Nissan Motor Company Ltd (japonieraz: 日産自動車株式会社,Hepburn: Nissan Jidōsha Kabushiki-gaisha?)
edo, besterik gabe Nissan (japonieraz nisːaɴ ahoskatua), 1933an Masujiro Hashimoto, Kenjiro Den, Rokuro Aoyama, Meitaro Takeuchi eta Yoshisuke Aikawak sortutako automobil ekoizlea da. Egoitza Yokohama hirian dago kokaturik.
1999tik aurrera, Nissan eta Renault frantziar automobil enpresa aliaturik daude. 2013an, Renaultek Nissanen akzioen %43.4a zuen eta Nissanek Renaulten %15a. Carlos Ghosn konpainia bien zuzendaria da.
2012an Nissan munduko seigarren automobil enpresa nagusiena da, Toyota, General Motors, Volkswagen, Hyundai eta Ford aurrean izanik.[1] Renaultekin batera laugarrena izango litzateke.