Utah |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gordon Douglas |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Weisbart |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Joseph MacDonald |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Rio Conchos, 1964ko Gordon Douglas estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. 1958ko Clair Huffaker idazlearen Guns of Rio Conchos (Rio Conchosko pistolak) eleberrian oinarritua dago. Richard Boone, Stuart Whitman, Tony Franciosa, Edmond O'Brien eta Jim Brown aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBetako Zalduneriako soldaduek, Haven kapitainak (Stuart Whitman), Franklyn afroamerikar sarjentuak (Jim Brown), amerindiarrak gorrotatzen dituen Lassiter komandante konfederatu ohiak (Richard Boone), eta Rodríguez mexikar labandun hiltzaile presoak (Tony Franciosa), Rio Grande ibaia zeharkatu eta Mexikon barneratuz, aurrez ohostutako errifle kargamendu bat apatxe talde bati saldu nahi dion Pardee kolonel konfederatu (Edmond O'Brien) atzemateko misio sekretuaren ardura jaso dute, Pardeek salmentatik lortutako diruaz Batasunaren aurkako beste gerra bati ekin nahi baitio. Bidean, soldadu taldeari Sally (Wende Wagner) neska apatxe batuko zaio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Boone: James 'Jim' Lassiter maiorra eta soldadu konfederatu ohia
- Stuart Whitman: Haven kapitaina
- Tony Franciosa: Juan Luis Rodriguez edota Juan Luis Martinez
- Edmond O'Brien: Theron 'Gray Fox' Pardee kolonela
- Jim Brown: Franklyn sarjentua
- Wende Wagner: Sally, apatxe neska
- Warner Anderson: Wagner kolonela
- Rodolfo Acosta: Ator Odolduna, apatxe buruzagia
- Barry Kelley: Espetxeko croupierra
- Vito Scotti: Bidelapur buruzagi irribarretsua
- House Peters, Jr.: Johnson mm aiorra
- Kevin Hagen: Major Johnson edota Blondebeard
- Robert Adler: Pardee soldadua (krediturik gabe)
- Timothy Carey: Chico, tabernako jabea (krediturik gabe)
- Abel Fernandez: Mexikon zaindaria (krediturik gabe)
- Mickey Simpson: Franklyni zerbitzatzea uko egiten dion tabernaria (krediturik gabe)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [https//m.imdb.com/title/tt0058525/ IMDBko fitxa irakurgai] (Ingelesez)
- 1964ko filmak
- Gordon Douglasek zuzendutako filmak
- Richard Boonek antzeztutako filmak
- Stuart Whitmanek antzeztutako filmak
- Anthony Franciosak antzeztutako filmak
- Jim Brownek antzeztutako filmak
- Edmond O'Brienek antzeztutako filmak
- Timothy Careyk antzeztutako filmak
- Barry Kelleyk antzeztutako filmak
- Robert Adlerrek antzeztutako filmak
- Rodolfo Acostak antzeztutako filmak
- Warner Andersonek antzeztutako filmak
- Wende Wagnerrek antzeztutako filmak
- David Weisbartek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Western filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Mexikon girotutako filmak