OpenOffice.org
Itxura
OpenOffice.org | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sorrera-urtea | 2002 | |||
Argitaratze-data | 2002 | |||
Azken bertsioa | 3.3.0 | |||
Kultura | Sun Microsystems eta Oracle Corporation | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Euskarria | Java makina birtual | |||
Programazio-lengoaia | C++ eta Java (mul) | |||
Irakur dezake | GNU/Linux, BSD, Microsoft Windows, MacOS X eta UNIX-moduko | |||
Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
Lizentzia | GNU Lesser General Public License | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | StarOffice | |||
Ekoizpena | ||||
Garatzailea | Sun Microsystems | |||
Euskaraz | ||||
Euskaraz | Bai | |||
www.openoffice.org | ||||
kronologia | ||||
|
OpenOffice.org (eta ez OpenOffice, marken arteko lehia bat zela-eta), LGPL lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta.
Microsoft Officen sortutako fitxategiak zuzenean irakurtzeko gai da, baina bere formatu propioa erabiltzen du, XMLn oinarrituta dagoena. Fitxategiak XML formatuan sortu eta gero, konprimatu egiten ditu, eta honi esker Microsoftenek baino leku gutxiago behar dute.
OpenOffice.org-ek Microsoft Windows, Linux, Solaris eta Mac OSerako bertsioak ditu. StarOfficen azken bertsioak ere OpenOffice.org-en oinarrituta daude.
Barneratutako tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Writer, WYSIWYG editore bezala balio dezakeen testu prozesagailua.
- Calc, kalkulu-orriekin lan egiteko.
- Draw, marrazkiak egiteko, SVG formatuan gordetzeko aukera eta guzti.
- Impress, aurkezpenak egiteko.
- Math, formula matematikoen editorea.
- Base, datubaseak kudeatzeko aplikazioa.