[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Peplum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Latinezko peplum hitza, berez, antzinako grezierazko peplo hitzetik dator, alegia, emakumezkoen tunika zena.

Peplum generoa edo ezpata eta sandalia generoa ,(italieraz singularrez peplum eta pluralez pepla), Antzinaroan girotutako filmak osatzen duten zinema genero bat izendatzeko erabiltzen diren esamoldeak dira. Jatorriz, 1958-1965 artean garai historiko horretan girotutako italiar filmek jaso zuten izendapena da. Italiar ekoizpen hauek beren aurrekontu apalekin Hollywoodeko urrezko garaian ekoiztutako Samson and Delilah (1949), The Ten Commandments (1956) eta Spartacus (1960) bezalako super-ekoizpen epikoekin lehiatzeko sortu ziren.

Halere, urteen poderioz, izendapen honetan garai horretan girotutako herrialde guztietan ekoiztutako film garaikideak sailkatzen dira, ez Italian ekoiztuak bakarrik.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]