[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nitokris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nitokris
Faraoi


Merenra II.a - Netjerkara
Bizitza
JaiotzaK.a. XXIII. mendea
HeriotzaK.a. 2192 ( urte)
Hobiratze lekuaMedinet Habu
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaPepi II.a
AmaNeith
Ezkontidea(k)Merenra II.a
Haurrideak
LeinuaEgiptoko VI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Egiptoko erlijioa

Nitokris (grezierazko izena Νίτωκρις), Egiptoko VI. dinastiako azken faraoitzat hartzen da, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2193tik K.a. 2191 arte gobernatu zuen.

Bere izena, Nitokris, Herodotoren Historiak lanean eta Manetonen epitomeetan agertzen da, Sexto Julio Afrikanok, hamabi urteko erregealdia ematen diolarik.

Manetonek "bere garaiko gizon guztiak baino ausartagoa, emakume guztien artean ederrena, larruazal ederrekoa eta masaila gorriduna" bezala deskribatzen zuen, eta Gizako hirugarren piramidea Nitokrisek eraikiarazi zuela dio, ohi, Mizerinori ematen zaiona.

Adituek Egiptoko lehen emakumezko gobernari bezala hartua, munduko lehen erregina ezaguna eta faraoi titulua hartu zuen lehen emakumea (beste batzuk, Egiptoko XVIII. dinastiako Hatshepsut eta Ptolomeotar dinastiako Kleopatra VII.a izango ziren).

Herodotoren arabera (Historiak II), Nitokrisek, bere anaia eta senarra izan zen Merenra II.aren hiltzaileak oturuntza batetara gonbidatu zituen, eta tokia uren azpian hartuz eta Niloren uretan itoz hil zituen. Ondoren, beste konspiratzaile batzuengandik ihes egiteko, sutara jaurtiz bere buruaz beste egin zuen.

Herodotok "Nitokris hil ondoren, herrialdea, ezegonkortasun, nahasmen eta kaos egoera batean hondoratu zen" ere badio, Egiptoko lehen tarteko aroa hasiz.

Balizko akats historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoritxarrez, Nitokris, bere garaiko idazkun bakar batean ere ez da aipatzen, eta litekeena da sekula existitu ez izana.

Nitokris, Egiptoko XIX. dinastian datatutako Turingo Errege Kanonaren txatal batean agertzen den arren, Neithikerty izen egiptoarrarekin, izen hau agertzen den txatala, uste zenez, erregeen zerrendako VI. dinastiari zegokion, honela, Herodoto zein Maneton berretsiz.

Hala ere, Turingo Errege Kanonaren azterketa mikroskopikoak, txatala galdu egin zela iradokitzen du, eta Neithikerty izena, benetan, Abidosko Errege Zerrendan, Egiptoko VI. dinastiako Merenra II.aren oinordekotzat ageri den Necherkara Siptah izeneko gizonezko faraoi baten izenaren transkripzio akastun bat dela. Abidosko Errege Zerrendan, Necherkara Siptah, Turingo Errege Kanonean Neithikerty Siptahri dagokion tokian dago.


Aurrekoa
Merenra II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko VI. dinastia
Ondorengoa
Necherkara