Propultsatzaile
Itxura
Propultsatzaile terminoak bi adiera izan ditzaket[1].
Batetik propultsatzaile edo propergol esaten zaio koheteen motorretan usatzen den nahaste propultsatzailerari, erregai eta oxidatzaile izenak eman ohi zaizkien bi substantziaz (ergolez) osatua. Biek elkarrekin erreakzionatzen dutenean, gas bero hedagarria sortzen da eta, harekin batera, bultzada. Ergolak solidoak edo likidoak izan daitezke.
Bestetik, propultsatzaile esaten zaio ontzi batean presiopean likidotuta dagoen gasari, ontzi berean dagoen substantzia likido edo solidoa irteera-zuloa zabaltzean atomizaturik edo apar edo hauts moduan kanporatzeko erabiltzen dena. Aerosolen osagaia da. Propultsatzaile erabilienak CFC direlakoak izan dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).