[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Paleoproterozoiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paleoproterozoiko
Paleoproterozoiko
Kronologia
Hasieraduela 2.500 milioi urte
Amaieraduela 1.600 milioi urte
Honen parte daProterozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaSideriar
Rhyaciar
Orosiriar
Statheriar

Neoarkear Paleoproterozoiko Mesoproterozoiko

Paleoproterozoikoa Proterozoikoak dituen hiru dibisietan lehenengoa da eta orain dela 2.500 milioi urtetik 1.600 Ma.ra hedatzen da. Garai honetan estabilizatu ziren lehenengo aldiz kontinenteak. Zianobakterioak garatu ziren.

Ebidentzia paleontologikoak dio orain dela 1.800 milioi urte Lurraren biraketa abiadurak 20 orduko eguna ematen zuela, eta guztira 450 egun inguru irauten zituela urteak[1].

Paleoproterozoikoko atmosfera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxigeno atmosferikoaren gehikuntza izugarriaren aurretik, existitzen ziren ia forma guztiak organismo anaerobikoak ziren, hauen metabolismoa oxigenorik behar ez zuen arnasketa zelular batean oinarritzen zelarik. Oxigeno librea, kopuru handietan, toxikoa da organismo anaerobiko gehienentzat. Ondorioz, Lurreko anaerobioen gehiengoa oxigeno maila atmosferikoak Oxidazio Gertakari Handia izeneko iraungipen-gertaera piztu zenean hil zen. Bizirik iraun zuten bakarrak oxigenoaren ondorio oxidatzaile eta pozoitsuei aurre egiten zietenak izan ziren, edo inguru libreetan hondoratzen zirenak. Oxigeno libre atmosferikoaren bat-bateko gehikuntza eta forma zaurgarrien desagerpena Lurraren historian izan den lehen masa-iraungipen esanguratsuenetako bat dela uste da[2].

Eukariotoen agerpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eukariotoen oinarrizko taldeetako asko (gaur egungo eukariotoen lerroak izango liratekeenak) Paleoproterozoikoan sortu zirela pentsatzen da[3][4]. Oraindik eztabaidagai da eukariotoen eboluzioaren denbora zehatza[5][6], baina era honetako uneren batean sortu zirela ondorioztatzen da[7][8].

Gertakari geologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era honetan lehenengo kontinente-kontinente talka globala gertatu zen. Talka horrekin lotutako orogeniak ikus daitezke orain dela 2.100-2.000 milioi urteko orogensi trans-amazoniar eta orogenesi eburnearrean, Hego Amerikan eta Afrikako mendebaldean; Limpopoko gerrikoan, orain dela 2.000 milioi urtekoa, Afrikako hegoaldean; Trans-Hudson, Penokear, Taltson-Thelon, Wopmay, Ungava eta Torngat orogeniatan, Ipar amerikan eta Nagssugtoqidian origenian Groenlandian, guztiak orain dela 1,9-1,8 Ga gertatuak; garai bereko Kola-Karelia, Svecofenniar, Volhyn Erdialdeko Errusia eta Pachelma orogeniatan ekialdeko Europan; Siberiako Akitkan orogenian; eta Txinako iparraldeko Khondalite Gerrikoan eta Trans-Ipar Txina orogenian, orain dela 1,85 Ga.koa.

Talka hauen ondorioz, orain dela 2.000-1.800 milioi urte superkontinente bat sortu zen, Columbia (superkontinentea) edo Nuna izenekoa[9][10].

Eskala geokronologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleoproterozoikoa 4 zatitan banatzen da:

Proterozoikoa
Paleoproterozoikoa Mesoproterozoikoa Neoproterozoikoa
Sideriarra Rhyaciarra Orosiriarra Statheriarra Calymmiarra Ectasiarra Steniarra Toniarra Cryogeniarra Ediacararra


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Pannella, Giorgio. (1972-05-01). «Paleontological evidence on the Earth's rotational history since early precambrian» Astrophysics and Space Science 16 (2): 212–237.  doi:10.1007/BF00642735. ISSN 1572-946X. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. Margulis, Lynn. (1997). Microcosmos : four billion years of evolution from our microbial ancestors. University of California Press ISBN 0-520-21064-6. PMC 35955250. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. Hedges, S. Blair; Chen, Hsiong; Kumar, Sudhir; Wang, Daniel YC; Thompson, Amanda S.; Watanabe, Hidemi. (2001-09-12). «A genomic timescale for the origin of eukaryotes» BMC Evolutionary Biology 1 (1): 4.  doi:10.1186/1471-2148-1-4. ISSN 1471-2148. PMID 11580860. PMC PMC56995. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  4. Hedges, S. Blair; Blair, Jaime E.; Venturi, Maria L.; Shoe, Jason L.. (2004-01-28). «A molecular timescale of eukaryote evolution and the rise of complex multicellular life» BMC Evolutionary Biology 4 (1): 2.  doi:10.1186/1471-2148-4-2. ISSN 1471-2148. PMID 15005799. PMC PMC341452. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  5. (Ingelesez) Rodríguez-Trelles, Francisco; Tarrío, Rosa; Ayala, Francisco J.. (2002-06-11). «A methodological bias toward overestimation of molecular evolutionary time scales» Proceedings of the National Academy of Sciences 99 (12): 8112–8115.  doi:10.1073/pnas.122231299. ISSN 0027-8424. PMID 12060757. PMC PMC123029. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  6. Stechmann, Alexandra; Cavalier-Smith, Thomas. (2002-07-05). «Rooting the Eukaryote Tree by Using a Derived Gene Fusion» Science 297 (5578): 89–91.  doi:10.1126/science.1071196. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  7. (Ingelesez) Ayala, Francisco José; Rzhetsky, Andrey; Ayala, Francisco J.. (1998-01-20). «Origin of the metazoan phyla: Molecular clocks confirm paleontological estimates» Proceedings of the National Academy of Sciences 95 (2): 606–611.  doi:10.1073/pnas.95.2.606. ISSN 0027-8424. PMID 9435239. PMC PMC18467. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  8. Wang, Daniel Y.-C.; Kumar, Sudhir; Hedges, S. Blair. (1999-01-22). «Divergence time estimates for the early history of animal phyla and the origin of plants, animals and fungi» Proceedings of the Royal Society of London. Series B: Biological Sciences 266 (1415): 163–171.  doi:10.1098/rspb.1999.0617. PMID 10097391. PMC PMC1689654. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  9. (Ingelesez) Zhao, Guochun; Cawood, Peter A; Wilde, Simon A; Sun, Min. (2002-11-01). «Review of global 2.1–1.8 Ga orogens: implications for a pre-Rodinia supercontinent» Earth-Science Reviews 59 (1): 125–162.  doi:10.1016/S0012-8252(02)00073-9. ISSN 0012-8252. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  10. (Ingelesez) Zhao, Guochun; Sun, Min; Wilde, Simon A.; Li, Sanzhong. (2004-09-01). «A Paleo-Mesoproterozoic supercontinent: assembly, growth and breakup» Earth-Science Reviews 67 (1): 91–123.  doi:10.1016/j.earscirev.2004.02.003. ISSN 0012-8252. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]