Olga Korbut
Olga Korbut | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hrodna, 1955eko maiatzaren 16a (69 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yanka Kupala State University of Grodno (en) |
Hizkuntzak | bielorrusiera errusiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa eta aktorea |
Pisua | 44 kilogramo |
Altuera | 152 zentimetro |
Jasotako sariak | |
olgakorbut.com | |
Olga Valentinovna Korbut (errusieraz: Ольга Корбут; bielorrusieraz: Вольга Корбут; Grodno, Bielorrusia, 1955eko maiatzaren 16a -) bielorrusiar gimnasta ohia da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatzi urte zituela hasi zen gimnastika artistiko egiten, jaioterriko klub batean. Handik, kirol-eskola batera bidali zuten, eta elastikotasuna, dantza eta akrobaziazko elementuak nahasten ikasi zuen. Hala, gimnastika egiteko modu berri eta ausart bat sortu zuen, gerora mundu osoko gimnastek antzeratu nahi izan zutena.
1972an, 15 urte zituela, hirugarren geratu zen txapelketa nazionalean eta Sobiet Batasuneko Kopan. Urte hartan, Municheko Olinpiar Jokoetan, aho bete hortz utzi zituen ikusleak: zilarrezko domina irabazi zuen barra asimetrikoetan, eta urrezkoa, oreka barran, lurreko ariketetan eta taldeka.[1]Korbut barretan jauzi mortala egiten zuen lehenengo gimnasta izan zen, eta horrezgain egun debekatuta dagoen jauzi bat asmatu ere, Korbut Flip izenekoa.[2]
Lau urte geroago, 1976ko Montrealeko Jokoetan, Nadia Comăneci errumaniarra izan zen gimnastikako izar berria, hala ere Korbutek urrezko eta zilarrezko domina bana irabaztea lortu zuen. [3]
1999an, Renald Knishen, bere entrenatzailea, partetik indarkeria sexuala jaso zuela salatu zuen, eta eskola sobietikoaren beste hainbat gimnasta ere behartuta zeudela entrenatzaileekin sexua izatera. Horrez gain, egunean 6 dolar baino ez zituela irabazten salatu zuen, baita Estatuko Kirol Komiteak bere urrezko dominetako bat eskatu ziola museo batean erakusteko eta berau desagertu zela.[1][4] [5]
Lehiaketa utzi, eta Bielorrusiako zenbait talde entrenatzen hasi zen. Aurrerago, Estatu Batuetara joan zen bizitzera.[6]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El salto prohibido de Olga Korbut, una de las primeras deportistas en denunciar abusos de su entrenador» El Correo 2021-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una leyenda de la gimnasia soviética subasta sus medallas olímpicas para salir de la miseria» La Vanguardia 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Villodres, María López. (2019-11-05). De Simone Biles a Nadia Comaneci: las 10 gimnastas que más nos han emocionado a lo largo de la historia. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (1999-06-21). «Olga Korbut denuncia que fue una "esclava sexual" de su entrenador» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Trujillo, I.. (2021-10-01). «El horror de los abusos sexuales en el deporte: violados, humillados y silenciados» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2017-02-28). «Una exgimnasta soviética subasta sus medallas olímpicas por apuros económicos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Smith, Jay H.. (1980). Olga Korbut (Superstars). Creative Co.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1955eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bielorrusiako gimnastak
- Sobietar Batasuneko gimnastak
- Gimnastika entrenatzaileak
- Emakume gimnasta artistikoak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak