Patrice Chéreau
Itxura
Patrice Chéreau (Lézigné, 1944ko azaroaren 2a - Clichy, 2013ko urriaren 7a) zinemagile frantsesa izan zen. Antzerkigintzan hasi zen, eta Richard Wagnerren hainbat opera zuzendu zituen Bayreuthko Jaialdian. Villeurbaneko Antzerkiaren zuzendari ere izan zen. 1974an ekin zion zinemagintzari, La Chair de l'orchidée filmarekin. 1978an, Judith Terpauve egin zuen eta, aurrekoak bezala, horrek ere ez zuen arrakasta handirik lortu. L'homme blessék (1983) kritika hobeak jaso zituen. Arrakasta La reine Margotekin (1994) heldu zitzaion. Beste film batzuk: Hôtel de France (1987), The Last of the Mohicans (1992), Ceux qui m'aiment prendront le train (1998), Intimacy (2000), Son frère (2003), Gabrielle (2005) eta Persécution (2009).
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1974 : La Chair de l'orchidée
- 1978 : Judith Therpauve
- 1983 : L'Homme blessé
- 1987 : Hôtel de France
- 1991 : Contre l'oubli
- 1994 : La Reine Margot
- 1998 : Ceux qui m'aiment prendront le train
- 2000 : Intimacy
- 2003 : Son frère
- 2005 : Gabrielle
- 2009 : Persécution
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrice Chéreau |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.