[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Osorkon III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osorkon III.a

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. IX. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 758 ( urte)
Familia
AitaTakelot II
AmaKaromama II
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Usermaatra Setepenamon-Osorkon edo Osorkon III.a, Egiptoko XXIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 787tik K.a. 759 arte.

Manetonen arabera, Osojo (Sexto Julio Afrikano), edo Osorton (Eusebio Zesareakoa), Taniseko bigarren erregea izan zen. Herakles deitu zuten, eta, Egipto, zortzi edo bederatzi urtez gobernatu zuen.

Amonen Apaiz Goren izan zen Osorkon oinordeko printze ospetsua izan zela uste dute historialari batzuek. Takelot II.a eta Karomama III.a Merytmut erreginaren semea izan zen (Kitchen).

Goi Egipton, 28 urtez gobernatu zuen, Padibastet eta Sheshonq IV.aren armada etsaiak garaitu ondoren, modu suhartsuan erresistitu zutenak euren aitaren autoritatearen aurrean. Osorkonek, bere erregealdiko azken bost urteetan, bere seme Takelot III.arekin elkargobernatu zuen, Karnakeko nilometroko 13. idazkunaren arabera.

Osorkon printzeak, Kronika deituriko dokumentu bat idatzi zuen Karnakeko arkupe bubastiarrean, Tebasen egin zuen guztia kontatzen duten testu multzo batean datzana.

Osorkonen titulatura, Usermaatra Setepenamon, Osorkon Saast Meriamon, Necher-Heqauaset zen (von Beckerath: Kronologia, 194. orrialdea).


Aurrekoa
Sheshonq IV.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXIII. dinastia
Ondorengoa
Takelot III.a