[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nut
Eneada
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaShu
AmaTefnut
Ezkontidea(k)Geb
Seme-alabakOsiris, Isis, Neftis, Set eta Horus

Nut edo Nuit, "Jainkoak erditu zituen Handia", zeruaren jainkosa da, unibertsoa eta argizagien sortzailea, egiptoar mitologiaren arabera.

  • Izen egiptoarra eta greziarra Nut da; jainkosa greziarra, Rea.

Emakume biluzi baten moduan irudikatzen zen, gorputza zeru ganga gisakoa zuena, izarrez estalia; batzuetan, ordea, behi baten moduan (Mehet-Urt) halaber, edo haren senar Geben (Lurra) gainean eta euren aita Shu (Airea), biak banatzen saiatzen (mitoaren irudikapen grafikoa). Buruan ur pitxer bat zeraman emakumearen gisan ere irudikatua izan zen. Haren gorputzadarrek zeruari eusten zioten lau zutabeak sinbolizatzen zituzten.

Egunero, Eguzkiak Nuten gorputzaren gainean bidaia egin ondoren, jainkosak irentsi egiten zuen eta biharamunean erdi.

Shu eta Tefnuten alaba haren neba Geben emaztea eta Osiris, Isis, Seth, Neftis eta Horus Zaharra jainkoen ama, egun epagomenoetan jaio zirenak. Heliopolisen, Ra eguzki jainkoaren ama zen, eta behi batekin identifikatzen zen (Mehet-Urt).

Hildakoak berpizteko ahalmena zuen. Sarkofagoen kanpoaldean, hildakoa hegal irekiekin irudikatzen zen; barnean, aldiz, besoak altxata zeuzkan emakumearen itxura zuen, beste munduan berpizten laguntzen, edo zeruaren irudikapen gisa.

Bizilekua sikomoro pikondo bat zuen Heliopolisen, eta haren adarrak arim nekatuen babesleku ziren. Tradizioaren arabera, Maria Ama Birjinak Egiptora bidaia egin zuenean, atseden hartzeko erabili zuen sikomoro bera zen.

Jatorria Heliopolisen zuen jainkosak. Menfisen eta Denderan ere santutegiak izan zituen.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]