[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Pinozitosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinozitosia

Zelulak burutzen duen molekula ingestio prozesu aktiboa da pinozitosia. Zelularen “edaria” esan nahi du. Fluido eta solutuen ingestioa besikula txikien bidez ematen denean gertatzen da (150 nm-tako diametroa baino txikiagoa)

Praktikoki zelula eukarioto guztiek burutzen duten prozesua da. Ziklo endozitikoa depresio gaineztatuak izeneko mintz plasmatikoaren azaleraren toki lokalizatu batzuetan hasten da, Depresio hauek eratu ondoren inbaginatu egiten dira mintz plasmatikotik banandutako besikula gaineztatuak eratuz.

Besikula hauek egitura poligonala eratzen duten zenbait proteinez gaineztatuta daude. Proteina hauetatik garrantzitsuena klatrina da. Depresio gaineztatuen inbaginazioa mintz plasmatikoaren alde zitoplasmatikoan dauden klatrina eta beste proteina batzuen mihiztadurak eragindako indarrek bultzatzen dutela uste da.

Depresio gaineztatuen alde ez zitoplasmatikoan molekula espezifikoak ezagutu eta lotzen dituzten hartzaile bereziak daude. Honela likido estrazelularreko molekula ugari toki hauetan kontzentratu eta endozitatu egiten dira. Hartzaile bidezko endozitosia deritzo honi eta modu honetan hartzen dituzte espezifikoki zelulek beharrezko makromolekulak.

Ligando espezifikoez gain, likido estrazelularrean disolbaturiko molekulak ere barneratzen dira inespezifikoki. Hau endozitosi ez espezifikoa bezala ezagutzen da.

Endosomak endozitosiarekin erlazionatutako organuluak dira. Bi motatakoak bereizten dira:

  • Endosoma goiztiarrak: bertara heltzen dira endozitatutako besikulak. Endosoma hauetara heltzen diren molekula batzuk berriz ere mintz plasmatikora bueltatzen dira eta besteak endosoma berantiarretara bidaltzen dira.
  • Endosoma berantiarrak: entzima lisosomikoak dituzte barnean. Endosoma goiztiarretatik etorritako substantziak jasotzen dituzte. Konpartimendu aurrelisosomikoa da, pH azidoduna baina entzima kontzentrazio gutxirekin. Hemendik lisosometara abiatzen dira endozitatutako substantziak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]