[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Noam Chomsky

Wikipedia, Entziklopedia askea

Noam Chomsky

katedradun

1955 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAvram Noam Chomsky
JaiotzaEast Oak Lane eta Filadelfia1928ko abenduaren 7a (95 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaTucson
East Oak Lane
Allston (en) Itzuli
Lexington
Talde etnikoaaskenazia
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
ingelesa
Familia
AitaWilliam Chomsky
Ezkontidea(k)Carol Chomsky  (1949ko abenduaren 24a -  2008ko abenduaren 19a)
Valeria Wasserman Chomsky (en) Itzuli  (2014 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMassachusettseko Teknologia Institutua
Central High School (en) Itzuli 1945)
Oak Lane Day School (en) Itzuli
Pennsylvaniako Unibertsitatea
(1945 - 1949) Artean graduatu
Pennsylvaniako Unibertsitatea
(1949 - 1951) Arte-masterra
Harvard Unibertsitatea
(1951 - 1955) : hizkuntzalaritza
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Doktorego ikaslea(k)Barbara Partee (en) Itzuli
Tanya Reinhart (en) Itzuli
John R. Ross (en) Itzuli
Ray Jackendoff (mul) Itzuli
Mark Baker (en) Itzuli
Howard Lasnik (en) Itzuli
Alec Marantz (en) Itzuli
David Pesetsky (en) Itzuli
Janet Dean Fodor (en) Itzuli
Joan W. Bresnan (en) Itzuli
Robert C. Berwick
Charles Yang (en) Itzuli
S.-Y. Kuroda (en) Itzuli
Tom Wasow (en) Itzuli
Leonard Harold Haines (en) Itzuli
Ivan Andrew Sag (en) Itzuli
Amy Sara Weinberg (en) Itzuli
Ken Hiraiwa (en) Itzuli
Anoop K. Mahajan (en) Itzuli
James D. McCawley (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
hebreera
Irakaslea(k)Zellig S. Harris (en) Itzuli
Nelson Goodman
Roman Osipovitx Jakobson
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, hizkuntzalaria, politika-idazlea, unibertsitateko irakaslea, psikologoa, antropologoa, giza eskubideen aldeko ekintzailea, hezitzailea, hedabide-kritikaria, idazlea, iritzi-kazetaria, informatikaria, historialaria eta filologoa
Lantokia(k)Pennsylvania
Cambridge
Tucson eta Massachusetts
Enplegatzailea(k)Massachusettseko Teknologia Institutua  (1955 -  2002)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society of Canada (en) Itzuli
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Academia Europaea (en) Itzuli
Mugimenduaateismoa
New Left (en) Itzuli
anti-war movement (en) Itzuli
Anarkosindikalismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

chomsky.info
IMDB: nm0159008 Allmovie: p284408
Facebook: 294468630182 Spotify: 5NEnjDZdPKESN9J7NoPmdz iTunes: 3813952 Last fm: Noam+Chomsky Musicbrainz: 7d83b9be-b7a4-40f3-b682-a83934a0e8ab Songkick: 319246 Discogs: 239968 Allmusic: mn0000409967 Deezer: 79748 Edit the value on Wikidata

Avram Noam Chomsky (Philadelphia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko abenduaren 7a - ) hizkuntzalaria, filosofoa, zientzialari kognitiboa, historialaria[1], gizarte kritikaria eta aktibista politikoa da[2]. Massachusettsko Teknologia Institutuko hizkuntzalaritza eta filosofia irakasle emeritua da, eta XX. mendeko hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat. 1957ko Syntactic Structures lanarekin, gramatika sortzailearen lehen teorialaria izan zen; hizkuntzalaritza eskola horrek sintaxia hizkuntzen ikerkuntzaren erdigunean kokatu zuen, eta jakintza horretara erabateko iraultza ekarri.

Chomskyren hizkuntzalaritzak norbanakoak hizkuntzaz jabetzeko duen bideari buruzko teoria berri bat aurkeztu du, eta hizkuntzaren sakoneko egitura eta oinarriei azalpena bilatu nahi die. Hizkuntzaren ikuspegi innatista batez (hizkuntza gizakiaren jaiotzezko gaitasuna da), gramatika giza sistema kognitibo bereizitzat du. Halaber, «hizkuntzaren organo» baten eta gramatika unibertsal baten existentzia aldezten du. Horregatik eta giza zientziei egindako beste ekarpen askorengatik, XX. mendeko zientzialari ospetsuenetako bat da.[3]

Bere ekarpen zientifikoez gainera, Chomsky oso ezaguna izan da ekintzaile politiko gisa Vietnamgo gerraz geroztik. AEBen kanpo politika —hala nola Israelgo estatuari buruzkoa— ohiko jomuga ditu mundu osoan argitaratzen diren artikulu eta saiakera-liburuetan. Chomskyk bere pentsamoldea tradizio liberal erradikalaren baitan kokatzen du, sozialismo libertarioaren barruan. Anarkosindikalismoaz interesa agertu du, bereziki Espainiako Gerra Zibileko kolektibizazioetan garatutakoaz. IWW sindikatu iraultzaileko kide da. Egoera politikoaz egiten dituen analisi zorrotzek[4] eragin nabarmena dute mundu osoko ezkerreko mugimenduetan.

Chomskyren ekarpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gramatika sortzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Massachusettseko Teknologia Institutuko campus horretan zuen bulegoa Chomskyk, Hizkuntzalaritza eta Filosofia Sailean.

Esan bezala, Chomskyk sortu zuen 1957an gramatika sortzailea izenaz mundu osoan ezaguna den hizkuntzalaritza eskola berria. Chomskyren ustez, hizkuntza deitzen dugun gertaera ez da gizartean dagoen zerbait —fenomeno soziala, beraz—, baizik eta gizakiaren burmuinaren funtsezko ezaugarria, gizaki orok sortzez duen zerbait. Bestela, nekez ulertuko litzateke haurrak (haur guztiek, arraza eta herrien gainetik), bizpahiru urteko epe labur batean, hizkuntza bezalako ezagutza sistema bat halako ahalegin berezirik gabe bereganatzea.[5]

Hizkuntzaren datuak analogiaren bidez azaltzen ez direnez, beste nolabaiteko argudioak erabili behar dira datu horien berri emateko. Gramatika sortzailearen ustez, hizkuntza guztiek funtsean eredu berari jarraitzen diote eta hizkuntzetako gramatika guztiek baldintza zehatz eta jakin batzuen azpian eraikitzen dira, nolabait ere hizkuntzaren funtsezko ezaugarritzat har daitezkeenak. Ezaugarri, hastapen edo baldintza horiek (uztardura, mugadura, kategoria isilak, etab.) unibertsalak dira eta hizkuntza naturalen nolakotasuna zedarritzen dute. Printzipio horiek burmuinean daude eta heredatu egiten dira. Besoak hazten ikasten ez den bezala, ez da hitz egiten ere ikasten; gizarte baldintza jakin batzuk gertatuz gero, hizkuntza hazi egiten baita haurrarengan. Azken batean, umeak hizkuntza baten (edo batzuen) azaleko ezaugarriak baizik ez ditu ikasi behar: hiztegia, arau jakin batzuk, eta abar.

Eztabaida luzeak sortu dituzten formulazio teoriko horiek hizkuntzalari sortzaileek hainbat hizkuntzatan egin izan dituzten azterketetan oinarritu dira; azterketa horien formulazioa Chomskyk berak egin du, logika, matematika eta gaur egungo komunikazio sistemetan erabiltzen diren baliabideez baliatuta. Horrela, lehenengo formulazioa Syntactic Structures (Sintaxi egiturak) liburuan egin zuen 1957an, gramatika sortzaile-bihurtzaile baten eredua erakutsi eta teoriaren oinarriak jarri zituena. Bere teorien bigarren formulazioa Aspects of the Theory of Syntax (Sintaxi teoriaren gaiak) liburuan egin zuen 1965ean. Hirugarren eredu bat proposatzen du Lectures on Government and Binding (1981, Uztardura eta gobernuari buruzko hitzaldiak) lanean, eta orain garatzen ari da beste bertsio bat Knowledge of Language: Its Nature, Origin, and Use (1986, Hizkuntzaren ezagutza: haren natura, jatorria eta erabilera) eta Barriers (1986, Hesiak) liburuak idatzi zituenez geroztik. Idazlan horiek guztiek Ameriketan, Europan eta Asian arrakasta handia izan dute, eta Chomskyren teorien inguruan aldeko nahiz kontrako beste zenbait eskola sortu dira. Beti aitortzen da, haatik, Chomskyren nagusitasuna.

Chomskyren lanak bestelako hainbat alderdi ditu: ezagunak dira XX. mendeko filosofo ezagunenekin izan dituen eztabaidak, gero zenbait liburutan islatzen direnak (Descartesen hizkuntzalaritza, Hizkuntza eta adimena, Hizkuntzari buruzko hausnarketak, eta abar). Politikan, berriz, Ameriketako Estatu Batuetako kanpo arazoetako politika gogor salatzen du, eta inperialismoaren aurkako hainbat testu idatzi du. Atxilotu ere egin dute horregatik zenbait aldiz.

1996an Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.[1]

Haurtzaroa: 1928-1945

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noam Chomsky 1928an jaio zen, Philadelphian. Haren gurasoak, Ze'ev "William" Chomsky eta Elsie Simonofsky, etorkin juduak ziren: aitak Errusiako Inperiotik ihes egin zuen 1913an eta ama Bielorrusian jaiotako irakasle eta aktibista izan zen. Noam lehen umea izan zen, eta David Eli anaia gazteena bost urte geroago jaio zen. Gurasoek hebreera irakatsi zieten, eta jasotako antisemitismoari aurre egin zioten txikitan, bereziki Filadelfiako irlandar eta alemaniar jatorriko komunitateetatik.

Chomskyk Philadelphiako Central High School-ean ikasi zuen. Gurasoak "Roosevelt demokrata normalak" direla esan izan du, zentro-ezkerreko politikarekin jarraitzaileak. Lehen artikulua hamar urterekin idatzi zuen, faxismoaren hedapenari buruz Bartzelona Espainiako Gerra Zibilean erori ondoren eta, hamabi edo hamahiru urtetik aurrera, politika anarkistarekin identifikatu zen.

Unibertsitatea: 1945-1955

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urte zituenean, ikasketa programa orokorra hasi zuen Pennsylvaniako Unibertsitatean eta filosofia, logika eta hizkuntzak ikasi. Etxean bizi zenez, bere gradua hebreera irakatsiz finantzatu zuen. Zellig Harris hizkuntzalari errusiarrak Chomsky hizkuntzalaritza teorikoaren eremuan sartu zuen, eta gai horretaz egin zuen BAk tesia: "Morfofonemika hebreera modernoa".

1951tik 1955era Chomsky Harvard Unibertsitateko kidea izan zen. 1955ean doktoretza tesia aurkeztu zuen gramatika eraldatzaileari buruzko bere ideiak azalduz. Harvardeko irakaslea zen George Armitage Miller berarekin lankidetzan aritu zen, hizkuntzalaritza matematikako hainbat lan teknikotan.

1947an, txikitatik ezagutzen zuen Carol Doris Schatzekin bikote harremanak hasi zituen eta, 1949an ezkondu ziren. Harvardetik Europara eta Israelera bidaiatzeko dirua jaso zuten, eta denboraldi bat eman zuten Hashomer Hatzair-en HaZore'a kibutzean.

New Yorkera egindako bisitetan, Fraye Arbeter Shtime aldizkari anarkista yiddishkoaren bulegora maiz jo zuen, eta anarkismoaren eta liberalismo klasikoaren arteko loturara batu zen.

Hasierako karrera: 1955-1966

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massachusetts Institute of Technologyn (MIT) Chomskyk denbora erdia itzulpen mekanikoko proiektuan sartu zuen, eta beste erdia hizkuntzalaritza eta filosofia ikastaro bat ematen. 1957an irakasle elkartua izatera igaro eta bere lehen liburua argitaratu zuen: Syntactic Structures. Hizkuntzalaritza arloko ohiko ildoei errotik aurka egiten zion eta, horren ondorioz, John Lyons hizkuntzalariak baieztatu zuen Egitura Sintaktikoek "hizkuntzaren azterketa zientifikoa" iraultzen zutela.[6]

Chomskyk MITen hizkuntzalaritzan programa sortu zuen, eta 1961ean, Hizkuntza Modernoak eta Hizkuntzalaritza Saileko irakaslea izateko aginpidea lortu. Osoko hizlari izendatu zuten 1962an Massachusettseko Cambridgen egin zen Hizkuntzalarien Nazioarteko Kongresuan, eta horrek estatubatuar hizkuntzalaritzaren bozeramaile gisa ezarri zuen.

Chomskyk hamarkada osoan zehar bere ideia linguistikoak argitaratzen segitu zuen. Halaber, 1966an Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean egindako lanengatik, ospe eta ohore handiak lortu zituen.[7]

Gerraren aurkako aktibismoa eta desadostasuna: 1967-1975

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chomskyk  AEBek Vietnamgo gerran parte harte-hartzearen 1962ko protestekin bat egin zuen, gaiari buruz elizetan eta etxeetan egindako elkarretaratze txikietan. 1967an, Estatu Batuetako inplikazioa kritikatuz, "Intelektualen erantzukizuna" idatzi zuen disidente publiko gisan.

Era berean, ezkerreko aktibismoan parte hartu zuen. Chomskyk bere zergen erdia ordaintzeari uko egin zion, gobernuaren aurka aritutako ikasleei laguntza publikoa eman zien; horregatik, atxilotu egin zuten Pentagonoaren aurrean gerraren aurkako hitzaldi bat ematen zebilen bitartean. Garai horretan, RESIST gerraren aurkako kolektiboa sortu zuen. 1970ean Asiako hego-ekialdea bisitatu zuen[8] eta Vietnamgo Hanoi Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean klaseak eman, baita Laoseko gerrako errefuxiatuen kanpamenduetara joan ere.

Gerraren aurkako aktibismoagatik, behin baino gehiagotan atxilotu zuten, eta Richard Nixon presidentearen aurkari politikoen zerrenda nagusian zegoen. Haren emaztea hizkuntzalaritzako doktoregoa ikasten hasi zen familiari laguntzeko, senarraren espetxeratze edo lanik ezaren beldurrez. Hizkuntzalaritzan egindako lanak nazioarteko aitorpena lortzen segitu zuen eta ohorezko doktoretza ugari jaso.[9]

Edward S. Herman eta Faurisson-en gertaerak: 1976-1980

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko eta 1980ko hamarkaden amaieran, Chomskyren hizkuntza-argitalpenak lehenagoko lana zabaldu eta argitu zion. Haren hitzaldi politikoek eztabaida ugari sortu zituzten maiz, batez ere Israelgo gobernua eta militarrak kritikatu zituenean.[10] 1979an, South End[11] editorialak Chomsky eta Hermanen Giza Eskubideen Ekonomia Politikoa izeneko bi liburu argitaratu zituen, AEBetako komunikabideek nola azaldu zuten Kanbodiako genozidioa eta Ekialdeko Timorreko okupazioa konparatuz.[12]

Chomskyk publikoki kritikatu zuen nazismoa, eta orokorki totalitarismoa, baina adierazpen askatasunaren aldeko apustuak Robert Faurisson historialari frantsesaren eskubidea defendatzera bultzatu zuen, Holokaustoaren ukazioaren jarrera azaldu zuenean.[13]

Propaganda eta nazioarteko gaien kritika: 1980-2001

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean, Nikaraguako Kontrako Gerraren garaian —Estatu Batuek Sandinistaren gobernuaren kontrako miliziak babestu zituztenean—, Chomsky Managuara joan zen gatazkako langileen erakundeekin eta errefuxiatuekin elkartzera, politika eta linguistikari buruzko hitzaldiak publikoki emanez. 1983an, The Fateful Triangle argitaratu zuen, eta bertan argudiatzen zuen AEBek beti erabili izan dutela israeldarren eta palestinarren gatazka beren helburuetarako. 1988an, Chomskyk Palestinako lurraldeak bisitatu zituen, Israelen okupazioaren eraginaren berri emateko.[14]

1990eko hamarkadan, Chomskyk aktibismo politikoa lehen baino neurri handiagoan besarkatu zuen. Ekialdeko Timorren independentziaren aldarrikapenarekin konpromisoa mantenduz, 1995ean Australiara joan zen Ekialdeko Timorren alde egiteko. Nazioartean sortu zen publizitatearen ondorioz, Wolfgang Sperlich haren biografoak adierazi zuen Ekialdeko Timorreko independentziaren kausari laguntzeko ezinbestekoa izan zela.

Irakeko gerraren kritika eta erretiroa MITetik: 2001-2017

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko irailaren 11ko atentatuen ostean, Chomskyri elkarrizketa luzeak egin zizkioten, eta urrian Seven Stories Pressek bildu eta argitaratu zituen. Chomskyk argudiatu zuen Terrorismoaren Gerraren ondorengoa ez zela urrats berri bat, baizik eta AEBetako kanpo politikaren eta konbinazio erretorikoaren jarraipena, Reagan arotik behintzat bazetorrena.

Bestalde, New Delhiko Lakuawala Memorilean hitzaldia eman zuen 2001ean,[15] eta 2003an Kuba bisitatu zuen, Latinoamerikako Gizarte Zientzialarien Elkarteak gonbidatuta. 2003ko haren Hegemonia edo Biziraupena liburuak Estatu Batuetako "estrategia inperial handia" deitu zuena artikulatu zuen, eta Irakeko Gerraren hainbat alderdi kritikatu zituen.

MITetik 2002an erretiratu zen,[16] baina campusean ikerketa eta mintegiak egiten segitu zuen, emeritu gisa. Urte berean, Turkia bisitatu zuen, epaiketa batera joateko, eta kurduen Turkiako zonaldeetan izan zen, haien giza eskubideen alde hitz eginez. Halaber, Munduko Foro Sozialaren babesarekin, Brasilen hainbat konferentziatan hitz egin zuen 2002an eta 2003an, eta Indiako Foroko ekitaldian ere parte hartu zuen.

Arizonako Unibertsitatea: 2017-gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Chomskyk epe laburreko politika ikastaroa eman zuen Tucson-eko Arizona Unibertsitatean,[17] eta gerora, lanaldi partzialeko irakasle gisa kontratatu zuten han, hizkuntzalaritza sailean, eginkizunak irakaskuntza eta mintegi publikoak zituela.[18] Haren soldata emari filantropikoekin osatzen da.[19]

2018an, Kroazia, Serbiar, Bosnia-Herzegovina eta Montenegroko hizkuntza komunari buruzko adierazpena izenpetu zuen.[20]

Teoria linguistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chomskyren teoria linguistikoaren oinarria biolinguistikan datza, hizkuntzaren egituraren oinarrian dauden printzipioak gizakiaren adimenean biologikoki ezarrita daudela eta, beraz, genetikoki heredatuak direla dioena. Hori dela eta, gizaki guztiek hizkuntzaren egitura bera partekatzen dutela argudiatu zuen, desberdintasun soziokulturalak alde batera utzita. Chomskyk jarrera hori hartzerakoan, B. F. Skinnerren psikologia konduktista erradikala baztertzen du, horrek, hitz egitea eta pentsatzea pertsonen eta haien inguruen arteko interakzioen produktu guztiz ikasia zelakoa zioen eta.

Horren arabera, Chomskyk dio hizkuntza giza espeziearen garapen ebolutibo berezia dela, beste edozein animalia-espeziek erabiltzen duten komunikazio moduetatik bereizten dena.[21] Chomskyk hizkuntzaren ikuspegi natibista eta internalista, koherentea da "arrazionalismoaren" eskola filosofikoarekin, eta kontra egiten dio "enpirismoaren" eskola filosofikoarekin koherenteak diren hizkuntzaren ikuspegi anti-natibistei eta externalistei, alegia, ezagutza guztiak, hizkuntza barne, kanpoko estimuluetatik datozela defendatzen duten teoriei.[22]

Gramatika unibertsala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2017an, Chomskyk Massachusettseko Teknologia Institutuko campusa utzi eta Tucsonera lan egitera joango zela iragarri zuen, Arizonako Unibertsitatera, Hizkuntzalaritza eta Filosofia Sailean.

1960ko hamarkadaz geroztik, Chomskyk ezagutza sintaktikoa gutxienez partzialki natiboa dela mantendu du, eta horrek esan nahi du haurrek bertako hizkuntzaren ezaugarri jakin batzuk soilik ikasi behar dituztela. Giza hizkuntza eskuratzeari buruzko behaketetan oinarritu du argumentua eta "estimuluaren pobrezia" deskribatzen du: haurrek jasaten dituzten estimulu linguistikoen eta lortzen duten gaitasun linguistiko aberatsaren artean dagoen aldea.[23]

Adibidez, haurrek aldaera sintaktiko baimenduen azpimultzo oso txikia eta finitua soilik baldin badute bere lehen hizkuntzan, nolabait gaitasun oso antolatua eta sistematikoa lortzen dute, esaldi kopuru infinitu bat ulertzeko eta ekoizteko, aurretik hizkuntza horretan inoiz egin ez dituztenak barne.[24] Hori azaltzeko, Chomskyk arrazoitu zuen oinarrizko hizkuntza-datuak berezko gaitasun linguistikoaz osatu behar direla. Gainera, haurtxo bat eta katu txiki bat arrazonamendu induktiboa egiteko gai diren bitartean, datu linguistiko berberen eraginpean baldin badaude, gizakiak beti hizkuntza ulertzeko eta ekoizteko gaitasuna eskuratuko du, bitartean katutxoak inoiz ez duela lortuko gaitasunik hori.

Chomskyk gizakiak izan dezakeen edozein gaitasun garrantzitsu etiketatu zuen, eta katuak hizkuntza eskuratzeko gailurik ez zuela. Iradoki zuen hizkuntzalarien zereginetako bat izan behar dela gailu hori zer den eta zer nolako mugak jartzen dituen gizakien hizkuntza ezberdinetan. Mugaketa horien ondorio diren ezaugarri unibertsalak "gramatika unibertsala"[25] izango lirateke. Ikerlari anitzek gramatika unibertsala zalantzan jarri dute, hizkuntzaren oinarri genetikoaren bideraezintasun ebolutiboa delakoan,[26] hizkuntzen arteko ezaugarri unibertsal ezagatik[27], eta berezko eta unibertsalaren egituren eta hizkuntza zehatzen egituren arteko lotura frogatu gabeagatik.

Eraldatzaile-sortzaileen gramatika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraldatzaile-sortzaileen gramatika teoria zabala da, bertako hiztunen hizkuntza gaitasunak modelatzeko, kodetzeko eta ondorioztatzeko.[28] Eredu horiek, edo "gramatika formalak", hizkuntza jakin baten egitura abstraktuak erakusten dituzte beste hizkuntza batzuetako egiturekin erlaziona daitezkeelako. Chomskyk gramatika eraldatzailea 1950eko hamarkadaren erdialdean garatu zuen, eta hizkuntzalaritzaren teoria sintaktiko nagusia bilakatu zen ondorengo bi hamarkadatan. "Eraldaketek" hizkuntzaren barruko harreman sintaktikoei egiten diete erreferentzia, adibidez, bi esaldien arteko gaia pertsona bera dela ondorioztatzeko gai da.

Chomskyren teoriak dio hizkuntzaren egiturak bi alde dituela, sakoneko eta azaleko egiturek osatua. Kanpoaldera begira dauden azaleko egiturek arau fonetikoak erlazionatzen dituzte soinuarekin, eta barruko egitura sakonek hitzak eta esanahi kontzeptualak lotzen dituzte. Eraldatzaile-sortzaileen gramatikak notazio matematikoa darabil, esanahiaren eta soinuaren arteko lotura zuzentzen duten arauak adierazteko (sakoneko eta azaleko egiturak, hurrenez hurren). Teoria horren arabera, hizkuntza oinarriek matematikoki sor ditzakete hizkuntza baten esaldiaren egitura potentzialak. Michael Tomasello adituak Chomskyren teoriari erronka egin dio, logikan eta ez enpirismoan oinarrituta dagoelako.

Chomskyren hierarkia

Arauetan oinarritutako gramatiken notazio hori oinarritzat hartuta, Chomskyk hizkuntza naturalak lau azpimultzo gero eta konplexuagotan bildu zituen, Chomskyren hierarkia izenarekin ezagutzen dena. Sailkapen hori hizkuntza formalaren teoriaren[29] oinarria izan zen eta da, garrantzitsua izanik informatika teorikoetarako, batez ere programazioaren lengoaiaren teorian, konpilatzaileen eraikuntzan, eta automaten teorian. 1970eko hamarkadaren erdialdean gramatika eraldatzailea bere goren aldian zegoenean, deribatuen gobernua eta loteslearen teoria ikerketa-esparru nagusi bilakatu ziren, 1990eko hamarkadaren hasiera arte (eta oraindik ere eragina duen teoria da), non hizkuntzalariek gramatikaren ikuspegi "minimalista" batera jo zuten. Ikerketa hau printzipioen eta parametroen esparruan oinarritu zen, haurrek edozein hizkuntza ikasteko gaitasuna dutela azaltzen duena, haurrak datu linguistikoak topatu ahala egokitzen dituelako parametro irekiak osatuz (gramatika unibertsaleko printzipio multzo bat). Chomskyk abiarazitako programa minimalistak, galdetzen du zein printzipio eta parametro teorietara  egokitzen diren era dotorean, naturalean eta errazean.

Hizkuntza sinplifikatzeko ahaleginean, gutxieneko ahalmenak erabiliz esanahia eta soinua erlazionatzen dituen sistema baten, Chomskyk "egitura sakona" eta "gainazalaren egitura" bezalako kontzeptuak baztertzen ditu, eta burmuinen zirkuitu neuralen plastikotasuna azpimarratzen du, kontzeptu kopuru infinitua izan ditzaketelako, edo "forma logikoak". [30]Datu linguistikoen aurrean, entzule baten burmuinak soinua eta esanahia lotzen jarraitzen du, eta arau gramatikalak soilik hizkuntzaren funtzionamenduaren ondorioak edo bigarren mailako efektuak dira. Horrela, Chomsky-ren aurretiazko ikerketak hizkuntzaren arauetan arreta jarri zuen arren, orain burmuinak arau hauek sortzeko eta hizketa erregulatzeko erabiltzen dituen mekanismoetan oinarritzen da.

Ikuspegi politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chomsky disidente politiko nabaria da. Haren ikuspegi politikoak gutxi aldatu dira txikitatik,[31] judu langileen tradizioan errotuta zegoen aktibismo politikoan nabarmendu zenean. Normalean anarkosindikalista edo sozialista libertario gisa identifikatzen zen.[32] Jarrera horiek ez ditu teoria politiko zehatzak bezain egokiak, baizik eta gizakien beharrak asetzeko egokienak iruditzen zaizkionak: askatasuna, komunitatea eta elkartzeko askatasuna. Beste sozialista batzuek ez bezala, marxistek ez bezala, Chomskyk uste du politika zientziaren eremutik kanpo dagoela, baina oraindik ideia ideal bati buruzko bere ideiak sustatzen ditu datu enpirikoetan eta enpirikoki justifikatutako teorietan.[33]

Chomskyren iritziz, errealitate politikoei buruzko egia sistematikoki desitxuratu edo kendu egiten du elite korporazio batek, komunikabide korporatiboak, publizitatea eta think tanksak erabiltzen baititu bere propaganda sustatzeko. Bere lanek horrelako manipulazioak eta iluntzen duten egia ezagutzera eman nahi ditu. Chomskyk uste du gezurrezko sare hau "zentzu komuna", pentsamendu kritikoa eta norberaren interesaren eta norberaren engainuaren eginkizunak ulertuz  apurtu daitekeela, eta intelektualek beren erantzukizun morala abdikatzen dutela munduaren egia esateko, prestigioa eta finantzaketa galtzeko beldurrez. Haren ustez, intelektual gisa, bere pribilegio soziala, baliabideak eta prestakuntza erabiltzea da bere borroka herri demokraziaren mugimenduei laguntzeko.

Protesta-martxa eta talde aktibista antolatzaileekin bat egin duen arren, Chomskyren saltoki politiko nagusiak hezkuntza eta argitalpena dira. Idazlan politiko ugari eskaintzen ditu, eta baita doako ikasgaiak eta hitzaldiak ere, kontzientzia politiko zabalagoa bultzatzeko. Munduko Industri Langileen nazioarteko sindikatuko kidea da.

Estatu Batuetako kanpo politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chomsky estatubatuar inperialismoaren kritiko nabarmena izan da. Ameriketako Estatu Batuetako kanpo politikaren oinarrizko printzipioa, Estatu Batuek ekonomikoki eta politikoki kontrolatzen duten "gizarte irekiak" ezartzea dela uste du, AEBetan oinarritutako negozioak aurrera egin dezaten.

Haren esanetan, AEBek bere interesekin bat ez datozen herrialde horietako mugimendu guztiak kendu nahi dituzte, eta AEBekiko errespetuzko gobernuak boterean kokatzen direla ziurtatu. Egungo gertaerak eztabaidatzerakoan, bere lekua ikuspegi historiko zabalago baten barruan kokatzen du. Bere ustez, AEBetako eta Britainia Handiko kanpoko ustiapenen kontu historiko ofizialek, zigortu egin dituzte nazioen ekintzak etengabe zuritzen, demokrazia hedatzeko edo beste kasu batzuetan kristautasuna zabaltzeko; kontu horiek kritikatuz, zuzendu nahi ditu. Sarritan aipatzen dituen adibide aipagarriak Britainia Handiko Inperioak India eta Afrikan izan zituen ekintzak dira, eta AEBek Vietnam, Filipinak, Latinoamerika eta Ekialde Hurbilean egindako ekintzak dira.

Chomskyren lan politikoa bereziki Estatu Batuetako ekintzak kritikatzen izan da. Esan du AEBetan ardazten dela, herrialdeak militarki eta ekonomikoki munduan menperatu duelako bere bizitza denboran, eta bertako hauteskunde sistema demokratiko liberalak herritarrei gobernuaren politikan eragina izatea ahalbideratzen duelako. Bere itxaropena da, AEBetako atzerriko politikek eurek kaltetutako populazioengan duten eraginaz kontzientziatuta, AEBetako eta beste herrialde batzuetako biztanleek politika horren aurka jotzea. Gobernuen motibazioak, erabakiak eta ekintzak kritikatu ditzatela eskatzen dio jendeari, beren pentsamendu eta ekintzen erantzukizuna onartu dezaten, eta beraientzako dituzten estandar berberak besteei aplikatzea.

Chomskyk Israelen eta Palestinaren arteko gatazketan AEBeko parte hartzea kritikatu du, bake ezartzea etengabe blokeatu duela argudiatuta. Chomsky-k, gainera, AEBetako eta Saudi Arabiako lotura estua kritikatu du, eta baita Saudi Arabiak Yemenen izan duten esku-hartzean, nabarmenduz Saudi Arabiak "munduko giza eskubideen erregistro groteskoenetako bat" duela.[34]

Kapitalismoa eta sozialismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chomskyk kapitalismoarekiko eta aberastasun materiala lortzeko desatsegintasua garatu zuen bere gaztaroan. Aldi berean, mespretxua handitu zitzaion sozialismo autoritarioarentzat, Sobietar Batasuneko politika marxista-leninistek irudikatuta. AEBetako ekonomialarien iritzi komuna onartu beharrean, estatuaren ekonomiaren jabetza osoaren eta jabetza pribatu osoaren artean espektro bat dagoela onartu beharrean, iradokitzen du espektro bat ulertu behar dela ekonomiaren kontrol demokratiko osoan edo kontrol autokrata osoan (estatukoa edo pribatua izan). Azaltzen du Mendebaldeko herrialde kapitalistak ez dira benetan demokratikoak, izan ere, bere ustez, gizarte benetan demokratiko baten pertsona guztiek beren iritzi politika ekonomiko publikoa adierazteko aukera dute. Elite agintarien aurka agertu da, hala nola Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua eta GATT (OMEren aitzindaria) bezalako erakundeak.

Noam Chomsky 1977an

Chomskyk azpimarratzen duenez, 1970eko hamarkadaz geroztik, AEBetan gero eta desberdintasun ekonomiko handiagoak daude, hainbat finantza araudi indargabetu eta Bretton Woods-en finantza kontrolaren akordioa berriro baliogabetu dutelako.  

AEBak alderdi bakarreko estatu gisa kalifikatzen ditu, bai alderdi errepublikanoa eta bai alderdi demokratikoa interes korporatibo eta finantzarioek kontrolatutako "negozio alderdi" bakarraren adierazpen gisa ikusiz.  Chomskyk azpimarratu du, mendebaldeko demokrazia kapitalista liberalen artean, gutxienez biztanleriaren% 80k ez duela erabaki ekonomikoen gaineko kontrola, zuzendaritza klase baten esku baitago eta azken batean, elite aberats txiki batek kontrolatuta.

Horrelako sistema ekonomikoarekin lotura duela ohartuta, Chomskyk uste du aldaketa posible dela, arazoa ulertzen duten eta ekonomia modu bidezkoagoan berrantolatu nahi duten jende askoren lankidetza antolatuaren bidez. Komunikabideen eta gobernuaren korporazioen nagusitzeak, sistema honi aldaketa garrantzitsuak eragiten dituela aitortuz, baikortasun arrazoia ikusten du adibide historikoetan: esklabutzaren gaitzespen soziala ezmorala dela, emakumeen eskubideen aurrerapenak, eta gobernuak inbasioak justifikatzera behartzerakoan." Ahal izanez gero, gobernua aldatzeko iraultza bortitza saihestea hobesten du,  ahal bada azken errekurtso gisa hartuz, eta iraultza historikoen adibidea aipatzen du, non biztanleriaren ongizatea okertu egin zen.

Chomskyk ideia sozialista libertarioak eta anarko-sindikalistak, Ilustrazioaren Aroko ideia liberal klasikoen ondorengoak direla ikusten ditu, bere jarrera ideologikoa gizakiaren izaera libertario eta sortzailea elikatzen duela argudiatuz. Etorkizun anarko-sindikalista bat aurreikusten du, langileen kontseiluek langileen ekoizpen-bitartekoen eta gobernuaren kontrol zuzena dutenak, batzar orokorretan elkartzeko aukeratuko baitzituzten ordezkariak. Autogobernu horren xedea da herritar bakoitza, Thomas Jeffersonen hitzetan, "gobernu gaietan parte-hartzaile zuzena izatea". Bere ustez, alderdi politikoen beharrik ez da izango. Beraien bizitza produktiboa kontrolatuz, pertsonek lanerako gogobetetasuna eta helburuak betetzeko  sentsazioa lor ditzaketela uste du. Lanpostu desatseginak eta gogokoak ez direnak guztiz automatizatuak izan litezkeela argudiatzen du, ordainsari bereziak dituzten esku utziz, edo guztion artean partekatuz.

92 urterekin aktibo jarraitzen du, munduan hitzaldiak eta elkarrizketak emanez. Beti bezala, pentsamendu mailan boteretsuak eta haien apologistak desafiatuz.[35] 2021ean Marv Waterstone Arizonako Unibertsitateko irakaslearekin batera argitaratu duen Kapitalismoaren ondorioak: fabrikazioarekiko nahigabea eta erresistentzia (Consequences of Capitalism: Manufacturing Discontent and Resistance) liburuan, aldaketa sozialaren inguruan Karl Marxen zulatzen ari den sator zaharra dakar gogora, modu eta bide ezberdinetan egin dezakeelako aurrera: "Justu lurrazalaren azpian dago. Honen inguruan pentsatzeko, ez duzu nagusi baten mendekoa zertan izan, zure bizitza gobernatu dezakezu, zure enpresak; horrek guztiak lurrazalera gerturatzen zaitu."[35]

Israelgo eta Palestinako gatazka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chomskyk izugarri idatzi du israeldarren eta palestinarren gatazkaren inguruan, herritarrak kontzientziatzeko asmoz.[36]  Aspaldi babestu zuen ezkerreko programa bi-nazionalista Israelen eta Palestinan, Ekialde Hurbilean judu eta arabiarren egoitza den estatu demokratikoa sortu nahian.

Hala ere, egoeraren benetako Realpolitika kontuan hartuta, konponbidea baldintza beretako bi estatuen artean egon daitekeela hobesten du. Chomskyri 2010ean Zisjordaniara sartzea ukatu zitzaion, Israeli egindako kritikengatik. Hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten Birzeit Unibertsitatean, eta Salam Fayyad[37] palestinar lehen ministroarekin biltzeko asmoa zuen. Israelgo Atzerri Ministerioko bozeramaileak esan zuen azkenean Chomskyri sarrera ukatu egin zitzaiola hanka-sartze bategatik.

Albistegiak eta propaganda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chomskyren idatzi politikoak ideologia, botere sozial eta politikoa, komunikabideak eta estatuaren politika izan dira.[38] Bere lanik ezagunenetako bat, Fabrikazio baimendua, komunikabideek espektro politikoan estatuak finkatzeko eta bereganatzeko eginkizuna xahutzen du, kontrako ikuspuntuak baztertzen dituen bitartean. Chomskyk dio zentsuraren bertsio hau, "merkatu askeko" indarrek gobernuak gidatutakoa, sotilagoa eta zailagoa dela Sobietar Batasuneko propaganda sistema baliokidea baino. Bere esanetan, prentsa nagusia korporazioen jabetzakoa da eta, beraz, lehentasun eta interes korporatiboak islatzen ditu.

Amerikar kazetari asko saiatuak eta zentzudunak direla onartu arren, argudiatzen du komunikabideek gaiak aukeratzeko orduan, estaldura horrekin ezarritako premisak, eta adierazten diren iritzi sorta, estatuaren ideologia indartzera mugatzen direla: nahiz eta komunikabideek politikari indibidualak eta alderdi politikoak kritikatu, ez du estatuko eta sozietateen arteko lotura zabala ahulduko. Froga gisa, AEBetako komunikabideek ez dutela kazetari edo kritikari politiko sozialistarik enplegatzen nabarmendu du.

Era berean, AEBetako komunikabide nagusiek baztertu dituzten albiste garrantzitsuen adibideak ere aipatzen ditu, hauen berri emateak herrialdea gaizki islatuko lukeelako, besteak beste, Pantera Beltzen Fred Hamptonen hilketa FBIren inplikazio posiblearekin, edo Nicaraguan AEBek finantzatutako Kontrak egindako sarraskiak, edo israeldarren heriotzei buruzko etengabeko aipamenak, gatazka hartan Palestinako heriotza kopuru handiagoaren berri baliokidea eman gabe. Egoera hori konpontzeko, Chomskyk komunikabideen oinarrizko kontrol demokratikoa eskatzen du.

Chomskyk konspirazioaren teoria gehienak fruitugabeak jotzen ditu, politikaren eraketari buruz pentsatzea desbideratzen dituena erakunde-esparru baten, non banakako manipulazioa gizarte-premia handiagoen bigarren mailakoa den. Zuzenean baztertu ez dituen arren, botereari modu nabarmenean erronka botatzeko ez dute baliorik  Bere ideiak konspirazioaren teoria gisa etiketatzeari erantzunez, Chomskyk esaten du oso arrazionala dela komunikabideek informazioa manipulatzea saldu ahal izateko, beste edozein negozio bezala. Galdetzen du ea General Motors-i konspiratzailea dela leporatuko ote dioten, bere produktua saltzeko zer erabili edo baztertu duen aukeratzerakoan.

Beste alor batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cambridgeko Massachusetts Institute of Technologyko kupula handia. Chomsky 1955ean bertan hasi zen irakasle.

Chomskyk hainbat filosofi arlotan ere jarduera handia izan du, hala nola filosofia kognitiboan, hizkuntzaren filosofian eta zientziaren filosofian. Esparru horietan, "iraultza kognitiboa" paradigma aldaketa esanguratsua izan zen. Garai hartako metodologia filosofiko nagusia zen positibismo logikoa baztertu egin zuen, eta filosofoen lengoaia eta pentsamendua birformulatu zituen.[39] Chomskyk iraultza kognitiboa XVII. mendeko ideal arrazionalistetan sustraituta dagoela ikusi zuen.[40] Bere posizioak —pentsatzen du adimenak hizkuntza, pertzepzioa eta pentsamendua ulertzeko berezko egiturak dituela—  arrazionalismoarekin (Ilustrazioarekin eta Kartesiarrekin) zerikusi handiagoa du konduktibismoarekin baino.[41] Bere lan garrantzitsuenetako bat honela izendatu zuen: Linguistika kartesiarra: pentsamendu arrazionalistaren historiaren kapitulu bat (1966)[42]. Hizkuntzaren filosofian, Chomsky bereziki da ezaguna giza hizkuntzan erreferentzia eta esanahiaren nozioa kritikatzen dituelako, eta adimen irudikapenen izaerari eta funtzioari buruz duen ikuspegiarengatik.

Chomskyk 1971an giza izaerari buruzko eztabaida ospetsua izan zuen Michel Foucault filosofo frantziarrarekin, sinbolikoa izan zen Chomsky filosofo analitikoaren prototipikoa gisa agertzeko Foucaulten aurka, tradizio kontinentalaren defendatzailea zena. XX. mendeko bi moral eta intelektual ospetsuren arteko ezberdintasun bateraezinak erakusten zituen. Foucaulten jarrera kritikaren araberakoa zen: gizakia ezin dela ulertu gaur egun atzerritar gisa pentsatuz; Chomskyk, berriz, gizakiaren izaerak justizia moralaren arau arrunta bezalako unibertsaltasunak zituela zioen, arrazoimenaren bidez gizakiaren beharrak arrazionalki oinarritzat hartuta. Chomskyk orokorrean postmodernismoa eta Frantziako filosofia kritikatu zituen, argudiatuz ezkerreko filosofo postmodernoen hizkuntza ilunak langileen klaseei laguntza gutxi ematen diela. Filosofo analitikoekin ere eztabaidatu zuen, tartean, Tyler Burge, Donald Davidson, Michael Dummett, Saul Kripke, Thomas Nagel, Hilary Putnam, Willard Van Orman Quine eta John Searle.

Chomskyren ekarpenak intelektualen eta munduko historiaren barnean daude, filosofiaren historia barne[43]. Ironia haren idazkeraren ezaugarri errepikakorretako bat da, sarritan bere irakurleek hobeto ezagutzen dutela suposatzen baitu, eta horrek bere aldarrikapenen egiazkotasunean gehiago inplikatzen du.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Chomsky, 2003ko Munduko Gizarte Foroan (Porto Alegre).

Chomskyk bere familiako bizitza, hizkuntzalari lanbidea eta aktibismo politikoa bata bestetik bereizteko ahalegina egin du, bere buruari "politika ikasgelatik kanpo zehazki mantentzea" ezarrita.[44] Oso pertsona pribatua da, ez du interesik agerraldietan parte hartzeko ez eta bere lanak eman dion ospean. Era berean, arte modernoan eta musikan interes gutxi du. McGilvrayk aditzera ematen du Chomsky ez dela inoiz motibatu ospearen grinaz, baizik eta egiatzat jotzen duena kontatzeaz, eta besteei laguntzeko nahiak horretara bultzatzen duela. Chomskyk aitortu du bere soldatak bizitza pribilegiatua ematen diola munduko biztanleriaren gehiengoaren alderatuz. Hala ere, "langiletzat" hartzen du bere burua, adimena erabiltzen duena lanerako trebetasun bezala. Egunero lauzpabost egunkari irakurtzen ditu: AEBetan, The Boston Globe, The New York Times, The Wall Street Journal, Financial Times eta The Christian Science Monitorren harpidedun da. Ez da erlijiosoa, baina erlijio mota batzuen onarpena adierazi du, esaterako, askapenaren teologiarena.

Chomskyk eztabaida piztu du finkatutako pertsona politiko eta akademikoei "ustel", "faxista" eta "iruzurgile" deitzeagatik. Steven Pinker bere lankideak esan du "berarekin ados ez dauden pertsonak ergel edo gaizto moduan erretratatzen dituela, bere erretorikan mespretxua nahastuz", eta horrek kritikoengatik jasotzen dituen muturreko erreakzioak sortzen dituela.[45] Chomskyk saihestu egiten du konferentzia akademikoetara joatea, baita ezkertiarrak izanda ere, hala nola, Sozialisten Irakasleen Konferentzia. Nahiago izaten du talde aktibistei hitz egitea, edo  publiko zabalarentzako unibertsitate mintegiak egitea. Askatasun akademikoan oinarritutako planteamendutik,  berak deitoratzen dituen MITeko irakasleen aurka egindako ekintzak ukatu ditu; 1969an, Chomskyk jakin zuenean Walt Rostow, Vietnamgo gerraren arkitekto garrantzitsu bat, MITera lanera itzuli nahi zuela, mehatxu egin zuen "publikoki protesta egiteko" Rostowi MITek lana ematen ez bazion. 1989an, John Deutch Pentagonoko aholkulariak MITko presidente izatea eskatu zuenean, Chomskyk bere hautagaitza babestu zuen. Geroago, Deutch CIAko buru bilakatu zenean, The New York Timesek Chomsky aipatzen zuen esanez: "Inoiz ezagutu dudan edozein pertsona baino zintzotasun eta osotasun gehiago du... Norbaitek CIA zuzentzen badu, harro nago bera bada.”

Chomsky Carolekin (Carol Doris Schatz jaioa) egon zen ezkonduta 1949tik 2008an alargundu zen arte.[46] Hiru seme-alaba izan zituzten: Aviva (1957), Diane (1960) eta Harry (1967). 2014an Valeria Wassermanekin ezkondu zen.[47]

Onarpena eta eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chomsky Mendebaldeko figura intelektual ezinbestekoa da, hizkuntzalaritzaren eremuan bereziki, eta baita zientzia kognitiboetan, informatikan, filosofian eta psikologian ere.[48] Bere garaiko intelektual nagusietakotzat hartua izateaz gain, ondare bikoitza du, hizkuntzalaritza arloko "buruzagia" alde batetik, eta "ilustrazioaren eta inspirazioaren figura" disidente politikoen iritziz, bestetik. Arrakasta akademikoa izan arren, bere ikuspuntu politikoak eta aktibismoak komunikabideen aparatu nagusien mesfidantza eragin du, eta "onargarritasunaren kanpoko bazterrean" dagoela ikusten dute. Haren lanaren onarpena haren irudi publikoarekin lotzen da, hots, anarkista, kidea, historialaria, judua, hizkuntzalaria eta filosofo gisa.[49]

Noam Chomsky Pazifikoko Unibertsitateko ekitaldi akademiko batean

McGilvrayren iritziz, Chomskyk hizkuntzalaritzan "iraultza kognitiboa" inauguratu zuen, eta erantzule nagusia da eremua zientzia natural, formal natural bezala ezarri izanaz, 20. mendean nagusi zen hizkuntzalaritza estrukturalaren forma prozeduratik aldenduz. Hori dela eta, batzuek Chomsky hizkuntzalaritza modernoaren aitatzat hartu dute. John Lyons hizkuntzalariak dioenez, Chomskyren hizkuntzalaritza arloko pentsamendua eskola "dinamikoena eta eraginkorrena" bihurtu zen, argitaratu eta hamarkada batzuen buruan.[50] 1970eko hamarkadan bere lanek eragin handia izan zutela filosofian, eta Minnesota Estatuko Moorhead Unibertsitateko inkestak Syntactic Structures zientzia kognitiboen lan garrantzitsuena zela sailkatu zuen.[51] Gainera, automaten teorian egindako lanak eta Chomskyren hierarkiak, oso ezaguna egin dute informatika zientzietan, eta hizkuntzalaritza konputazionalean asko aipatzen da.[52]

Chomskyren giza portaeraren kritikak nabarmen lagundu zuen psikologia konduktistaren gainbeheran. Gainera, oro har, zientzia kognitiboaren eremuaren sortzaile nagusietakoa da. Psikologia ebolutiboaren inguruko argudio batzuk bere ikerketen emaitzetatik eratorritakoak dira: giza gaitasuna.

Psikologia ebolutiboaren inguruko argudio batzuk bere ikerketen emaitzetatik eratorritakoak dira. Nim Chimpsky, Columbia Unibertsitatean animalien hizkuntza ikasteari buruzko azterlan baten txinpantzeari, izena jarri zitzaion Chomskyk hizkuntza bereganatzeak gizakien gaitasun berezi gisa zuen ikuspegia aipatuz.

Donald Knuth ACM Turing Sariaren irabazleak zioenez, Chomskyren lana baliagarria da arlo askotako interesak konbinatzen, hala nola matematika, hizkuntzalaritza eta informatika. IBMko John Backus zientzialari informatikoak, hura ere Turing Sariaren irabazlea, Chomskyren kontzeptu batzuk erabili zituen goi mailako ordenagailuen FORTRAN programazio ospetsua garatzen laguntzeko. Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Sariaren 1984ko irabazleek —Georges JF Köhler, César Milstein eta Niels Kaj Jerne— haren eredu generatiboa erabili zuten giza sistema inmunologikoa azaltzeko, sormen gramatikal baten osagaiak berdinduz proteinen egituren ezaugarriekin. Chomskyren gramatika sortzaileen teoriak eragina izan du, baita musikaren teorian eta analisian lanetan ere.

MIT-ko prentsa ohar batek adierazi zuen Chomskyk Arte eta Humanitateen Aipamen Indizean1980tik 1992ra bitartean beste edozein zientzialari baino maizago aipatu zela. Chomskyk aipamen ugari jaso zituen aldi berean Gizarte Zientzien Aipamen Indizeetan eta Zientzien Aipamen Indizeetan garai horretan, ikerketa egin zuen bibliotekariaren arabera estatistikek honakoa erakusten dutela: "diziplinen artean oso irakurria da, eta bere lana hainbat arlotako ikerlariek erabiltzen dute... badirudi ezin dela artikulurik idatzi, Noam Chomsky aipatu gabe". Haren eraginaren ondorioz, Chomskyren aldeko eta aurkako hizkuntzalaritza kanpalekuak daude, eta bi esparruen arteko auziak sarritan haserreak sortzen ditu.

Chomskyren estatusak "bizi den autore aipatuena" gisan bere idatzi politikoei zor dio, hizkuntzalaritzari buruzko idatziak gainditzen dituelako.[53] Wolfgang B. Sperlich biografoak dioenez "jende garaikidearen txapeldunik aipagarrienetariko bat" da. John Pilger kazetariak, berriz, "benetako jendearen heroia" gisa deskribatu du, eta askatasunaren alde duintasunez borrokatzen dutenen inspirazioa. Marjinetan dagoen jende askoren ustez —aktibistak eta mugimenduetakoak—, hutsik gabeko babesa da. Arundhati Royk “gure garaiko pentsalari publiko erradikal handienetakotzat" jo du eta Edward Said "botere bidegabe eta iruzurtzailearentzat erronkarik esanguratsuenetako bat" dela uste du. Fred Hallidayk dio XXI. mendearen hasieratik Chomsky "guru" bilakatu zela munduko mugimendu antikapitalista eta antiinperialistentzat. Berak eta Hermanek garatutako hedabideen kritika eredua oso onartua da hedabideen kritika erradikaletan, eta zenbait mailatako hedabideen kritika nagusietan. Halaber, Internetek ere bai, haren lana zabaltzen laguntzen duelako.

Sperlichek gaineratzen du haren izena zikindu dela interes korporatiboengatik, bereziki prentsa konbentzionalean. Historia eta zientzia politikoetako unibertsitate-departamenduek nekez sartzen dute Chomskyren lana beren graduko programetan. Kritikariek argudiatu dutenez, gai sozial eta politikoak modu zabalean argitaratu arren, Chomsky ez da aditua arlo formaletan. Berak erantzun du horrelako gaiak ez direla gizarte zientzialari askok dioten bezain konplexuak, eta ia denek gai direla hori ulertzeko akademikoki prestatuak izan ala ez. McGilvray-ren arabera, haren kritikari askori "ez zaie axola bere lana aipatzea, edo testuingurutik kanpo uztea, distortsionatzea eta Chomskyren testuan sostengatu ezin diren gizaki ergelak sortzea".[54]

Kritikak jaso zituen Bosniako Gerrako Srebrenicako sarraskiari "genozidio" ez deitzeagatik,[55] hitza baliogabetu egingo zelako esan baitzuen, eta ukatu egin zuen Ed Vulliamyk Bosnian kontzentrazio esparruen zeudela zioenean. Bere iruzkinen ondorengo zuzenketa editoriala, kapitulaziotzat hartuta, Balkanetako hainbat begiralek kritikatu zuten.

Chomsky (betaurrekoekin) eta emazte Valeria (ondoan), Nuclear Age Peace Fundazioko David eta Carolee Krieger-rekin (2014)

AEBetako kanpo politikaren eta boterearen zilegitasunaren inguruan egin dituen kritikek eztabaida sortu dute. AEBetako gobernuaren Informazio Askatasunari Buruzko Legearen (FOIA) eskaeraren arabera lortutako dokumentu batek agerian utzi zuen Inteligentzia Zentraleko Agentziak (CIA) bere jarduna kontrolatu zuela, nahiz eta urteetan hori ukatu. Halaber, CIAk Chomskyren fitxategiak suntsitu egin zituen une batean, ziurrenik lege federala urratuz.[56] Sarritan polizia babes kamuflatua izan du MITen eta Ekialde Hurbilean hitz egitean, baina polizia uniformedun babesa ukatu du. Der Spiegel egunkari alemaniarrak Chomsky "amerikarren aurkako gorrotoaren aiatola" gisa deskribatu zuen, eta David Horowitz komentarista kontserbadoreak "Amerikar gorrotatuena, maltzurrena eta... Amerikako intelektual traidoreena" izendatu, bere lana "antiamerikar dementziaz” beteta dagoelako, "bere herrialdearekiko gorroto patologikoa" erakusten duela. Commentary aldizkarian idaztzi zuenean Jonathan Kay kazetariak, Chomsky "estatubatuar antiamerikar monomaniakoa" gisa deskribatu zuen, edozein estatubatuar buruzagik esaten duen guztia ukatzen duelako".[57]

Chomskyk Israeli egindako kritikak judu herriaren traidoretzat eta antisemitatzat hartua izan da. Chomskyk gizabanakoen Holokaustoaren ukaziorako eskubidea defendatzen duela adierazi zuen, adierazpen askatasuna ikuspegi guztietara hedatu behar delako. Horregatik, Werner Cohnek Chomsky "mugimendu neonazistaren zaindari garrantzitsuena" izendatu zuen.[58] Defentsaren Aurkako Liga (ADL), haren jardunaren jarraipena egitea leporatu diotena, Holokaustoaren ukatzaile deitu zion, deskribatu zuen "harrotasun intelektualaren iruzurra, ezin duelako bereizi gizarte totalitario eta demokratikoen artean, zapaltzaileen eta biktimen artean". Aldiz, Chomskyk ADL Israelen demokraziaren aurka dauden "estalinista klaseak" direla aldarrikatu du. Alan Dershowitz abokatuak, Chomsky "ezkerreko profeta faltsua" dela dio; Chomskyk ordea, Dershowitz "oso gezurtia" dela erantzun zion, "bizitzaren denbora asko ematen duelako jihad zoro batean dabilela bere ospea suntsitu nahian". 2016ko hasieran, Recep Tayyip Erdoğan Turkiako presidenteak Chomskyri  publikoki errieta egin zion gutun ireki bat sinatu ondoren, bertan Erdoğan kondenatzen zelako kurduen errepresioagatik eta terrorismoari buruzko arau bikoitzagatik. Chomskyk Erdoğan hipokritatzat salatu zuen, Erdoğanek al-Qaedako Siriako afiliatu al-Nusra Frontea onartzen duela ohartuta[59].

2020ko otsailean, Arabiar Emirerri Batuetako Abu Dhabiko 2020ko Hay Festival jaialdira joan aurretik (Emiratoko literatur eta arte jaialdi handienetakoa da), Chomsky, Stephen Fry eta Jung Chang bezalako autore ospetsu batzuek adierazpen askatasuna urratzeagatik kondenazio eskutitz bat sinatu zuten, Ahmed Mansoor Giza Eskubideen aldeko ekintzailea atxilotzea deitoratuz.[60]

Lorpen akademikoak, sariak eta ohoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean, London Times egunkariak Chomsky "XX. mendearen egileetako bat” izendatu zuen. Munduko intelektual publiko garrantzitsuena bozkatu zuten 2005ean Global Intellectuals Pollen. Inkesta batera egin zuten Foreign Policy aldizkari estatubatuarrak eta Prospect aldizkari britainiarrak. Estatu Batuetako New Statesman aldizkariaren irakurleek 2006an munduko heroirik nagusienen artean zerrendatu zuten.[61]

Honako erakunde estatubatuarretako kidea da: National Academy of Sciences, American Academy of Arts and Sciences, Linguistic Society of America, American Philosophical Association eta American Association for the Advancement of Science.[62] Atzerrian, erakundeotan dihardu: British Academy, British Psychological Societyn ohorezko kide da, Deutsche Akademie der Naturforscher Leopoldina, eta Serbiar Zientzi eta Arte Akademiako Gizarte Zientzien Sailekoa.[63] Jaso dituen sarien artean: 1971n, Guggenheim Fellowship; 1984an, American Psychological Association Award for Distinguished Contributions to Psychology; 1988an, Kyoto Prize in Basic Sciences; 1996an, Helmholtz domina; 1999an, Ordenagailuko eta Zientzia kognitiboko Benjamin Franklin domina[64]; 2010an, Erich Fromm Saria[65]; eta Britaniar Akademiaren 2014ko Neil eta Sara Smith Hizkuntzalaritza-domina[66]. Asiatic Society-ren Rabindranath Tagore Mendeurrenaren saria eta, era berean, bitan jaso du NCTE George Orwell Award for Distinguished Contribution to Honesty and Clarity in Public Language (1987an eta 1989an).

Chomsky David Krieger Nuclear Age Peace Foundation-eko presidentearen eskutik sari bat jasotzen 2014n

Chomskyk Carl-von-Ossietzky 2004 saria jaso zuen Oldenburg hirian (Alemania), analista politiko eta komunikabideen kritikari gisa egindako lana aitortzeko.[67] 2005ean ohorezko domina jaso zuen Dublin University Collegeko Literatura eta Historia Sozietatearen eskutik. 2008ko Lehendakariaren domina jaso zuen Irlandako Unibertsitate Nazionaleko Galwayko Literatur eta Eztabaidatze Elkartetik. 2009az geroztik ohorezko kidea da Itzultzaile eta Interpretari Profesionalen Nazioarteko Elkartean (IAPTI).[68] Wisconsingo AEko Havens Zentroaren saria jaso zuen bizitza osoko ekarpen kritikoagatik, eta IEEE Intelligent Systems AI-ren Ospearen Aretoan sartu zuten, "AI eta sistema adimendunen arloan egindako ekarpen garrantzitsuengatik". Chomskyk Erdős lau zenbakia du.[69]

2011n, AEBetako Bake Memoriaren Fundazioak AEBetako Bakearen Saria eman zion, bost hamarkadatan zehar gerren aurka egindako jarduerengatik. Giza Eskubideen, bakearen eta kritika sozialaren inguruan egindako lanagatik, 2011ko Sydney Peace Prize saria jaso zuen, 2017ko Seán MacBride Bakearen saria,[70] eta Dorothy Eldridge Peacemaker saria.

Chomskyk ohorezko doktoratuak jaso ditu hainbat unibertsitatetan, hala nola University of London eta University of Chicago (1967), Loyola University Chicago eta Swarthmore College (1970), Bard College (1971), Delhi University (1972), eta University of Massachusetts (1973). haren hitzaldi publikoen artean, besteak beste 1969ko John Locke Hitzaldiak, 1975 Whidden Lectures, 1977 Huizinga Lectures eta 1988 Massey Lectures daude,

Urteetan zehar, hainbat omenaldi eskaini zaizkio. Erle espezie eta igel espezie banarn izen-emailea (eponimoa) da [71], baita Indiako unibertsitateko Jamia Millia Islamia eraikin konplexuarena ere. Viggo Mortensen aktoreak eta Buckethead gitarra-jotzaile abangoardistak 2003ko Pandemoniumfromamerica albuma eskaini zioten.[72]

(Ingelesez) Noam Chomskyren lan guztiak

Hizkuntzalaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Syntactic Structures (1957)
  • Current Issues in Linguistic Theory (1964)
  • Aspects of the Theory of Syntax (1965)
  • Cartesian Linguistics (1965)
  • Language and Mind (1968)
  • The Sound Pattern of English, Morris Halle-rekin (1968)
  • Current Issues in Linguistic Theory (1970)
  • Studies in Semantics in Generative. Grammar (1972)
  • Reflections on Language (1975)
  • Langue, linguistique, politique: dialogues avec Mitsou Ronat (1977)
  • Essays on Form and Interpretation (1977)
  • Rules and Representations (1980)
  • Lectures on Government and Binding (1981)
  • Modular Approaches to the Study of Mind (1984)
  • Barriers (1986)
  • Knowledge of Language: Its Nature, Origin, and Use (1986)
  • The Minimalist Program (1995)
  • Structure of Linguistic Theory (Doctorego tesia) (1995)
  • American Power and the New Mandarins (1969)
  • Counter-Revolutionary Violence: Bloodbaths in Fact & Propaganda, Edward S. Herman-ekin (1973)
  • The Political Economy of Human Rights (1979)
  • Towards a New Cold War (1982)
  • The Fateful Triangle (1983)
  • Pirates and Emperors (1986)
  • Manufacturing Consent (1988)
  • Necessary Illusions (1989)
  • Deterring Democracy (1991)
  • Letters from Lexington (1993)
  • The Prosperous Few and the Restless Many (1993)
  • World Orders Old and New (1994)
  • Objectivity and Liberal Scholarship (1997)
  • Profit over People (1999)
  • 9-11 (2001)
  • Understanding Power (2002)
  • Middle East Illusions (2003)
  • Hegemony or Survival (2003)
  • Getting Haiti Right This Time (2004)
  • Imperial Ambitions (2005)
  • Failed States: The Abuse of Power and the Assault on Democracy (2006)
  • Interventions (2007)
  • Gaza in Crisis (2010)
  • Making the Future (2012)
  • Occupy (2012)
  • Requiem for the American Dream (2017)
  • Consequences of Capitalism: Manufacturing Discontent and Resistance (2021)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Barsky, Robert F.. (1887). Noam Chomsky: A Life of Dissent.. . MIT Press, Cambridge,.
  2. (Ingelesez) Edgley, Alison Archivado desde el original el 27 de junio de 2009.. (1999). Chomsky's Libertarian Socialism. .
  3. (Gaztelaniaz) Sáenz,, Mauricio. (2011). Noam Chomsky, una vida de discrepancia. Península. ISBN 9788483076767...
  4. (Gaztelaniaz) Martínez Ahrens, Jan. (2018-03-10). «Noam Chomsky: “La gente ya no cree en los hechos”» El País (Noiz kontsultatua: 2018-04-03).
  5. (Gaztelaniaz) Chomsky, Noam. (2003). La arquitectura del lenguaje. Ed. Kairos, Bartzelona, 114 or. ISBN 9788472455474..
  6. (Ingelesez) MacCorquodale, Kenneth. (January 1970). On Chomsky's review of Skinner's Verbal Behavior. Journal of the Experimental Analysis of Behavior. ISBN ISSN 0022-5002. PMC 1333660...
  7. (Ingelesez) Sperlich, Wolfgang B.. (2006). Noam Chomsky. Reaktion Books ISBN 978-1-86189-269-0..
  8. (Ingelesez) Albert, Michael. (2006). Remembering Tomorrow: From the politics of opposition to what we are for.. Seven Stories Press., pp. 97–99 or. ISBN 978-1583227428...
  9. (Ingelesez) Greif, Mark. (2015). The Age of the Crisis of Man: Thought and Fiction in America, 1933–1973.. Princeton, N.J.: Princeton University Press. ISBN 978-0-691-14639-3...
  10. (Ingelesez) Barsky,, Robert F.. (1997). Noam Chomsky: A Life of Dissent. Cambridge, MA: MIT Press. ISBN 978-0-262-02418-1..
  11. (Ingelesez) Sperlich, Wolfgang B.. (2006). Noam Chomsky. Reaktion Books ISBN 978-1-86189-269-0...
  12. (Ingelesez) Lukes, Steven. (November 7, 1980.). Chomsky's betrayal of truths. The Times Higher Education Supplement (THES). Archived (PDF) from the original on April 12, 2019..
  13. (Frantsesez) Birnbaum, Jean. (June 3, 2010.). Chomsky à Paris: chronique d'un malentendu. Le Monde (in French). Retrieved June 8, 2010..
  14. (Ingelesez) McGilvray, James. (2014). Chomsky: Language, Mind, Politics (second ed.). Cambridge Polity ISBN 978-0-7456-4989-4..
  15. (Ingelesez) U.S., Britain ignored 'culture of terrorism': Chomsky.. The Hindu. Retrieved March 21, 2016..
  16. (Ingelesez) Weidenfeld, Lisa. (August 29, 2017). Noam Chomsky Is Leaving MIT for the University of Arizona. Chomsky has been at MIT since 1955, and retired in 2002.. Boston Magazine. Retrieved June 10, 2019..
  17. (Ingelesez) Harwood, Lori. (November 21, 2016). Noam Chomsky to Teach Politics Course In Spring. UA News..
  18. (Ingelesez) Ortiz, Aimee. (August 28, 2017). Chomsky joins University of Arizona faculty. The Boston Globe.
  19. (Ingelesez) Mace, Mikayla.. (July 27, 2018). Linguist Noam Chomsky joins University of Arizona faculty.. Arizona Daily Star.
  20. (Ingelesez) Vučić, Nikola. (March 27, 2018). Noam Chomsky potpisao Deklaraciju o zajedničkom jeziku" [Noam Chomsky Has Signed the Declaration on the Common Language] (in Serbo-Croatian).. Sarajevo: N1..
  21. (Ingelesez) "Tool Module: Chomsky's Universal Grammar".. (December 24, 2015.). The Brain From Top To Bottom. McGill University..
  22. (Ingelesez) Baughman, Bondi, Layman, McConnell, Tompkins., Judith S. Victor, Richard; Tandy, Vincent.. (2006). "Noam Chomsky".. American Decades. Detroit, MI: Gale..
  23. (Ingelesez) Tomasello,, Michael. (2003). Constructing a Language: A Usage-Based Theory of Language Acquisition.. Cambridge, MA: Harvard University Press. ISBN 978-0-674-01030-7...
  24. (Ingelesez) Dovey, Dana. (). Noam Chomsky's Theory Of Universal Grammar Is Right; It's Hardwired Into Our Brains.. .
  25. (Ingelesez) Thornbury,, Scott. (2006). An A–Z of ELT (Methodology).. Oxford: Macmillan Education., 234 or. ISBN 978-1405070638...
  26. (Ingelesez) Christiansen, Chater, Morten H, Nick. (). Language as shaped by the brain.. Behavioral and Brain Sciences. ISSN 1469-1825.. PMID 18826669...
  27. (Ingelesez) Evans, Levinson, Nicholas, Stephen C.. (). The myth of language universals: Language diversity and its importance for cognitive science. Behavioral and Brain Sciences, 429–448. or. ISSN 1469-1825. PMID 19857320..
  28. (Ingelesez) Harlow, S. J.. (2010). "Transformational Grammar: Evolution". In Barber, Alex; Stainton, Robert J. (eds.). Concise Encyclopedia of Philosophy of Language and Linguistics. Elsevier., 752–770. or. ISBN 978-0-08-096501-7...
  29. (Ingelesez) Butterfield, Ngondi, Kerr, Andrew, Gerard Ekembe, Anne. (2016). Chomsky hierarchy. A Dictionary of Computer Science. Oxford University Press. ISBN 978-0-19-968897-5...
  30. Txantiloi:Er Fernández Lagunilla, Anula Rebollo,, Marina, Alberto. (2004). Sintaxis y cognición: introducción a la gramática generativa.. Síntesis, Madrid ISBN 84-9756-170-8..
  31. (Ingelesez) Barsky, Robert F.. (1997). Noam Chomsky: A Life of Dissent.. MIT Press, Cambridge, MA., 243 or. ISBN 978-0-262-02418-1..
  32. (Ingelesez) Sperlich, Wolfgang B.. (2006). Noam Chomsky. Reaktion Books ISBN 978-1-86189269-0..
  33. (Ingelesez) McGilvray, James. (2014). Chomsky: Language, Mind, Politics (second ed.). Cambridge: Polity. ISBN 978-0-7456-4989-4..
  34. (Ingelesez) "Chomsky: Saudi Arabia is the "Center of Radical Islamic Extremism" Now Spreading Among Sunni Muslims".. Democracy Now!.
  35. a b Barsamian, David. (2021). Noam CHOMSKY - Hizkuntzalaria. GARA-Naiz: https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20210430/marxen-sator-zahar-hura-lurrazalaren-azpian-bertan-dabil.
  36. (Ingelesez) Gendzier, Irene. (2017). 15: Noam Chomsky and the Question of Palestine/Israel: Bearing Witness.. McGilvray, James (ed.). The Cambridge Companion to Chomsky (2nd ed.). Cambridge University Press., 314–329. or. ISBN 978-1316738757...
  37. (Ingelesez) Pilkington, Ed.. (May 16, 2010). «"Noam Chomsky barred by Israelis from lecturing in Palestinian West Bank".» The Guardian (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  38. (Ingelesez) Rai, Milan. (1995). Chomsky's Politics.. Verso. ISBN 978-1-85984-011-5...
  39. (Ingelesez) Szabó, Zoltán Gendler. (2010). Chomsky, Noam Avram (1928–). In Shook, John R. (ed.). The Dictionary of Modern American Philosophers. Continuum. ISBN 978-0-19-975466-3...
  40. (Ingelesez) Friesen, Norm. (December 10, 2017.). The Textbook and the Lecture: Education in the Age of New Media.. Johns Hopkins University Press. ISBN 978-1421424347...
  41. (Ingelesez) Greif, Mark. (2015). The Age of the Crisis of Man: Thought and Fiction in America, 1933–1973.. Princeton University Press, Princeton, N.J. ISBN 978-0-691-14639-3..
  42. Cartesian Linguistics (1966) eta Language and Mind (1968) lanetan Chomskyk bere teoria linguistikoaren aurrekariak aipatzen ditu, linguistika kartesiarra kasu. Hainbat autorek aipatuko dute Chomskyk bere ekarpena tradizio filosofiko razionalistan txertatzeko linguistika kartesiarraren kontzeptu zabalegia erabiltzen duela. Ik. Azurmendi, Joxe (2007): "Linguistika kartesiarraren polemika" in Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua, Bilbo, UEU. 266-271 or.
  43. (Ingelesez) Otero, Carlos Peregrín. (2003). "Editor's notes to Selection 4 ("Perspectives on language and mind")". Chomsky on Democracy & Education. By Chomsky, Noam.. Carlos Peregrín (ed.). Psychology Press. p. 416. ISBN 978-0415926324...
  44. (Ingelesez) Barsky, Robert F.. (1997). Noam Chomsky: A Life of Dissent.. Cambridge, MA: MIT Press. ISBN 978-0-262-02418-1...
  45. (Ingelesez) Jaggi, Maya. (Retrieved May 11, 2016.). Conscience of a nation.. The Guardian. Archived from the original on January January 20, 2001..
  46. (Ingelesez) Carol Chomsky, 78, linguist and educator, dies. New York Times.
  47. (Ingelesez) Noam Chomsky on Life & Love: Still Going at 86, Renowned Dissident is Newly Married.. Democracy Now! Retrieved May 11, 2016..
  48. (Ingelesez) Knight, Chris. (2016). Decoding Chomsky: Science and Revolutionary Politics.. Yale University Press. ISBN 978-0300228762...
  49. (Ingelesez) Barsky, Robert F.. (2007). The Chomsky Effect: A Radical Works Beyond the Ivory Tower.. MIT Press., p. 107. or. ISBN 978-0262026246...
  50. (Ingelesez) Lyons,, John. (1978). Noam Chomsky (revised ed.). Penguin. Harmondsworth ISBN 978-0-14-004370-9...
  51. (Ingelesez) "The one hundred most influential works in cognitive science"., Minnesota State University.. (Retrieved November 29, 2015.). Center for Cognitive Sciences (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  52. (Ingelesez) Selected Papers on Computer Languages.. Stanford University ISBN 1575863812...
  53. (Ingelesez) Boden, Margaret A.. (2006). Mind As Machine: a History of Cognitive Science.. Oxford University Press. ISBN 978-0199241446...
  54. (Ingelesez) McGilvray, James. (2014). Chomsky: Language, Mind, Politics (second ed.).. Cambridge: Polity. ISBN 978-0-7456-4989-4...
  55. (Ingelesez) Braun, Stuart. (2018). "Dissident intellectual Noam Chomsky at 90".. Deutsche Welle..
  56. (Ingelesez) Hudson, John. (August 13, 2013). Exclusive: After Multiple Denials, CIA Admits to Snooping on Noam Chomsky".. Foreign Policy. Retrieved December 7, 2016..
  57. (Ingelesez) Kay, Jonathan.. (May 12, 2011). The Monomania of an Anti-American Prophet.. Commentary. Archived from the original on January 7, 2016..
  58. (Ingelesez) Cohn, Werner .. (1995 [First published 1985]). Partners in Hate: Noam Chomsky and the Holocaust Deniers.. Cambridge, MA: Avukah Press. ISBN 978-0-9645897-0-4...
  59. (Ingelesez) Sengupta, Kim. (May 12, 2015). Turkey and Saudi Arabia alarm the West by backing Islamist extremists the Americans had bombed in Syria. The Independent..
  60. (Ingelesez) As Hay festival opens in the UAE, authors condemn free speech abuses.. The Guardian.
  61. (Ingelesez) Cowley, Jason. (). New Statesman – Heroes of our time – the top 50.. .
  62. (Ingelesez) Noam Chomsky. .
  63. (Ingelesez) SASA Member.. March 4, 2016.
  64. (Ingelesez) Noam Chomsky. January 3, 2017.
  65. (Ingelesez) «Erich-Fromm-Preis: Noam Chomsky in Stuttgart geehrt» Stuttgarter Zeitung (in German). Deutsche Presse-Agentur. March 23, 2010. August 22, 2019..
  66. (Ingelesez) British Academy announces 2014 prize and medal winners.. July 30, 2017.
  67. (Ingelesez) Interview: Noam Chomsky Speaks Out On Education and Power. May 10, 2016..
  68. (Ingelesez) Honorary Members of IAPTI. December 26, 2016..
  69. (Ingelesez) The Erdös Number Project.. December 18, 2017.
  70. (Ingelesez) «"Press release: Séan MacBride Peace Prize 2017"» Berlin: International Peace Bureau. September 6, 2017. December 9, 2017.
  71. (Ingelesez) Páez, Nadia. (2019). "Systematics of Huicundomantis, a new subgenus of Pristimantis (Anura, Strabomantidae) with extraordinary cryptic diversity and eleven new species".. ZooKeys ISSN 1313-2970.. PMID 31406482...
  72. (Ingelesez) Viggo Mortensen's Spoken Music CDs. May 10, 2016..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]