[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ogma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ogmaren irudia Lee Lawriek egina, (1939).

Ogma, Oghma egungo idazkeran, zeltiar mitologia eta irlandar mitologiaren jainkoa da. Ikerlari batzuek Ogmios jainko galiarrarekin lotu dute.[1] Tuatha Dé Danann ("Danu jainkosaren jendea") multzoaren partaidea zen; hau Irlandako bosgarren biztanle taldea izan zen Lebor Gabála Érenn-ren (Inbasioen Liburua) arabera.

Ogma normalean adineko gizona bezala aurkezte da. Lehoi larruz jantzita, zurmailu batez. Orna ezpata magikoaren jabea izatea lortu zuen.

Bere aita Elatha zen eta ama Ethniu zela esan ohi da baina baita ere Etain. Dagdaren anaia zen. Gerlari eta poeta zen. Haren lana arimak beste zeltiar mundura eramatea zen; han, toki eder eta baketsua, arimek atsedena hartzen zuten hurrengo berraragitze arte. Berak Irlandan erabili zen ogam idazkera sistema asmatu zuen.[2]

Kondairen arabera, Dian Cechten alaba zen Étain ezkondu egin zen.

Cath Maige Tuired gudako bigarren batailan Indech Fomorriaren burua hil zuen. Indech Domnu jainkosaren semea zen. Porrotaren ondorioz Ogmak Formorriaren Tethrari hil ondoren bere Orna ezpata magikoa eskuratu zuen. Ezpata horrek hitz egiteko ahalmena zuen eta, zorrotik atera bezain pronto, berarekin egin ziren balentria guztiak azaltzen zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]