Oxidasa
Itxura
Oxidasa oxigeno molekularra elektroi-hartzaile gisa erabiliz oxidazio-erredukzio erreakzio bat katalizatzen duen entzima da. Oxidasak oxidorreduktasen azpitalde bat dira. Oxidasak odolean eta animalien eta landareen ehunetan aurkitu dira, baina batez ere Boletus eta Lactarius generoetako onddoetan. Hiru multzotan sailkatzen dira:
- Fenoloxidasak: metal bati lotutako proteinez osatuta daude; metala kobrea da ia beti, eta haren zeregina fenolak kinonara oxidatzea da.
- Zitokromooxidasak: burdin proteinak dira. Arnasketan parte hartzen dute, eta zitokromoaren berroxidazioa bultzatzen.
- Peroxidasak: burdina dute beren molekulan, eta oxidazio-erreakzioak katalizatzen dituzte.
Oxidasa guztiek indarra galtzen dute zianuro, azido sulfhidriko eta karbono oxidoen eraginez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.