PeerTube
PeerTube | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2015 |
Azken bertsioa | 6.3.3 |
Behar ditu | Node.js, PostgreSQL, Redis (mul) , FFmpeg (en) eta Yarn (en) |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Android (mul) |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Programazio-lengoaia | TypeScript (mul) eta SQL |
Irakur dezaka | MP4, WebM, 3GPP file format (en) , 3GPP2 file format (en) , FLV (mul) , Windows Media Video (en) , AVI, QuickTime File Format (en) , NUT Open Container Format (en) , MPEG-1 program stream (en) , MPEG-2 transport stream (en) , F4V (en) , Video Object (en) eta Blu-ray Disc Audio-Video MPEG-2 Transport Stream container file format (en) |
Sistema eragilea | Linux eta Unix |
Idatz dezake | MP4 |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Fedibertso |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Framasoft |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | WebTorrent (en) eta HTTP Live Streaming (en) |
Maskota | Sepia (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
https://joinpeertube.org/en/ | |
Iturri-kodea | https://github.com/Chocobozzz/PeerTube |
PeerTube software librea erabilita, interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen duen plataforma deszentralizatua, federatua da. Peer-to-peer teknologia erabiltzen du zerbitzari pertsonalen erabilera murrizteko. GNU AGPL lizentziarekin argitaratuta dago.
PeerTube zerbitzua eskaintzen duten instantziek[1] beren bideoen argitalpena beste zerbitzu batzuetatik independizatzeko asmoa erakutsi ohi dute; beren zerbitzuetan ez da publizitaterik erakusten, ezta erabiltzaileen datu pribatuen bilketa eta araketa egiten ere.
Chocobozzz goitizena erabiltzen zuen garatzaile batek eman zituen lehen urratsak 2015. urtean eta berak hautatu zuen lizentzia mota[2]. Orain PeerTube plataformaren garapena dirua irabazteko asmorik gabeko Framasoft erakundeak[3] lideratzen du. Asmoa alternatiba eraginkor bat eskaintzea plataforma pribatu eta zentralizatuei, YouTube, Vimeo, Dailymotion eta abarrei.
Deskripzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PeerTube instantzia bakoitzak webguneak arakatu eta ikusteko bideoak eskaintzen ditu eta, berez, besteengandik independentea da itxura, funtzioei eta arauei dagokienez. Instantzia gehienek izena emateko, erregistroa egiteko, eskatzen dute.
Zenbait kasuk eratu dezakete federazioa arau arruntekin (adibidez, antzeko edukia ahalbidetzea eta erregistratzea eskatzen dutenak), non bideoak partekatzen dituzten, nahiz eta bideo hau argitaratu duen instantziak soilik gordetzen duen. Federazioak elkarrengandik independenteak dira.
Bideoak banan-banan banatzen dira. Plataformara konektatuta dauden erabiltzaileek bideo zatiak beste erabiltzaile batzuengana bidaltzen dituzten emisioak dira.
Instantziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Software Libre federatuarekin lekuan lekuko instantziak sortu egin behar dira. Euskal Herrian dagoeneko sortzen ari dira, esate baterako:
- PeerTube.eus, Abaraska taldeak mantendua
- Peertube.euskarabildua.eus, Iametzak[4] mantendua
- Argia aldizkariarena: bideoak.argia.eus.
Hezkuntzari lotutako instantzia bat: TubEdu.org, hezkuntzako edukietara bakarrik zuzenduta dagoena. Bertan, klaseen grabaketak, tutorialak, dokumentalak eta antzeko bideoak igo daitezke.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «TubEdu» tubedu.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «Chocobozzz/PeerTube» GitHub (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
- ↑ (Ingelesez) «PeerTube 1.0: the free/libre and federated video platform – Framablog» framablog.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
- ↑ «Iametza - komunikazioa eta teknologia» Iametza (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ (Ingelesez) «TubEdu, hezkuntzako bideoen webgunea - Lemmy.eus» lemmy.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).