[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nina Andreieva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nina Andreieva
Bizitza
JaiotzaLeningrad (en) Itzuli1938ko urriaren 12a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaSan Petersburgo2020ko uztailaren 24a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Teknologiako Estatu Institutua
Hezkuntza-mailaCandidate of Technical Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Teknologiako Estatu Institutua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Batasun Osoko Boltxebikeen Alderdi Komunista

Nina Aleksandrovna Andreieva[1] (errusieraz: Нина Александровна Андреева; Leningrad, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1938ko urriaren 12a - San Petersburgo, Errusia, 2020ko uztailaren 24a) sobietar eta errusiar kimikaria, irakaslea, idazlea eta ekintzaile politikoa izan zen. Sobietar printzipioen defendatzaile sutsua, 1988an Ne mogu postupatsia printsipami[1] (errusieraz: Не могу поступаться принципами; euskaraz: Ezin diet printzipioei uko egin) izenburuko saiakera argitaratu zuen. Saiakeran, alde batetik, sobietar sistema tradizionalaren hainbat alderdi defendatzen zituen. Bestetik, Mikhail Gorbatxov eta bere gertuko jarratzaileak kritikatzen zituen egiazko komunistak ez izatea egotzita.

Leningradeko Teknologia Institutuan egin zuen lan kimika irakasle. 1966an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren kide egin zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]