Ozeano Bareko Gerra (gaztelaniaz: Guerra del Pacífico) edo Kresalaren Gerra (gaztelaniaz: Guerra del Salitre) Txileren eta Bolivia-Peru batasunaren arteko gerra izan zen. 1879 eta 1884 artean, Txilek Atacamako basamortuko boliviar itsasertzaren jabetza aldarrikatu zuen. Txiletarrek garaipena erdietsi zutenean Peru eta Boliviako eskualde zabalak lortu zituzten. Txiletar lurreko armadak boliviarren itsasertzeko kostaldea (kresaletan aberatsa zena) hartu zuen eta itsas-armadak Perukoa menderatu zuen.[1][2]
↑Sater, William F.. (1996). War of the Pacific. in: Encyclopedia of Latin American History and Culture. 5 New York: Charles Scribner’s Sons, 438-441 or..
↑Peloso, Vincent. (1996). History of Peru. in: Encyclopedia of Latin American History and Culture. 4 New York: Charles Scribner’s Sons.