[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Oinutsik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau oinetakorik gabe ibiltzeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oinutsik (argipena)».

Oinuts, oinutsik edo bizkaieraz ortozik oinetan oinetakorik gabe ibiltzea da. Kultura batzuetan ohiko jarrera da, eta baita ere zenbait erlijioetako erritoetan ere, umiltasunez gehienetan (adibidez, meskita eta tenplu hindu batera sartzerakoan, oinetakoak erantzi eta oinutsik ibiltzea da arauetako bat). Mendebaldeko kulturan, ordea, etxean, hondartzan eta uretako kirolak praktikatzean soilik ibiltzen da oinutsik eta praktika ez-higienikotzat hartzen da kaletik eta toki publikoetan oinutsik ibiltzea. Oinetarako alde onak (gorputzaren zama hobeto eramaten da oinutsik) zein txarrak (kolpeak, ebakiak, marruskadurak) ditu oinutsik ibiltzeak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.